Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030

Teknologiako, Berrikuntzako eta EraldaketaDigitaleko Sailburuordetza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzaren egitekoak dira bai 6. artikuluan adierazitakoak, bai jarduketa-arlo hauek zuzendu eta koordinatzea:
    1. Teknologia.
    2. Berrikuntza.
    3. Plangintza eta estrategia.
    4. Eraldaketa digitala.
    5. Euskal gizartean, informazioaren eta ezagutzaren arloko gizartea sustatu eta garatzea, betiere alde batera utzi gabe administrazio eta gobernu elektronikoaren arloko jarduerak.
    6. Enpresa-ekintzailetza.
  2. Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzaren mende daude, hierarkikoki, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza, eta Eraldatze Digitalaren eta Ekintzailetzaren
    Zuzendaritza.
  3. Basque Research And Technology Alliance zuzenbide publikoko entitatea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikiko zaio, eta atxikipen horren ondoriozko eskumenak egikarituko ditu Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzak.

6. artikulua.- Saileko sailburuordeak.

Saileko sailburuordeei dagokie, zuzenean eta hierarkian sailburuaren menpe, eskudantzia hauek erabiltzea:

  1. Kasuan kasuko jardun-arloari dagozkion kudeaketa politikak zehaztea, helburu estrategikoak garatzea eta gizartean izandako eragina neurtzea.
  2. Sailburuordetzaren jarduerak antolatu eta zuzentzea, bai eta zuzendaritzenak eta sailburuordetzaren mendeko gainerako organo eta unitate administratiboenak ere, horretarako behar diren
    jarraibideak emanez.
  3. Sailburuordetzari dagokion jardun-eremuan, jardun-politikak prestatzea eta sailburuari horiek proposatzea eta laguntza teknikoa ematea.
  4. Harremanak izatea Europar Batasuneko, Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta foru aldundietako organoekin, bai eta tokiko entitate eskudunekin ere, bere jardun arloko gaiei dagokienez.
  5. Europako eta nazioarteko antolakunde publiko nahiz pribatuekiko harremanak eta lankidetza sustatzea.
  6. Sailburuordetzaren zuzendaritza eta administrazio-unitateen antolaketa operatiboa proposatzea, betiere ezarritako antolaketa rizpideen esparruan; eta jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea, egoki jardun dezaten.
  7. Plan, programa eta jarduera garrantzitsuak sustatzea. Plan horien prestaketa lana eta jarraipen txostenak koordinatzea, dagozkien jardun eremuetan.
  8. Hainbat Sailburuordetzek proiektu edo prozedura batean batera jardun behar dutenean, Sailburuordetza bakoitzak gainerakoekiko dituen jarduketak koordinatuko ditu, Jaurlaritzaren jarduketa politiko eta administratiboaren koherentzia zaintze aldera, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzak koordinazio-ekintza orokorra betetzea.
  9. Dagokion eskumen-arloan, azterlanak eta txostenak egitea eta horiek analizatzea, eta xedapen orokorren proiektuak proposatzea, ezarritako jardun politikari jarraituz.
  10. Sailburuordetzaren mendeko zuzendariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
  11. Enpresa, entitate eta korporazioekiko akordioak edo hitzarmenak izenpetzea, kasuan kasuko eskumena beste organo bati esleitu ez bazaio.
  12. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan dagokien jardun arloan esleitutako dirulaguntza izendunak ematea.
  13. Oso astun gisa tipifikatutako arau-hausteei buruzko zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea, baldin eta arloko legeek ez badiote esleitzen eskumen hori beste organo bati.
  14. Jardun-arloaren barneko espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, baimen hori beste organo baten eskumena ez bada.
  15. Sailburuordetzaren arlo eta egitekoekin lotutako ondare-erantzukizuneko prozedurak ebaztea.
  16. Beren eskumeneko arloetan, eurak izango dira sailaren eta gainerako sailen arteko harremanetarako organoa. Eurak izango dira, halaber, gai material horren inguruan eratutako sailen arteko koordinazio-organoekiko harremanetarako organoa.
  17. Sailburuordetzak osatzen dituzten zuzendaritzek emandako egintza deuseztagarrien kaltegarritasuna deklaratzeko espedienteak ireki eta ebaztea.
  18. Sailburuordetzak osatzen dituzten zuzendaritzek emandako administrazio egintza deusez eta deuseztagarriak ofizioz berrikusteko espedienteak ireki eta ebaztea.
  19. Bere gain hartzea, bere Sailburuordetzan eta bere eskumeneko esparruetan, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako
    otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta, hala egokituz gero, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko 8/2015 Legean ezarritakoarekin.
  20. Arloko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta bere eskumeneko eremuetan euskararen erabilera sustatzea, zerbitzu  eta lan hizkuntza izan dadin, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin.
  21. Ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Jaurlaritzako sailburuordeei dagozkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Estibaliz Hernaez Laviña
(2021/03/06 - 2024/06/26) Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea