Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XVI. edizioa (2020)
AURKEZPENA

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatu eta Sarea antzerki publikoen sareak koordinatutako 'Dantza-Bultzatuz' programaren eskutik, Dantza Zirkuitua hamaseigarren ediziora iritsi da proposamen zabal eta kalitatekoarekin, bai programari dagokionez eta bai parte hartzen duen udalerri-kopuruari dagokionez.
Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XVI. edizioaurtarriletik abendura bitarte izango dugu honako udalerri hauetan: Vitoria-Gasteiz, Amorebieta-Etxano, Barakaldo, Basauri, Berriz, Durango, Elorrio, Gernika-Lumo, Getxo, Sopela, Andoain, Arrasate, Azpeitia, Bergara, Donostia, Eibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Pasaia, Tolosa, Villabona eta Zarautz.
Duela hamasei urte, sektoreko profesionalek eta zaleek kezka agertu zuten formatu txiki eta ertaineko sorkuntza berriak aurkezteko gune egonkorrik ez zegoelako, eta kezka horri erantzuteko asmoz jarri zen abian Dantza Zirkuitua. Horrez gain, ikusleak horrelako proposamenetara erakartzeko antzokiak egiten ari ziren ahalegina babestu nahi izan zen.
Bilakaera etengabea izan da urteetan zehar. Dantza Zirkuitua 4 koreografiarekin hasi zen 2005ean, eta aurten 37 koreografia, 72 emanaldi eta 28 konpainia izan ditu. Beste horrenbeste esan dezakegu parte hartzen duten herriei buruz: lehen edizioan 4 izan ziren eta gaur egun 24 dira.
Datu horiek, zalantzarik gabe, antolatzaileek eta parte-hartzaileek Dantzarekin duten inplikazioa eta konpromisoa islatzen dute, eta atsegin handiz esan dezakegu ikusleen erantzun eta inplikazioaren maila joera positibo hori berresten ari dela.
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
"Lana"
- Biteri Kultur Etxea [Hernani]
- 19:00
- 2025(e)ko Martxoak 13
Dantza
"OTS"
- Haatik Dantza Konpainia
- Kurtzio Kultur Etxea [Sopela]
- 20:00
- 2025(e)ko Martxoak 14
Dantza
Dantza Plazetan 2025: ONDALAN ERRALDOIEN KONPARTSA
- Deusto [Bilbao]
- 18:00
- 2025(e)ko Martxoak 14
Dantza
Oin Arin Dantza Taldea
- Areria Kultur Gunea [Lazkao]
- Martxoak 14 eta 21, 18:00
- 2025(e)ko Martxoaren 14(e)tik 2025(e)ko Martxoaren 21(e)ra
Dantza (haurrentzat)
Fun Dantz 2025
- Kiroldegia [Aretxabaleta]
- 18:30
- 2025(e)ko Martxoak 15
Albisteak
2025(e)ko Apirilak 6(e)tik 2025(e)ko Apirilak 16(e)ra
2025/03/07
2025/03/07
2025/03/06
Loraldiak udako gazte sormen-egonaldiaren proiektu hautatuak jakinarazi ditu
2025(e)ko Martxoak 6(e)tik 2025(e)ko Maiatzak 5(e)ra
OFF LOKAL 2025 - Antzerkia ohikoez bestelako espazioetan: izen-ematea