Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
- Titularra:
- Agintaldia: XII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Hezkuntza
ORGANIGRAMA
Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza | Adolfo Morais Ezquerro | |
Ikerketa Zuzendaritza | Amaia Esquisabel Alegria | |
Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza | Miren Artaraz Miñón |
ARLOAK / EGINKIZUNAK
- Saileko sailburuordetzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzari:
- Sailaren unibertsitate-politika diseinatzea, arloko eragileekin batera.
- Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitate-arlokoak diren ikasketa arautu guztiak harmonizatzeko eta gizartearen beharrizanetara egokitzeko tresnak artikulatzea, unibertsitate-politikan ezarri dituen helburuak lortzeko.
- Euskal unibertsitate-sistemaren garapen osoa koordinatzea, kalitatea bultzatu eta bermatzea, eta Unibertsitate Sistemaren Planaren eta programa-kontratuen diseinua eta onarpena bultzatzea eta sustatzea, baita horiek eguneratzea ere.
- Unibertsitate-arloko harremanak koordinatzea, bai Euskal Autonomia Erkidegoaren eta beste erkidegoen artean, bai Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Estatuaren artean.
- Ikasteko bekei eta laguntzei buruzko politika planifikatu, aztertu eta proposatzea, aukera-berdintasuna lortzeko.
- Euskal Herriko Unibertsitateko langileen euskalduntzea bultzatzea eta horretarako laguntza ematea.
- Euskal unibertsitate-sistemako unibertsitateen eta inguruko eta atzerriko unibertsitateen arteko trukaketa eta mugikortasuna bultzatzea; atzerriko unibertsitateei dagokienez, indartu egingo dira Iberoamerikako unibertsitateekiko aliantzak.
- Unibertsitatearen jarduera akademikoetan, irakaskuntza eta zientzia garatzeko beste hizkuntza batzuk jakitea eta erabiltzea sustatzea.
- Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziarekin lankidetzan aritzea, indarreko legeriak esleitzen dizkion egitekoak gauzatzen, eta hari sostengua ematea Hezkuntza Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko ente publiko gisa dagozkion alderdi guztietan.
- Unibertsitatearen eta Lanbide Heziketaren arteko lankidetza sustatu eta bultzatzea prestakuntzaren eta ikerketa eta berrikuntza aplikatuaren esparruan, Lanbide Heziketako Sailburuordetzarekin lankidetzan eta hargatik eragotzi gabe hari esleitutako eskumenak.
- Unibertsitate + Enpresa Euskal Estrategia prestatu eta sustatzea, unibertsitate-prestakuntza duala bultzatzea, baita unibertsitateei esleitutako etengabeko prestakuntza bultzatzea ere.
- Lanbide Heziketako Sailburuordetzarekin eta Hezkuntza Sailburuordetzarekin koordinatzea Euskadiko Steam Estrategiaren garapena eta ezarpena.
- Hezkuntza Sailburuordetzarekin lankidetzan, goi-mailako hezkuntza-politika koordinatzea, Euskadiko goi-mailako arte-irakaskuntzen ikastetxeentzat.
- Zientzia eta teknologiaren garapena bultzatzea interes orokorraren mesedetan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarekin eta Osasun Sailarekin batera jarduteko bideak ezarrita, hargatik eragotzi gabe sail horiei edo beste batzuei dagozkien eskumenak.
- Euskal gizartean, ikerketa zientifiko eta teknologikoaren arloko sentiberatze-, jendarteratze- eta prestakuntza-planak aurrera eramatea, eta, horretarako, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarekiko lankidetza bultzatzea, hargatik eragotzi gabe sail horri edo beste batzuei dagozkien eskumenak.
- Jaurlaritzako sailek ikerketaren arloan egiten dituzten jarduerak antolatu, planifikatu, sustatu eta koordinatzea.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Plana prestatzen parte hartzea, eta haren garapena bultzatzea eta harremanetarako organo izatea hala Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean dauden eragileekin nola ikerketa-arloko erakunde arteko topaguneekin, non eta eginkizun hori ez dagoen esleituta beste organoren bati.
- Lankidetza bultzatzea eta sustatzea unibertsitate, ikerketa-zentro, enpresa, zentro teknologiko eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko beste eragile batzuen artean; horrela, etekinik handiena ateratzeko ikerketa-arloko baliabideen erabilerari, ezagutza zientifikoa gizartera transferitzeko eta ikerketarako baliabide pribatuak erakartzeko, hargatik eragotzi gabe Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari arlo honetan esleitutako eskumena.
- Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioaren jarduerak bultzatu eta koordinatzea.
- Ikerketaren eta teknologia-garapenaren politikako ildo nagusiak prestatzea, lehentasunezko arloak ezartzea, helburu zientifiko eta teknologikoak zehaztea, eta, ikerketaren eta teknologia-garapenaren arloan, urte anitzeko planak egitea, hargatik eragotzi gabe Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari arlo honetan esleitutako eskumena.
- Ikerketarako eta teknologiaren garapenerako planak behar bezala gauzatzeko eta plan horiek ebaluatzeko tresnak diseinatzea, ikerketarako programa eta proiektuei, giza baliabideen hautaketa eta prestakuntzari eta azpiegituren sorrerari dagokien arloan, hargatik eragotzi gabe arlo honetan Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari esleitu zaion eskumena.
- Zientzia, teknologia eta berrikuntzaren euskal sistemari Europako ikerketa-sisteman sartzen lagunduko dioten neurriak eta ekintzak bultzatzea, hargatik eragotzi gabe teknologia eta berrikuntzaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko beste organo batzuei dagozkien eskumenak.
- Euskal Autonomia Erkidegoan, ikerketarako azpiegiturak hainbat eragileren artean sortzeko eta erabiltzeko neurriak eta ekintzak bultzatzea, bai eta indarreko ordenamendu juridikoak sailburuordetza honi esleitutako beste edozein egiteko ere.
- Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzaren mende daude zuzendaritza hauek: Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza eta Ikerketa Zuzendaritza.
Sailburuordetza bakoitzaren arduraduna sailburuorde bat izango da, hierarkian sailburuaren menpeko zuzena izango dena. Sailburuordetzan garatutako jarduerei eta sailburuordetzaren mendeko zuzendaritzei eta gainerako administrazio-organo eta -unitateei dagokienez, egiteko hauek dagozkie Hezkuntza Saileko sailburuordeei:
- Gauzatu beharreko politikak prestatu eta sailburuari proposatzea.
- Sailburuari laguntza emango diote, eman zaizkien egitekoen eremuan.
- Sailburuordetzaren jarduerak programatzea, eragin soziala aztertzea, eta behar diren aldaketak edo garapenak zehaztea zuzendaritzen helburuetan.
- Sailburuordetzako administrazio-unitateen funtzionamendurako jarraibide eta zirkularrak ematea.
- Xedapen-proiektuak proposatzea, ezarritako jardun-politikarekin bat etorriz.
- Helburuen eta jardun-planen kudeaketa ikuskatzea.
- Bere eskumeneko arloetan, sailaren eta gainerako sailen arteko harremanetarako organoa izatea, eta, halaber, eremu material horri lotuta eratutako sailen arteko koordinazio-organoekiko harremanetarako organoa izatea, betiere egiteko hori beste organo batzuei esleituta ez badago.
- Bere gain hartzea sailburuordetzako hizkuntza normalizazioaren ardura, eta bere eskumeneko eremuetan euskararen erabilera sustatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin.
- Bere sailburuordetzan eta bere eskumen-eremuetan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin bat etorriz.
- Errekurtsoak ebaztea indarreko legerian aurreikusten diren kasuetan.
- Mendeko organoen jarduera ikuskatu eta zaintzea.
- Eskumenak mendeko organoei eskuordetzan ematea, organo horien arteko gatazkak ebaztea, eta goragokoak eskumenak bereganatzea, indarreko arauetan xedatutakoarekin bat etorriz.
KARGUAK
Adolfo Morais Ezquerro
(2020/09/10 - 2024/06/26) Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea
LOTUTAKO ERAKUNDEAK
Goragoko erakundeak
Mendeko erakundeak
Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
- Titularra:
- Agintaldia: XII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Hezkuntza
Organigrama
Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak