Datu baseak
AENOR
AENORek egindako eta egokitutako UNE arauen bilduma osoa (indarrean zein baliogabetuta daudenak).
SABI – BASE DE DATOS DE EMPRESAS
Espainiako enpresa nagusien finantza-datu-baseak.
Espainiako 2.600.000 enpresa baino gehiagoren balantzeak eta horiei buruzko datu kualitatiboak ematen ditu. Bere egoera ekonomiko eta finantzarioari, langile kopuruari, jarduerari, sektoreari, lokalizazioari, forma juridikoari, auditoreei, administratzaileei, partaidetuei, akziodunei eta abarri buruzko informazioa ematen du.
INFORMA D&B
Mundu mailako 500 milioi enpresa baino gehiagoren informazio komertziala, finantzarioa eta nazioarteko marketinekoa duen datu-basea.
Nazioarteko txostenak eta nazioarteko marketineko datu-baseak eskuratzea.
EL CONSULTOR CONTRATACIÓN PÚBLICA
Kontratazio publikoa kudeatzeko irtenbide integratua, kontratazio publikoaren, ebazpenen, epaien eta araudiaren arloko doktrina-ezagutzaren datu-basea barne hartzen duena.
BEDEC
ITeC, “Institut de Tecnologia de la Construcció de Catalunya”-ko datu base estrukturatua, eraikuntzako produktuei buruzko informazioarekin: prezioak, baldintzen pleguak, ezaugarri teknikoak, enpresak, ziurtagiriak, produktuen irudiak eta ingurumen-datuak.
ARANZADI
Era berean, jakinarazten dizugu Intranet Juridikoaren bidez Aranzadiko Bibliografia Juridikoaren datu-basera sar zaitezkeela.
Aranzadi Argitaletxearen ibilbidea eta argitalpen-funtsa jasotzen dituen datu-base juridiko orokorra da. Legeria, jurisprudentzia, hitzarmen kolektiboak, bibliografia, lege-proiektuak eta berriak biltzen ditu. Eusko Jaurlaritzako langileentzat eskuragarri dago, aldez aurretik alta emanda eta XLNeten bidez identifikatuta.
Baimena eskatzeko, jarri harremanetan saileko informatika-zerbitzuarekin (M53 bat eskatu) (eg-informatika@euskadi.eus).
Azken aldaketako data: