Unibertsitate Politikako Sailburuordetza
- Titularra: Xabier Aizpurua Telleria
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza
ORGANIGRAMA
ARLOAK / EGINKIZUNAK
9. artikulua.– Unibertsitate Politikako Sailburuordetza.
Saileko sailburuordetzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Unibertsitate Politikako Sailburuordetzari:
- Sailaren unibertsitate-politika diseinatzea, arloko eragileekin batera.
- Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitate-arlokoak diren ikasketa arautu guztiak harmonizatzeko eta gizartearen beharrizanetara egokitzeko tresnak artikulatzea, unibertsitate-politikan ezarri dituen helburuak lortzeko.
- Euskal unibertsitate-sistemaren garapen integrala koordinatzea, sistema horren kalitatea sustatu eta bermatzea, eta Unibertsitate Sistemaren Plana eta programa-kontratuak diseinatu eta onartzeko lanak bultzatzea eta horiek guztiak eguneratzea, Zientzia eta Berrikuntza Sailburuordetzarekin koordinaturik.
- Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko langileen euskalduntzea bultzatzea eta horretarako laguntza ematea.
- Unibertsitatearen jarduera akademikoetan, irakaskuntza eta zientzia garatzeko beste hizkuntza batzuk jakitea eta erabiltzea sustatzea.
- Unibasq – Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziarekin lankidetzan aritzea, indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkion egitekoak gauzatzeko, eta hari sostengua ematea Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko ente publiko gisa dagozkion alderdi guztietan.
- Unibertsitatearen eta Lanbide Heziketaren arteko lankidetza sustatu eta bultzatzea prestakuntzaren eta ikerketa eta berrikuntza aplikatuaren esparruan, Hezkuntza Sailarekin elkarlanean arituz.
- Unibertsitatea + Enpresa Euskal Estrategia lantzea eta sustatzea, eta, horretarako, unibertsitate-prestakuntza duala eta unibertsitateei esleitutako etengabeko prestakuntza bultzatzea.
- Unibertsitatea + Euskadi Basque Country Estrategia lantzea eta sustatzea, eta, horretarako, Euskal Unibertsitate Sistemaren nazioartekotzea bultzatzea.
- Euskadiko goi-mailako arte-ikastetxeei zuzendutako goi-mailako hezkuntzaren politika zehaztu eta sustatzea, Hezkuntza Sailarekin elkarlanean arituz.
- Digitalizazio-politika eta adimen artifiziala ezartzekoa zehaztu eta gidatzea unibertsitatearen arloan.
- Unibertsitate-arloko harremanak koordinatzea, bai Euskal Autonomia Erkidegoaren eta beste autonomia-erkidegoen artean, bai Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Estatuaren artean.
Unibertsitate Politikako Sailburuordetzaren mende daude Unibertsitate Antolamendu eta Plangintzaren Zuzendaritza eta Unibertsitate Komunitatea Artatzeko eta Zaintzeko Zuzendaritza.
KARGUAK
LOTUTAKO ERAKUNDEAK
Goragoko erakundeak
- Zientzia, Unibertsitate eta BerrikuntzaXIII Legealdia
Mendeko erakundeak