Koreografia-zuzendaritza: Isabel Verdini Interpreteak: Olaia Goikoetxea, Nerea Astarbe, Marta Garmendia, Naroa Azaldegui, Nekane Prieto, Ainhoa Andrés, María San Sebastián, María Herrero, Haizea Sendón, Iker Leizaola, Isabel Verdini Eszenografia: Isabel Verdini Argiztapena: Carlos Salaberria Soinua-musika: Ismael Yagüe Diru laguntza: Donostiako Udala (kultura eta Gizarte-ongizate) Iraupena: 60' Kontaktua: www.verdini.org
Ezgaituei askatasun osoz garatzeko aukera eskaintzen dien gizartearekin amets egiten duen ikuskizuna da 'Argira'. Adineko gizon batek txolarre bat jaso eta berarekin eraman du, hiria arriskuz beterik dagoela eta bertan bizirauteko gai izango ez dela uste baitu. Ondo zainduko du kaiolan, baina egun baten hilda aurkituko du.
Verdini Dantza taldea proiektua 1992an sortu zen, Isabel Verdiniren irudiari loturik, ezgaitasunak dituzten pertsonen gaitasun artistikoen heziketan eta garapenean zegoen hutsunea betetzeko. Honako filosofia hau du: dantza, musika eta isiltasuna terapia interesgarriak dira ezgaitasunen bat duten pertsonen ezkutuko gaitasunak garatzeko. Donostian, Hiritar Merituari Domina jaso dute 2008an.