Osasun-baliabideei eta jarduerei buruzko informazio sistema
Osasun-baliabideei eta -jarduerei buruzko informazio-sistemaren (OBJIS) barruan hainbat azpi-sistema daude, EAEko osasun-baliabideei eta -jarduerei buruzko informazioa ematen dutenak. Horien helburuak dira, besteak beste: osasuna planifikatzea, osasun-zerbitzuak kudeatzea (Osakidetza), eta informazio estatistikoa lantzea. Informazio-sistema horren barruan daude, zehazki, Arreta Espezializatuko Estatistika (lehen Ospitale Estatistika zeritzana) eta Lehen Mailako Arreta Publikoaren Estatistika.
Honako esparruak lantzen ditugu
- Ospitale estatistika
Euskadiko Arreta Espezializatuaren esparruko osasun-jarduerari eta bitartekoei buruzko informazioa.
- Ospitalez kanpoko estatistika publikoa
Euskadiko Lehen Mailako Arretaren esparruko zentroen osasun-jarduerari eta bitartekoei buruzko informazioa.
- Ospitale zerbitzuen erabilpenaren aurreikuspenak
Euskadin, akutuentzako ospitaletako aldagai-aurreikuspenari, ospitaleratze kopuruari, ospitaleratze egonaldiei, artatutako larrialdiei eta kirurgia-interbentzioei buruzko informazioa.