Osasun Saila

2020/2024 Adikzioen arloko ibilbide profesionalaren aintzatespenak Euskadin

[2020-2024 Ibilbide profesionala]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xede da, adikzioen esparruan prebentzio-, asistentzia-, gizarteratze-, prestakuntza- edo ikerketa-arloetan, Euskal Autonomia Erkidegoan egindako etengabeko erreferentziazko lana saritzea eta ezagutzera ematea.

Aintzatespenen ezaugarriak:

Epai-mahaiak, bere irizpidearen arabera, aintzatespen bat egingo du. Bertan, merezimenduzko saria eta egiaztatzeko ziurtagiria banatuko dira, eta jendaurreko aintzatespen-ekitaldia egingo da. Aintzatespena jasotzen duen pertsonak edo erakundeak baimena izango du bere komunikazio-ekintzetan eta inprimaki profesionaletan haiek jaso dituela publiko egiteko, aintzatespena edo aipamena egin diotela jasotzen duen ebazpenaren datatik aurrera, baina beti aintzatespena jaso duen urtea aipatuz.

Nori dago zuzenduta


Baldintza hauek betetzen dituzten EAEko pertsona fisiko zein juridikoek, erakunde publiko zein pribatuek nahiz administrazio eta instituzio publikoek jaso ahalko dute ibilbide profesionalaren aintzatespena:

Eskakizunak:

  • Adikzioen esparruan prebentzio-, asistentzia-, gizarteratze-, prestakuntza- edo ikerketa-arloetan egin duten lanagatik nabarmendu diren edo nabarmentzen diren denboran zehar ibilbide sendoa eta nahikoa luzea izan dutenek.
  • Aipatutako eginkizuna Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen dutenek edo garatu dutenek.
  • Aurreko deialdiren batean kategoria honetan sarituak izan ez direnek.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1099302

2020/2024 Adikzioen arloko ibilbide profesionalaren aintzatespenak Euskadin


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpen honen arabera, ebazteko gehieneko epea 2021ko martxoaren 17an amaituko da. Aintzatespenaren xedearen eta ezaugarrien arabera, aurkeztutako hautagaitzak ez badira nahiko kalitatezkoak edo ez badauzkate behar diren merezimenduak, epaimahaiek saria eman gabe geratzea proposa dezakete.

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk