Osasun Saila

Euskadiko adikzioen arloko jardunbide egokien 2024/2026 aldiko aintzatespena. Elkar Eginez

[2024-2026 Jardunbide egokiak]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da adikzioen prebentzioaren, asistentziaren, gizarteratzearen, prestakuntzaren eta ikerketaren arloetan proiektuen, esperientzien, metodologien edo zerbitzuen bidez agerian jarritako jardunbide egokiak eta ekimen eta erakunde berritzaileak bultzatzea eta sustatzea.

Jardunbide egokitzat jotzen da testuinguru jakin batean emaitza onak lortu dituzten jarduketen multzo koherentea, bai eta, antzeko testuinguruetan, emaitza positibo berak eskuratu ditzaketen jarduketen multzoa ere. Gainera, kalitate-irizpide tekniko jakin batzuk hartu behar ditu barnean.

Ekimen berritzailetzat hartuko dira adikzioen prebentzioaren, asistentziaren, gizarteratzearen, prestakuntzaren eta ikerketaren eremuan ideia, ezagutza, antolakuntza-egitura, jarduketa eta esperientziak sortzen eta ezartzen laguntzen duten ekimenak.

Erakunde berritzailetzat hartuko da bere funtzionamenduan eta jardueretan ikuspegi berritzaileak eta sortzaileak ezartzearen alde egiten duena.

Aintzatespenen ezaugarriak:

Epaimahaiak, bere iritzian oinarrituta, aintzatespen bat eta hiru ohorezko aipamen arte eman ahalko ditu, eta sariduna bakarra edo bat baino gehiago izan ahalko dira. Honako hauez egongo da osatua aitortza: adikzioen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako organoak diseinatutako sari, ziurtagiria eta publikoaren aintzatespena. Aipamenen kasuan ere, egiaztagiria aintzatespen-ekitaldi publiko horretan emango dira. Aintzatespena jasotzen duten pertsonek edo erakundeek aintzatespena jaso dutela ezagutzera eman ahalko dute beren komunikazio-ekintzetan eta izaera profesionaleko inprimakietan, aintzatespena edo aipamena emateko ebazpena ematen den egunetik beretik; gainera, beti aipatu beharko du aintzatespena edo aipamena zein urtetan eman zaion.

Nori dago zuzenduta


Baldintza hauek betetzen dituzten EAEko pertsona fisiko zein juridikoek, erakunde publiko zein pribatuek nahiz administrazio eta instituzio publikoek jaso ahalko dituzte aintzatespena eta aipamenak:

Eskakizunak:

  • Adikzioen prebentzioaren, asistentziaren, gizarteratzearen, prestakuntzaren eta ikerketaren arloetan jardunbide egokiak, ekimen berritzaileak eta ikerketa-proiektuak garatu edo sustatzen dituztenek.
  • Proiektu edo praktika hori Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen dutenek.
  • Aurreko deialdian kategoria honetan saritu ez dituztenak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1099305

2024/2026 Adikzioen arloko jardunbide egokien aintzatespenak Euskadin


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ebazpen honen arabera, ebazteko gehieneko epea 2025ko martxoaren 14an amaituko da. Aintzatespenen eta aipamenen xedearen eta ezaugarrien arabera, aurkeztutako hautagaitzak ez badira nahiko kalitatezkoak edo ez badauzkate behar diren merezimenduak, epaimahaiek sariak eman gabe geratzea proposa dezakete. Epaimahaiaren erabakia Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari jakinaraziko zaio ebazpen bidez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Beste tramite batzuk