Azken zenbakia
ABENDUA 2024
AZTERLANAK
La carrera horizontal en las administraciones públicas desde los recursos humanos: el job crafting
Egilea: GORRITI BONTIGUI, Mikel.
LABURPENA: Lan honek eztabaida piztu nahi du Estatuko administrazio publikoen artean, esparru publikoko lan-motibazioaren eremu aberats eta ia ezezagunaren inguruan. Errealitate hori ezinbestean jorratu behar da, eta hainbat kontzeptu eta aukera ditu. Lanak soilik planteatzen dira job craftingaren literaturan eta enplegatu publikoen karrera horizontalari buruz indarrean dagoen legerian oinarritutako arrazoizko hipotesiak. Lehenbizi fenomenoa azaltzen da, baita horren jatorria, motak eta ekintzak ere. Araudia, ondorioak, alderdi erabakigarriak eta antolamendu- eta lidergo-inplikazioak jasotzen ditu eta, amaieran, aplikatu beharra babesten duten ebidentzia enpirikoak ematen ditu. Hori guztia, giza baliabideak kudeatzen dituzten arduradunei proposatzeko karrera mota horrek eraginkortasun publikoari begira dakarren desberdintasunaren kudeaketa.
GAKO-HITZAK: funtzio publikoa, jardueraren ebaluazioa, job crafting, karrera horizontala, lidergo publikoa.
Análisis de la salud mental en el sector público: desafíos y estrategias de intervención psicosocial
Egileak: RAMOS-VIDAL, Ignacio; ARENAS MORENO, Alicia eta MUNDUATE JACA, Lourdes.
LABURPENA: Laneko bajen ondoriozko kostua, lanera ez agertzearen eta agertzearen gorakada, produktibitatearen murrizketa eta langileen bizi-kalitateak okerrera egitea osasun mentalarekin lotuz gero, gai hori ezinbestean jorratu behar da, modu integralean, ebidentzia zientifikoa oinarritzat hartuta betiere. Lan honek hiru helburu ditu. Lehenengoa: osasun mentalaren kontzeptua mugatzen saiatuko gara, finkatuta dauden eredu teorikoetatik abiatuta. Bigarrena: lan-arloko osasun mentala aztertzen duen ebidentzia zientifikoa aztertzen da, baina bereziki nabarmenduz erakunde publikoetan lan egiten duten pertsonen osasun mentalaren gaineko azterlanak. Eta azkena: ongizatea sustatzeko (lehen mailako esku-hartzea) eta diagnostiko psikosozialeko (bigarren mailako esku-hartzea) jardunbide egokiak ematen dira, administrazioaren eta erakunde publikoen eremuan esku-hartze psikosozialeko estrategien diseinuaren berri ematen laguntzeko. Azken atalean, osasun mentala hobetzeko gomendioak ematen dira, ebidentzia enpirikotik abiatuta.
GAKO-HITZAK: Administrazio Publikoa, arrisku psikosozialak, lana, osasun mentala, prebentzioa.
Egilea: COLOM MARAÑON, Roberto.
LABURPENA: Adimenaren gaineko azterketa zientifikoan, izaera kognitiboa eta ez-kognitiboa duten faktore psikologikoak integratzeko zeregina nabarmentzen da. Ebidentziak agerian uzten du bizi-egoeren aukera heterogeneo batean, lan-jardunean barne, pronostikoaren baliagarritasun handiena duen ezaugarri pertsonala dela. Artikulu honetan ebidentzia hori deskribatzen eta eztabaidatzen da, ikerketa klasikotik hasi eta oraintsuko aurrerapenetaraino, eta amaieran, administrazio publikoen diseinu selektiboan aintzat har litezkeen ondorioak eta iradokizunak ematen dira. XXI. mendeko lan-eskarietan burua gehiago erabiltzea eskatzen da eta, horrek, adimenari protagonismo gehiago ematen dio. Aurrerapen eta eredu zientifikoek erabaki sozialak hobetzen lagun dezakete, baina erakundeek erabakitzen dute zientziaren aurkikuntzak bereganatuko dituzten edo alde batera utziko dituzten.
GAKO-HITZAK: adimena, administrazio publikoa, hautaketa, lan-jarduera.
BERRIKUNTZA ETA PRAKTIKA ONAK
Centro para la innovación en los servicios públicos. Crónica de la construcción de un proyecto
Egilea: BOSCH TORRA, Ramon.
LABURPENA: Artikulu honek berrikuntza publikoaren aldeko apustua egiten du, administrazio publikoaren kultura-aldaketaren palanka gisa, eta hori egiten du sinetsita administrazio publikoak, berez, ez direla gai izango aurre egin beharreko erronka handiei erantzuteko: biztanleriaren zahartzeari, iraultza teknologikoari, lan-modalitate berriei edo krisi klimatikoari, besteak beste. Erronka horietatik arrakastaz ateratzeko, administrazio publikoek aldatu egin behar dute harreman publiko-pribatuan nagusitu den bezero-hornitzaile paradigma, eta, horren ordez, ikerketa-zentroek eta unibertsitateek, enpresek eta administrazio publikoek helburuak, arriskuak eta onurak partekatu behar dituzte. Berrikuntza publikoak, hau da, berrikuntza irekia administrazio publikoari egokitzeak, balio dezake horretarako. Hala uste izan zuen Bartzelonako Diputazioak, eta horregatik sortu zuen Zerbitzu Publikoen Berrikuntzarako Nazioarteko Zentroa (CIISP). Hurrengo orrialdeetan, proiektua nola kontzeptualizatu zen azaltzen da, berrikuntza publikoa ezartzeko eta ebaluatzeko landutako metodologiak azpimarratuz.
GAKO-HITZAK: berrikuntza publikoa, ebaluazioa, govtgech inkubagailua, zerbitzu publikoak, Zerbitzu Publikoen Berrikuntzarako Nazioarteko Zentroa (CIISP).
La prospectiva como fuente inevitable de las funciones de las administraciones públicas vascas
Egileak: ZUGASTI GOROSTIDI, Ibon eta SERRANO HUEDA, Raquel.
LABURPENA: Txosten honetan aztertzen da EAEko administrazio publikoa nola egokitu behar den herritarrek 2030erako egingo dituzten eskaeretara. 2016ko azterlan batean oinarrituta, funtsezko joerak identifikatzen ditu gizarte-, teknologia-, ekonomia-, ingurumen- eta politika-arloetan, STEEP metodologiaren bidez. Herritar eta adituekin egindako prospekzio-tailerren bidez, bost arlo kritiko identifikatu ziren: osasuna, enplegua, hezkuntza, hirigintza eta gobernantza. Aurreikuspenen arabera, administrazioak malguagoa, digitalizatuagoa eta parte-hartzaileagoa izan beharko du, teknologia aurreratuak integratuz, hala nola adimen artifiziala eta telemedikuntza. Dokumentuan Prospektiba Batzorde bat sortzea proposatzen da, aldaketak aurreratzeko eta EAEko administrazio publikoa azkarra, eraginkorra eta etorkizuneko gizarte-, teknologia- eta ingurumen-beharrei erantzuteko gai izango dela bermatzeko.
GAKO-HITZAK: administrazio publikoa aurrerapena, etorkizuna, herritarren eskaria, prospektiba.
ELKARRIZKETA
Fermin Cerezo. ( Elkarrizketatzailea: Miel A. Elustondo)
JURISPRUDENTZIA
Cesar Gallastegui Aranzabal. Deustuko Unibertsitatea
BIBLIOGRAFIA AUKERATUA
Azken aldaketako data: