Ezagutu Euskadiko populazioaren osasunaren atlasa
Euskadiko populazioaren osasunaren atlasean hilkortasunaren banaketa, bizi-itxaropena edo adierazle sozioekonomikoak agertzen dira, sexuaren eta hiltzeko arrazoi nagusien arabera, hainbat eremu geografikotara mugatuta, adibidez: udalerriak, errolda-sekzioak eta osasun arloko oinarrizko eremuak.
Mapa interaktiboak dira. Eremuetan zooma egiteko, informazio zehatza lortzeko eta mapak deskargatzeko aukera ematen digute, mapak bistaratzeko tresnetara egokitutako formatuetan.
Honako esparruak lantzen ditugu
- Populazioaren osasuna: geografikoko bisorea
Euskal Autonomia Erkidegoko Hilkortasunaren Atlas Interaktiboan hilkortasunaren banaketa, bizi-itxaropena edo adierazle sozioekonomikoak agertzen dira.
- Deskarga Zerbitzua
FTP zerbitzu honen helburua, Osasun informazio geografikoko bisorean eskuragarri dagoen informazio geografiko batzuen deskarga ahalbidetzea da.