Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen VI. Zirkuitoa

Aurkezpena

Dantza Garaikidearen VI. Zirkuitoa - Kartela

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sustatutako “DantzaBultzatuz” programaren eskutik eta Antzoki PublikoenSareak koordinaturik, Dantza Garaikidearen Zirkuituakzazpigarren edizioa beteko du, obra sorta zabal etaaskotarikoa aurkeztuz eta agertoki ugari bisitatuz.

Izan ere, Dantza Garaikidearen Zirkuituak ez du hilbatean ere atsedenik hartzen urtean zehar. Hala,seigarren edizioa 2010eko abenduan amaitu ondoren,zazpigarrena aurtengo urtarrilean abiatu da, eta ez daabendura arte amaituko. Dantza, dantza eta dantza.

Ekimen honek hazkunde nabarmena bizi izan du,Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari esker. Duela sei urte,programatutako ikuskizunak dozena erdi ere ez ziren. Orain,berriz, 54 dira. Sei urte lehenago, zirkuituak bisitatutakoagertokiak esku bateko hatzekin zenba zitezkeen. Gauregun, berriz, 18 dira, eta bakoitzean hiru emanaldi daude.Eta kulturan euro bat gehiago xahutzeak sakrilegioazirudien egoera batean gertatu da hazkunde hori, gainera.

Oraingoan, Dulantzi, Arrigorriaga, Barakaldo eta Gernikaherriek bat egin dute Dantza Zirkuituarekin. Horrek agerianutzi du ekimenak lortutako arrakasta. Izan ere, kritikaren etapublikoaren sostengua bereganaturik, sektoreko profesionaleieta formatu txikiko eta ertaineko azken sormen-lanak ikusinahi dituzten zaleei erantzuna eman nahi die. Halaber, euskalkonpainiei beraien lanak erakusten laguntzeaz gain, herritxiki zein handietako antzokiek dantzaren inguruan ahaliketa ikusle gehien beren eserlekuetara erakartzeko egindakoesfortzuak ere irmotasunez bultzatu nahi ditu zirkuituak.

Hori guztia eta askoz gehiago da Dantza GaraikidearenZirkuitua. Zazpigarren edizioa egingo du etahazten ari da. Dantzak gora begira jarraitzen du.

Programa (pdf, 826 kB)

Agenda eta albisteak

Agenda

  • Sarea-k gomendatutako ikuskizuna"Lana"

    Dantza

    "Lana"

    • Biteri Kultur Etxea [Hernani]
    • 19:00
    • 2025(e)ko Martxoak 13
  • "OTS"

    Dantza

    "OTS"

    • Haatik Dantza Konpainia
    • Kurtzio Kultur Etxea [Sopela]
    • 20:00
    • 2025(e)ko Martxoak 14
  • Dantza Plazetan 2025: ONDALAN ERRALDOIEN KONPARTSA

    Dantza

    Dantza Plazetan 2025: ONDALAN ERRALDOIEN KONPARTSA

    • Deusto [Bilbao]
    • 18:00
    • 2025(e)ko Martxoak 14
  • Oin Arin Dantza Taldea

    Dantza

    Oin Arin Dantza Taldea

    • Areria Kultur Gunea [Lazkao]
    • Martxoak 14 eta 21, 18:00
    • 2025(e)ko Martxoaren 14(e)tik 2025(e)ko Martxoaren 21(e)ra
  • Fun Dantz 2025

    Dantza (haurrentzat)

    Fun Dantz 2025

    • Kiroldegia [Aretxabaleta]
    • 18:30
    • 2025(e)ko Martxoak 15

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak