Osasun Saila

2020/2022 Adikzioen arloko jardunbide egokien aintzatespenak Euskadin

[2020-2022 Jardunbide egokiak]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da jardunbide egokiak, ekimenak eta antolakuntza berritzaileak sustatzea eta adore ematea, adikzioen prebentzioaren, asistentziaren, gizarteratzearen, prestakuntzaren eta ikerketaren arloetan.

Jardunbide egokitzat jotzen da testuinguru jakin batean emaitza onak lortu dituzten jarduketen multzo koherentea, bai eta, antzeko testuinguruetan, emaitza positibo berak eskuratu ditzaketen jarduketen multzoa ere. Gainera, kalitatezko irizpide teknikoak bildu behar ditu.

Ekimen berritzailetzat jotzen da adikzioen prebentzioaren, asistentziaren, gizarteratzearen, prestakuntzaren eta ikerketaren eremuan ideia, ezagutza, antolakuntza-egitura, jarduketa eta esperientzia berritzaileak sortzen eta ezartzen laguntzen duen ekimena.

Erakunde berritzaile bat da bere funtzionamenduan eta gauzatzen dituen jardueretan ikuspegi berritzaileak eta sorkuntzakoak eragiten edo integratzen saiatzen dena.

Aintzatespenen ezaugarriak:

Epai-mahaiak, bere irizpidearen arabera, pertsona edo kolektibo bati edo gehiagori, aintzatespen bat eta, gehienez, hiru aipamen espezifiko emango dizkie. Aintzatespena honako hauez osatuko da: adikzioen arloan Eusko Jaurlaritzaren organo eskudunak diseinatutako saria, ziurtagiria eta aintzatespen publikoa. Aipamenak honako hauez osatuko dira: ziurtagiria eta aintzatespen publikoa. Aintzatespena eta aipamenak jasotzen dituzten pertsonek edo erakundeek baimena izango dute euren komunikazio-ekintzetan eta inprimaki profesionaletan haiek jaso dituztela publiko egiteko, aintzatespena edo aipamena egin diotela jasotzen duen ebazpenaren datatik aurrera, baina beti aintzatespena edo aipamena jaso duten urtea aipatuz.

Nori dago zuzenduta


Baldintza hauek betetzen dituzten EAEko pertsona fisiko zein juridikoek, erakunde publiko zein pribatuek nahiz administrazio eta instituzio publikoek jaso ahalko dituzte aintzatespena eta aipamenak:

Eskakizunak:

  • - Adikzioen prebentzioaren, asistentziaren, gizarteratzearen, prestakuntzaren eta ikerketaren arloetan jardunbide egokiak, ekimen berritzaileak eta ikerketa-proiektuak garatu edo sustatzen dituztenek.
  • Proiektu edo praktika hori Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen dutenek.
  • Aurreko deialdian kategoria honetan saritu ez dituztenak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1099301

2020/2022 Adikzioen arloko jardunbide egokien aintzatespenak Euskadin


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpen honen arabera, ebazteko gehieneko epea 2021eko martxoaren 17an amaituko da. Aintzatespenen eta aipamenen xedearen eta ezaugarrien arabera, aurkeztutako hautagaitzak ez badira nahiko kalitatezkoak edo ez badauzkate behar diren merezimenduak, epaimahaiek sariak eman gabe geratzea proposa dezakete.

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk