Lehendakaritza

Osasun Sailburuordetza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

8. artikulua.– Osasun Sailburuordetza.

 5. artikuluan ezarritako egitekoez gain, Osasun Sailburuordetzari dagozkio honako jardun-arlo hauen zuzendaritza eta koordinazioa:

  1. Euskadiko Osasun Planaren zuzendaritza, koordinazioa, gauzatzea eta ebaluazioa.
  2. Erakundeen arteko eta sailen arteko lankidetza alor soziosanitarioan.
  3. Erakunde sanitario publikoak gobernatzeko etika eta zuzentasuna sustatu eta ezartzera bideratutako lanen gidaritza.
  4. Osasun-alorrean ikerketa eta berrikuntza sustatzea.
  5. Euskadiko osasun-sistemako kalitate-politikak eta pazienteen segurtasun-politikak.
  6. Bikaintasun klinikoa eta teknologia sanitarioen ebaluazioa.

2.– Halaber, Osasuneko sailburuordeari dagozkio, bere eskumen-alorrean, honako egiteko hauek:

  1. Jarduera sanitarioaren eta osasun publikoaren ebaluaziorako eta kontrolerako informazio sanitario egokiaren aginte-koadroa zehaztea, eta osasun-behatoki bat konfiguratzeko behar diren informazio-sistemak garatzea.
  2. Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak izapidetzen dituen zehapen-prozedurak ebaztea, laneko osasunaren jardun-eremuan eginiko arau-hauste sanitarioei dagokienez.
  3. Vitoria-Gasteizko Erizaintzako Eskolak burutzen duen jarduera babestea.
  4. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkion egitekoak eta Eusko Jaurlaritzako sailburuordeei oro har dagozkien egiteko orokorrak betetzea.

5. artikulua.– Osasun Saileko sailburuordetzak.

Osasun Sailak honako sailburuordetza hauek ditu:

  1. Osasun Sailburuordetza.
  2. Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza.

Oro har, sailburuordeek honako egiteko hauek izango dituzte:

  1. Saila ordezkatzea, haren titularrak eskuordetuta.
  2. Sailburuordetzak zuzendaritza bakoitzarentzat dituen kudeaketa publikoko politikak definitzea.
  3. Eragin soziala aztertzea eta sailburuordetzaren zuzendaritzen helburuen beharrezko aldaketak edo garapenak zehaztea.
  4. Sailburuordetzako eta sailburuordetzaren mende dauden zuzendaritzetako organo eta jarduera guztiak koordinatu, bultzatu, programatu eta gainbegiratzea; horretarako, mendeko
    zerbitzuen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko zirkularrak, jarraibideak eta zerbitzu-aginduak onartuko ditu.
  5. Erakundeen arteko eta sailen arteko lankidetza sailburuordetzaren erantzukizunpekoak diren
    jardun-arloetan.
  6. Jardun-proposamenak landu eta formulatzea, eta sailburuari behar duen laguntza teknikoa ematea bere esku utzi diren egitekoetan.
  7. Enpresekin, erakundeekin eta korporazioekin akordioak edo hitzarmenak izenpetzea, kasuan kasuko eskumena beste organo bati esleitu ez bazaio.
  8. Sailburuordetzaren beharrak adieraztea, aurrekontu-aurreproiektua egiteko.
  9. Sailburuordetzako zuzendariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea,baita, hala dagokionean, organo periferikoek emandakoen aurka jarritakoak ere, baldin eta hierarkikoki euren gainetik badago.
  10. Osasun Sailaren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren artean informazioa trukatzeko mekanismoak ezarri eta bultzatzea, bere esku utzi diren egitekoetan.
  11. Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea, eta bere eskumeneko alorretan zerbitzu- eta lan-hizkuntzan euskararen erabilera sustatzea, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko, Gobernuak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoan xedatutakoari jarraikiz.
  12. Zehapen-ahalmena erabiltzea bere eskumen-eremuan oso astun bezala tipifikatuta dauden faltei dagokienean, indarreko legediari jarraituz, betiere beste organo bati espresuki esleitu ez bazaio egiteko hori.
  13. Bere sailburuordetzan eta bere eskumeneko esparruetan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal
    Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin bat etorriz.
  14. Azterlanak eta txostenak egitea, eta azterlan-txosten horiek aztertzea bere eskumenen esparruan.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Enrique Fernando Peiro Callizo
(2024/07/20 - ) Osasun sailburuordea

Kargu historikoak

Jose Luis Quintas Diez
(2024/06/27 - 2024/07/12) Osasun sailburuordea