Osasun Saila

Osasun alorreko tasak eta bestelako ordainketak

Indarrean dagoen testu eguneratua. 2024/01/01 

(OHARTARAZPENA: testu honek informazio-izaera du. Araudi kontsolidatua da, eta egindako aldaketak, eraginak eta indargabetzeak jasotzen ditu, bai eta eguneratutako zenbatekoak ere. Benetako testuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutakoak dira.)

  • Aplikazioa erabili aurretik ziurtatu bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta duzula ordenagailuko konfigurazioan. Nola desaktibatu?
  • Aplikazioarekin arazoren bat baldin baduzu, jar zaitez harremanetan erabiltzailearen laguntza-zentroarekin (CAU-ZE Egoitza Elektronikoa): 945 01 68 38

Ziurtagiri elektronikoa, ontzi-jokoa, … izanez gero:Datu pertsonalak, … identifikatuz sartzen bada

Hiletetako osasun neurriei dagokien tasa

143. artikulua. Zergapeko egitatea.

Tasa honen zergapeko egitatea Osasun Sailak heriotzak direla-eta ezartzen dituen osasun-neurriak dira.

144. artikulua. Subjektu pasiboa.

Tasa honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoak eta haiengandik eskubidea hartzen dutenak dira.

145. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.

Zergapeko egitate diren zerbitzuak ematen diren unean sortzen da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, zerbitzua interesatuaren eskariz ematen denean, eskabidea egiten den momentuan eska daiteke tasa ordaintzea.

146. artikulua. Kuota.

Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):

Hilotzak eta gorpuzkiak lurpetik atera eta berriro lurperatu edo erraustea

105,53

Gorpuzkinak lurpetik atera eta berriro lurperatu edo erraustea

10,53

Beilatzea eta hilotza herri-eraikin batean erakusgai edukitzea

133,12

I. eta II multzoetako hilotz lurperatu gabeak lekuz aldatzea

100,46

Beilatokiak ireki eta jardunean jartzea

389,30

Errausketa-labeak ireki eta jardunean jartzea

389,30

Hilerriak ireki eta jardunean jartzea

615,36

Hilerriak ixtea

100,46

Elikagaiei buruzko legeriaren aplikazioa bermatzeko egindako kontrol ofizialengatiko eta bestelako jardunera ofizialengatiko tasak

Elikagaiei eta pentsuei buruzko legeria eta animalien osasunari eta ongizateari, landare-osasunari eta produktu fitosanitarioei buruzko arauak aplikatzen direla bermatzeko egiten diren kontrolei eta bestelako jarduera ofizialei buruzko 2017/625 (EB) Erregelamenduak ezartzen duenez, agintari eskudunek tasak jasoko dituzte erregelamendu horretan jasotako jarduera jakin batzuekin lotuta egiten diren kontrol ofizialengatik.

Hauek dira jarduera horiek:

  • hiltegiak,
  • zatikatze-gelak,
  • ehizarako prozesamendu-gelak,
  • arrantzako eta akuikulturako produktuak merkatuan sartzeagatik,
  • premiazko hilketetatik eta zezen-ikuskizunetatik datozen behi-haragiak kontrolatzeagatik,
  • esportaziorako osasun-ziurtagiriak eta -atestazioak emateagatik,
  • zenbait produktu merkaturatu direla jakinarazteagatik (elikagai-osagarriak, 1412/2018 Errege Dekretuan jasotako produktuak),

Hiltegiei bakarrik aplika dakizkieke kenkariak, eta horiek ezin izango dute guztira zerga-kuoten % 50 gainditu. Kenkariak aplikatzeko, aldez aurretik aitorpena eskatu beharko da, enpresa kokatuta dagoen Lurralde Historikoko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzari zuzendutako eskabidearen bidez. Eskaerarekin batera, dagokion egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

Informazio guztia eta zenbatekoen eguneratzeak Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legean argitaratuta daude (leiho berri batean irekitzen da). Lege horrek irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasei eta Prezio Publikoei buruzko Legea aldatzen du.

147. artikulua. Xedea.

Tasa honen xedea da jarduera hauek kargatzea: hiltegietan, zatikatze-geletan eta ehiza-haragia prozesatzeko geletako kontrol ofizialak; arrantzako eta akuikulturako pro- duktuak merkaturatzeko kontrol ofizialak; ziurtagiri ofizialak ematea eta irailaren 26ko 1487/2009 Errege Dekretuan jasotako elikagai-osagarriak eta abenduaren 3ko 1412/2018 Errege Dekretuan jasotako produktu jakin batzuk merkaturatzeko jakinarazpenak egitea.

Horretarako, honako tasa hauek bereiziko dira:

  • a)  Hiltegietako kontrol ofizialengatiko tasa.
  • b)  Zatikatze-geletako kontrol ofizialengatiko tasa.
  • c)  Ehiza-haragia prozesatzeko geletako kontrol ofizialengatiko tasa.
  • d)  Arrantzako eta akuikulturako produktuak ekoizteko eta merkaturatzeko kontrol ofizialen- gatiko tasa.
  • e)  Ziurtagiri ofizialak emateagatiko tasa.
  • f)   Irailaren 26ko 1487/2009 Errege Dekretuan jasotako elikagai-osagarriak eta abendua- ren 3ko 1412/2018 Errege Dekretuan jasotako produktu jakin batzuk merkaturatzeko jakinarazpen-tasa.

148. artikulua. Zerga-egitatea.

1. – Tasa honen zerga-egitatea dira osasun-arloan eskumena duen saileko fakultatiboek osasun publikoa babesteko egiten dituzten jarduera hauek: kontsumorako diren anima- lien eta haragi freskoen kontrol ofizialak; hiltegietan, zatikatze-geletan edo ehiza-haragia prozesatzeko gela edo establezimenduetan egiten diren kontrol ofizialak; arrantzako eta akuikulturako produktuak ekoizteko eta merkaturatzeko kontrol ofizialak; ziurtagiri ofizialak ematean, eta irailaren 26ko 1487/2009 Errege Dekretuan jasotako elikadura-osagarriak eta abenduaren 3ko 1412/2018 Errege Dekretuan jasotako produktu jakin batzuk merkatura- tzeari buruzko jakinarazpenak egitean.

2. – Tributuaren ordainarazpenaren ondorioetarako, honela katalogatzen dira aurreko para- grafoan definitutako zergapeko egitatearen barruan sartzen diren osasun-kontrol ofizialen jarduerak:

  • a)  Ante mortem egindako ikuskapenak eta osasun-kontrolak: behi, txerri, ardi eta ahuntzen eta bestelako hausnarkarien haragi freskoak, untxi eta lumadun nahiz iledun ehiza xehea- renak, solipedoenak/ekidoenak eta etxeko hegaztienak lortzeko.
  • b)  Post mortem egindako ikuskapenak eta osasun-kontrolak: haragi fresko horiek lortzeko hil diren animalien azterketak.
  • c)  Establezimenduan egindako lanen agiri bidezko kontrola.
  • d)  Giza kontsumorako kanalak, erraiak eta hondakinak kontrolatzea eta zigilatzea, bai eta zatikatze-geletan eta ehiza-haragia prozesatzeko geletan lortutako piezak markatzea edo ezaugarria jartzea ere.
  • e)  Arrantzako eta akuikulturako produktuen ekoizpenaren eta merkatuan sartzearen ikuska- penak eta dokumentu-kontrolak.
  • f)  Esportazio-ziurtagiriak, salmenta libreko ziurtagiriak eta atestazio sanitarioak ematea.
  • g)  Irailaren 26ko 1487/2009 Errege Dekretuan jasotako elikagai-osagarriak eta abenduaren 3ko 1412/2018 Errege Dekretuan jasotako produktu jakin batzuk merkaturatzeko komuni- kazioen azterketa.

149. artikulua. Subjektu pasiboa.

  1. Tasa hauen subjektu pasiboak dira tasaren zerga-egitatea osatzen duten lanak egiten

    diren establezimenduen titularrak, pertsona fisiko nahiz juridikoak.

  2. Subjektu pasiboek tasaren zenbatekoa jasanaraziko diete, faktura bidez, zerbitzua eskatu dieten pertsonei edo tasaren gai diren jardueren hartzaile diren pertsonei. Tasa kobratu ondoren, Administrazio orokorraren kontura sartu beharko da zenbatekoa, betiere, erregelamenduz ezarriko den eran.

150. artikulua. Arduradun subsidiarioak.

Hona hemen zein diren tasa kobratzeko arduradun subsidiarioak: sozietateetako adminis- tratzaileak; porrotetako, lehiaketetako eta sozietateetako sindikoak, kontu-hartzaileak edo likidatzaileak, bai eta, oro har, tasa ordaintzeko betebeharra sortzen duten jardueren ikus- katze- eta kontrol-lanetan jarduten diren entitateetakoak.

151. artikulua. Tasaren sortzapena.

1. – 153. artikuluaren arabera jasotako tasak edo kargak honela sortuko dira:

  • a)  Aldez aurretik ordainduta, zerbitzuak subjektu pasiboak edo interesdunak eskatuta has- ten direnean, 153. artikuluko 1. paragrafoko f) eta g) idatz-zatien kasuan.
  • b)  Hiru hilean behin, 153. artikuluko 1. paragrafoko a), b), c) eta d) idatz-zatien kasuan.

2. – Establezimendu berean, interesdunak eskatuta, egiten badira animaliak hil eta zatika- tzeko lanak, prozesuaren hasieran zehaztuko da tasaren zenbateko osoa, era metatuan, edozein dela ere dagozkion kuotak sortzeko unea; hala ere, kapitulu honetan likidazioak metatzeari buruz ezarritako arauak bete beharko dira.

152. artikulua.– Zerga-egitatea non gauzatzen den.

1. – Zerga-egitatea Euskadiko lurraldean egin dela ulertuko da, baldin eta lurralde horretan kokatzen badira hiltegi edo instalazio hauek: animaliak hiltzekoa, kanalak zatikatzekoak, ehiza-haragia prozesatzekoak, eta arrantzako edo akuikulturako produktuak ekoitzi eta mer- katuratzekoak. Gauza bera ulertuko da Euskadiko lurraldean egiten badira osasun-arloan eskumena duen saileko zerbitzuek emandako ziurtagiri ofizialak eta merkaturatzeko jakinarazpenak.

2. – Etxeko hegazti bizien osasun-egoera jatorrizko ustiategian ikuskatzen denean, ustiate- gian bertan kobratuko da ikuskatze horri dagokion kuota, eta ondorengo artikuluan zehazten den kuotaren % 20 izango da.

153. artikulua. Zerga-kuota

1. – Honako eragiketa hauengatik eskatuko zaio zerga-kuota zergapekoari:

  •  a)  Animaliak hiltzea.
  • b)  Gorpuzkiak zatikatzea.
  • c)  Ehiza-haragia prozesatzea.
  • d)  Arrantzako eta akuikulturako produktuak ekoiztea eta merkaturatzea.
  • e)  Ziurtagiri ofizialak ematea.
  • f)  Jakinarazpena, irailaren 26ko 1487/2009 Errege Dekretuan jasotako elikagai-osagarriak eta abenduaren 3ko 1412/2018 Errege Dekretuan jasotako produktu jakin batzuk merkatu- ratzeari buruzkoa.

Hala eta guztiz ere, leku berean egiten badira abereak hil eta zatikatzeko lanak, jaso beha- rreko tasaren zenbateko osoan bi faseen kuotak bilduko dira, 155. artikuluan zehazten den moduan.

2. – Hiltegietan egindako hilketetan subjektu pasiboari eskatu beharreko kuotak hildako abere kopuruaren arabera likidatuko dira.

3. – Batera egiten diren ante mortem eta post mortem ikuskapen eta osasun-kontrolari, egin- dako lanen agiri bidezko kontrolari eta kanalak, erraiak eta hondakinak zigilatzeari lotutako zerga-kuotak behar bezala baimendutako establezimendu edo instalazioetan hiltzen den animalia bakoitzeko ezartzen dira, zenbateko hauen arabera (eurotan):

  • a)  Behikia:
    • a.1.  24 hilabetekoa edo gehiagokoa: 5,13 euro animaliako.
    • a.2.  24 hilabete baino gutxiagokoa: 2,05 euro animaliako.
    • a.3.  Premiazko hilketetatik eta zezen-ikuskizunetatik datozen behikiak:
      • i)  Lanorduz kanpo: 60,00 euro abere bakoitzeko.
      • ii)  Jai-orduetan: 80,00 euro abere bakoitzeko.
  • b)  Solipedoak/ekidoak: 3,08 euro animaliako.
  • c)  Txerrikia:
    • c.1.  25 kilogramoko edo gutxiagoko pisua kanalean: 0,51 euro animaliako.
    • c.2.  25 kilogramotik gorako pisua kanalean: 1,03 euro animaliako.
  • d)  Ardikia eta ahunzkia:
    • d.1.  12 kilogramoko edo gutxiagoko pisua kanalean: 0,15 euro animaliako.
    • d.2.  12 kilogramotik gorako pisua kanalean: 0,26 euro animaliako.
  • e)  Hegaztikia:
    • e.1.  Gallus generoko hegaztiak eta pintadak: 0,01 euro animaliako.
    • e.2.  Ahateak eta antzarak: 0,01 euro animaliako.
    • e.3.  Indioilarrak: 0,03 euro animaliako.
    • e.4.  Galeperrak eta eperrak: 0,002 euro animaliako.
  • f)  Abeletxeko untxi-haragia: 0,01 euro animaliako.

4. – Zatikatze-lanetarako, zatikatu behar den tona kopuruaren arabera eta animalia motaren arabera ezarriko da kuota. Hala, zatikatze-lanetarako, haragiak zatikatu aurretik duen bene- tako pisua hartuko da erreferentziatzat, hezurrak ere barne direla.

5. – Zatikatze-geletako osasun-kontrol ofizialei dagokien kuota, kanaletatik lortutako atalei

etiketa jartzea eta markatzea barne, hau izango da:

  • a)  Behiak, txerriak, solipedoak/ekidoak, ardiak eta ahuntzak: 2,05 euro tonako.
  • b)  Eskortako hegaztiak eta abeletxeko untxiak: 1,54 euro tonako.
  • c)  Lumadun eta iledun ehiza xehea: 1,54 euro tonako.
  • d)  Erratiteak (ostruka, emua, ñandua): 3,08 euro tonako.
  • e)  Basurdeak eta hausnarkariak: 2,05 euro tonako.

6. – Ehiza-haragia prozesatzeko geletako kontrol ofizialei dagokien kuota, kanaletatik lortu- tako atalei etiketa jartzea eta markatzea barne, hau izango da:

  • a)  Lumadun ehiza xehea: 0,01 euro animaliako.
  • b)  Iledun ehiza xehea: 0,01 euro animaliako.
  • c)  Erratiteak: 0,51 euro animaliako.
  • d)  Basurdeak: 1,54 euro animaliako.
  • e)  Ehizako hausnarkariak: 0,51 euro animaliako.

7. – Arrantzako eta akuikulturako produktuak merkatuan sartzeko kuota:

  •  a)  Arrantzako eta akuikulturako produktuak lehen aldiz merkaturatzea:
    • 1,03 euro tonako edo tonaren frakzioko, hilabete bakoitzeko lehen 50 tonetarako.
    • 0,51 euro tonako edo tonaren frakzioko, hilabete bakoitzeko hurrengo tonetarako.
  • b)  Lehen salmenta lonjan:
    • 1,03 euro tonako edo tonaren frakzioko, hilabete bakoitzeko lehen 50 tonetarako.
    • 0,26 euro tonako edo tonaren frakzioko, hilabete bakoitzeko hurrengo tonetarako.

8. – Esportazio-ziurtagiriak, salmenta librekoak eta atestazio sanitariokoak emateari dago- kion kuota 41,00 eurokoa da emandako ziurtagiri bakoitzeko.

9. – Irailaren 26ko 1487/2009 Errege Dekretuan jasotako elikagai-osagarriak eta abenduaren 3ko 1412/2018 Errege Dekretuan jasotako produktu jakin batzuk merkaturatzeari buruzko jakinarazpenaren kuota 328,00 eurokoa da enpresek egindako jakinarazpen bakoitzeko.

154. artikulua. Kenkariak.

1. – Zerga-kuoten zenbatekoen gainean, ondorengo letretan adierazten diren kenkariak aplikatu ahal izango dituzte lan hauek egiten dituzten establezimenduen titularrek: abe- reak hiltzeko establezimenduak, zatikatze-aretoak, ehiza-haragia prozesatzeko aretoak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak merkaturatzeko establezimenduak. Nolanahi ere, kontzeptu guztien baturak ezin izango du zerga-kuoten zenbatekoaren % 50 gainditu:

  • a)  Negozio-bolumen murriztua duten operadoreak:
    • Hiltegien kasuan, hiltegi txikia bada, urtean 2.000 abere-unitate edo gutxiago hiltzen dituena, kenkaria % 30ekoa izango da.
    • Gainerako industrietan, operadore horiek enpresa txikiagoak direnean, Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduan aurreikusitako definizioen arabera, kenkaria honako hau izango da:
      • Enpresa ertainak: % 10.
      • Enpresa txikiak: % 20.
      • Mikroenpresak: % 30.
    • Hau hartzen da enpresa ertaintzat: 250 langile baino gutxiago dituen enpresa eta urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra 50 milioi eurotik beherakoa duena; hau enpresa txikitzat: 50 langile baino gutxiago dituena eta urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra 10 milioi eurotik beherakoa duena; eta hau mikroenpresatzat: 10 langile baino gutxiago dituena eta urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra 2 milioi eurotik beherakoa duena.
  • b)  Operadoreen historiala, 2017/625 (EB) Erregelamenduaren 1. artikuluaren 2. apartatuan jasotako arauak betetzeari dagokionez.
    • Operadorearen betetze-historia kontrol ofizialen bidez egiaztatzen denean, hau da, arauabete izanaren historiala ona denean.
    • 2017/625 (EB) Erregelamenduaren 1. artikuluaren 2. apartatuan jasotako arauak betetzeari buruzko historia ona duten operadoreek ez-betetzeen historia dutenek baino kostu global txikiagoak izango dituzte, haien gaineko kontrol ofiziala ez baita hain sarri egingo.
    • Honako kenkari hauek aplikatuko dira azken bi urteetako kontrol ofizialen emaitzen ara- bera, dela ikuskapenaren bidez, dela kontrol ofizialaren auditoretzaren bidez:
      • i)   Ikuskapenean ikusitako higiene- eta osasun-baldintzen arabera, kenkaria honako hau izango da:
        • Oso onak: % 30.
        • Onak: % 15.
      • ii)  Auditoretzen emaitzaren arabera, kenkaria honako hau izango da:
        • Goi-maila aldekoa: % 30.
        • Oinarrizko mailakoa: % 15.
        • Nolanahi ere, kontzeptu horrengatiko gehieneko kenkaria ez da % 30 baino handiagoa izango.

2. – Artikulu honetan araututako kenkariak aplikatzeko, osasun-arloan eskumena duen saileko zerbitzuei eskaera egin behar zaie aldez aurretik; eta, eskaerarekin batera, kasu bakoitzean ezarritako baldintzak eta betekizunak betetzen direla frogatzen duen dokumen- tazioa aurkeztu beharko da.

155. Likidazioak metatzeari buruzko arauak.

Zerga-kuoten sortzapena eragiten duten fase guztiak edo batzuk establezimendu berean egiten badira, kasuan- kasuan sortutako kuotak metatu egin beharko dira, arau hauen arabera:

  • a) Establezimendu berean egiten badira animaliak hil eta zatikatzeko lanak, abereak hil- tzeagatik bakarrik sortuko da ikuskatzeari eta osasun-kontrolari dagokion kuota ordaintzeko betebeharra.
  • b) Establezimendu berean zatikatzeko lanak baino ez badira egiten, zatiketa-lanenga- tik bakarrik sortuko da ikuskatzeari eta osasun-kontrolari dagokion kuota ordaintzeko betebeharra.

156. artikulua. Tasak likidatu eta diru-sarrera eginez ordaintzea.

Tasen kuotei dagokien diru-sarrera egiteko, autolikidazioa egin beharko du subjektu pasi- boak, erregelamenduz ezarritako moduan eta epeetan.

157. artikulua. Salbuespenak eta hobariak

Aurreko artikuluetan jasotako arauen arabera egindako likidazioetatik ateratzen diren kuo- tak direla-eta ez da emango ez salbuespenik, ez murrizketarik, ez hobaririk, edozein izanda ere ustiategien titularra edo edonon egonda ere ustiategi horiek.

158. artikulua. Arau gehigarriak.

Tasaren zenbatekoa ezingo zaie hirugarrenei itzuli haragia zuzenean nahiz zeharka espor- tatu izanagatik.

Osasun publikoko laborategien zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasa

159. artikulua. Zergapeko egitatea.

Tasa honen zergapeko egitatea Osasun Saileko osasun publikoko laborategiek beren zerbitzuak ematea da.

160. artikulua. Subjektu pasiboa.

Zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak izango dira tasa honen subjektu pasiboak.

161. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.

Zerbitzua ematen den unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, zerbitzua interesatuak eskatuta ematen denean, eskabidea egiten den momentuan eska daiteke tasa ordaintzea.

162. artikulua. Kuota.

Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):

Mikrobiologia. Mikroorganismo adierazgarrien kontaketa. Parametro bakoitzagatik

13,08

Mikrobiologia. Patogenoak aberastea eta identifikatzea. Horietako bakoitzagatik

33,13

Mikrobiologia. Mikroorganismoen serotipoa zehaztea. Horietako bakoitzagatik

13,19

Mikrobiologia. Mikroskopio bidezko behaketak. Fresko dagoela aztertzea

4,14

Mikrobiologia. Mikroskopio bidezko behaketak. Tindatu eta aztertzea

6,10

Mikrobiologia. Mikroskopio bidezko behaketak. Eremu ilunean egindako azterketa

5,28

Mikrobiologia. Berariazko parasitologia-teknikak. Bizkarroi-elementuen kontzentrazioa

12,39

Mikrobiologia. Berariazko parasitologia-teknikak. Bizkarroi-elementuen kontaketa

12,39

Mikrobiologia. Berariazko parasitologia-teknikak. Bestelako identifikazio-teknika bakoitzeko

18,49

Mikrobiologia. Antibiograma

18,49

Mikrobiologia. Inmunologia-teknikak. Elektroforetikoak

42,35

Mikrobiologia. Inmunologia-teknikak. Inmunofluoreszentzia

18,49

Mikrobiologia. Inmunologia-teknikak. Enzimo-inmunoanalisi heterogeneoa (ELISA)

23,87

Mikrobiologia. Inmunologia-teknikak. Enzimo-inmunoanalisi homogeneoa

5,28

Mikrobiologia. Inmunologia-teknikak. Zehaztu gabeko beste tekniketako bakoitzagatik

47,46

Mikrobiologia. Proba biologikoak. Bizidunean egindako saioa

59,41

Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Destilazioa

14,47

Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Lurrungailu birakariaren bidezko destilazioa

19,26

Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Dekantazio-inbutuarekin erauztea

18,49

Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Soxhlet bidez erauztea

37,29

Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Solido/likido erauzketa

20,73

Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Aldi solidoan egindako matrize-barreiatzea

42,35

Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Mineralizazioa

21,79

Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Geruza fineko kromatografia edo paper-kromatografia

26,88

Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Zutabe-kromatografia

31,02

Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Grabimetria

18,49

Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Bolumetria

7,71

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Refraktometria

7,71

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Reflektometria

7,71

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Potentziometria

12,39

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Turbidimetria

7,71

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Konduktimetria

7,71

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Espektrofotometria ultramorea/ikuskorra

15,47

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Gasen kromatografia. Detektatzeko sistema bakoitzagatik, masa-espektrometria salbu

51,66

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Gasen kromatografía / masa-espektrometria

123,19

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Xurgaketa atomikoaren espektrofotometria

34,31

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Xurgaketa atomikoaren espektrofotometria / Zeeman efektua

51,33

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Proper infragorrian (NIRA) xurgatze bidez egindako azterketa automatizatua. Parametro bakoitzeko

20,73

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Bereizmen handiko geruza mehean egindako kromatologia (HPTLC)

61,58

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Kromatologia likidoa egitea detektagailu arruntarekin

88,01

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Kromatografia likidoa egitea diodo-detektagailuarekin

138,58

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Ioizko kromatografia

51,66

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Infragorriaren espektrofotometria

41,37

Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. ICP-Masak

79,06

Analisi-sortak. Urak. Uraren erabateko analisi fisiko, kimiko eta bakteriologikoa, plagizidak, erradioaktibitatea, hidrokarburoak eta trihalometanoak salbu

548,94

Analisi-sortak. Urak. Uraren analisi «kontrol» fisiko, kimiko eta bakteriologikoa

46,46

Analisi-sortak. Urak. Uraren «edateko uren araztegiaren irteera» analisi fisiko, kimiko eta bakteriologikoa

172,29

Analisi-sortak. Urak. Uraren «iturri» analisi fisiko, kimiko eta bakteriologikoa

133,44

Analisi-sortak. Urak. Hondakin-uren analisia, oinarrizko multzoa, ondorengo hauek sarturik: materia esekia, DBO, DQO, pH, konduktibitatea, anioi bat eta katioi bat

58,95

Analisi-sortak. Urak. DBO, DQO. Horietako bakoitzagatik

20,73

Analisi-sortak. Urak. Uraren erabateko analisi fisiko eta kimikoa, plagizidak, erradioaktibitatea, hidrokarburo aromatiko poliziklikoak eta trihalometanoak salbu

508,76

Analisi-sortak. Urak. Uretan dauden plagiziden analisia, organofosforatuak, organokloratuak, triazinak

240,99

Analisi-sortak. Urak. Uretan dagoen erradioaktibitatearen analisia, guztizko alfa eta beta

160,67

Analisi-sortak. Urak. Uretan dauden hidrokarburo aromatiko poliziklikoen analisia

178,52

Analisi-sortak. Urak. Uraren «kontrola» analisi fisiko eta kimikoa

25,78

Analisi-sortak. Urak. Uraren «edateko uren araztegiaren irteera» analisi fisiko eta kimikoa

104,82

Analisi-sortak. Urak. Uraren «iturri» analisi fisiko eta kimikoa

112,74

Analisi-sortak. Urak. Uraren analisi «kontrol» bakteriologikoa

20,73

Analisi-sortak. Urak. Uraren «edateko uren araztegiaren irteera» analisi bakteriologikoa

67,47

Analisi-sortak. Urak. Uraren «iturri» analisi bakteriologikoa

20,73

Analisi-sortak. Urak. Hemodialisi-uraren gutxienezko analisia (aluminioa, fluoroa, heterotrofoen kontaketa eta Pseudomona aeruginosa)

100,09

Analisi-sortak. Urak. Hemodialisi-uraren erabateko analisia

446,52

Analisi-sortak. Urak. Igerileku kloratuen analisia

92,37

Analisi-sortak. Urak. Igerileku elektrofisikoen analisia

115,49

Analisi-sortak. Urak. Detergente anioiko, katioiko eta ez-ionikoak

230,95

Analisi-sortak. Urak. Halogeno organiko purgakorrak (AOX, POX, TOX)

115,49

Analisi-sortak. Urak. Trihalometanoak

92,37

Analisi-sortak. Urak. N-Metil-karbamatoak

177,06

Analisi-sortak. Urak. Ditio-karbamatoak

84,68

Interesatuaren eskariz egin beharreko analisia osatu ahal izateko laginak in situ hartu behar izanez gero, tasaren zenbatekoari ______ euro gehituko zaio

30,85


Interesatuaren eskariz egin beharreko analisia osatu ahal izateko laginak in situ hartu behar izanez gero, tasaren zenbatekoari 29,66 euro gehituko zaio.

163. artikulua. Zergapeko egitatea. [1]

Tasa honen zergapeko egitatea hainbat zerbitzu ematea da, hala Administrazioak bere kabuz ematen dituen zerbitzuak nola interesatuak eskatuta ematen direnak. Hona hemen zerbitzu horiek:

  • a) Farmazia-arloko establezimenduak eta zerbitzuak sortu, abiarazi, lekuz aldatu, aldatu, eskualdatu eta ixteko izapidetzeeta baimentze-zerbitzuak ematea, artikulu hauetan aurreikusitakoak: Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 3. artikulua; Giza erabilerarako botiken banaketari buruzko urriaren 11ko 782/2013 Errege Dekretuaren 1. artikulua; eta Euskal Autonomia Erkidegoan albaitari-sendagaiak banatzen eta saltzen dituzten tokiak zabaltzeko, pentsu sendagarriak banatzeko eta ekoizteko eta albaitariek erabiliko dituzten autotxertoak egiteko, baimena ematen duena eta jarduera horiek guztiak kontrolatzen dituen uztailaren 30eko 156/2001 Dekretuaren 2. artikulua.
  • b) Giza erabilerarako botiken banaketari buruzko urriaren 11ko 782/2013 Errege Dekretuaren 20. artikuluan aurreikusitako banaketa-praktika onei buruzko ziurtagiria emateko ikuskapena.
  • c) Albaitaritzako medikamentuei buruzko urtarrilaren 27ko 109/1995 Errege Dekretuaren 39. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, albaitaritzako autotxertoak egoki fabrikatzeko arauen betetzeziurtagiria emateko ikuskapena.
  • 164. artikulua. Subjektu pasiboa.

Tasa honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak izango dira.

165. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.[1]

Zerbitzua ematen den unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, eskabidea egiten den unean aurretiaz eskatuko da ordainketa.

166. artikulua. Kuota.

Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):

Farmazia-bulegoak. Farmaziak irekitzeko eskabidea.

115,49

Farmazia-bulegoak. Tokiz aldatzeko eskabidea.

307,93

Farmazia-bulegoak. Jabe-aldaketa. Eskualdatzailearen eskabidea.

538,89

Farmazia-bulegoak. Jabe-aldaketa. Erosteko aukera izateko eskabidea.

269,42

Farmazia-bulegoak. Jabe-aldaketa. Amortizazio-eskabidea.

493,20

Farmazia-bulegoak. Obrak egiteko baimenaren eskabidea, obrak farmazia-bulegoan sekzioa sortzeko ez badira.

307,93

Farmazia-bulegoak. Arduraduna, ordezkoa edo laguntzailea izendatzea.

61,58

Farmazia-bulegoak. Jarraitzeko ahalmenaren eskabidea.

269,42

Farmazia-bulegoak. Farmazia behin betiko ixteko eskabidea.

384,92

Botikategiak. Irekitzeko edo ixteko eskabidea.

230,95

Botikategiak. Tokiz aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea.

269,42

Lehen mailako arreta emateko farmazia-zerbitzuak, ospitaleetako eta osasun- eta gizarte-zentroetako farmazia-zerbitzuak eta botikategiak. Irekitzeko edo ixteko eskabidea.

384,92

Lehen mailako arreta emateko farmazia-zerbitzuak, ospitaleetako eta osasun- eta gizarte-zentroetako farmazia-zerbitzuak eta botikategiak. Tokiz aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea.

269,42

Lehen mailako arreta emateko farmazia-zerbitzuak, ospitaleetako eta osasun- eta gizarte-zentroetako farmazia-zerbitzuak eta botikategiak. Izendatzeak.

61,58

Botikak (gizakientzakoak, albaitaritzakoak), sendagaiak eta bestelako farmazia-gaiak banatzeko erakundeak. Irekitzeko edo ixteko eskabidea.

384,92

Botikak (gizakientzakoak, albaitaritzakoak), sendagaiak eta bestelako farmazia-gaiak banatzeko erakundeak. Tokiz aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea.

269,42

Botikak (gizakientzakoak, albaitaritzakoak), sendagaiak eta bestelako farmazia-gaiak banatzeko erakundeak. Izendatzeak.

61,58

Botikak (gizakientzakoak, albaitaritzakoak), sendagaiak eta bestelako farmazia-gaiak banatzeko erakundeak. Banaketa ikuskatzea eta praktika onei lotzen zaiela egiaztatzea

492,01

Albaitaritzarako botikak saltzen dituzten abelazkuntzako erakunde edo elkarteak eta dendak. Farmazi zerbitzua irekitzeko edo ixteko eskabidea.

384,92

Albaitaritzarako botikak saltzen dituzten abelazkuntzako erakunde edo elkarteak eta dendak. Farmazi zerbitzua tokiz aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea.

269,42

Albaitaritzarako botikak saltzen dituzten abelazkuntzako erakunde edo elkarteak eta dendak. Izendatzeak.

61,58

Botiketako sekzioak. Farmaziak irekitzeko eskabidea.

384,92

Sendagai-pentsua egiteko unitateak. Irekitzeko edo ixteko eskabidea.

384,92

Sendagai-pentsua egiteko unitateak. Tokiz aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea.

269,42

Albaitaritzan erabiltzeko autotxertoak egiten dituzten zentroak. Irekitzeko edo ixteko eskaera

384,92

Albaitaritzan erabiltzeko autotxertoak egiten dituzten zentroak. Tokiz aldatzeko edo obrak egiteko eskaera

269,42

Albaitaritzan erabiltzeko autotxertoak egiten dituzten zentroak. Fabrikazioa ikuskatzea eta ongi fabrikatzeko arauak betetzen direla egiaztatzea

492,01


[1]
    EAE 2017.urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen apirilaren 11ko 2/2017 Legearen azken xedapenetatik lehenengoak aldatuta (apirilaren 19ko EHAA, 74 zk.), ondoriekin 2017ko apirilaren 20tik aurrera.

167. artikulua. Zergapeko egitatea.

Honako hau da tasa honen zergapeko egitatea: administrazioak bere kabuz edo interesatuak eskatuta, osasun-zentroak, -zerbitzuak eta -establezimenduak jartzeko baimenen izapideak egitea; baimenetan funtsezko aldaketak egiteko izapideak egitea eta jardunerako baimenak berritzeko behar diren izapideak egitea. Hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-arloko araudiak aipatzen ditu osasun-zentro, -zerbitzu eta –establezimendu horiek guztiak.

168. artikulua. Subjektu pasiboa.

Zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak izango dira tasa honen subjektu pasiboak.

169. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.

Zergapeko egitatea osatzen duten administrazio-zerbitzuak eskaintzen diren unean sortzen da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, zerbitzua interesatuak eskatuta ematen denean, eskabidea egiten den momentuan eska daiteke tasa ordaintzea.

170. artikulua. Kuota.

Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa:

Zentro mota

Kodea

Instalazioa

Berriztea / Aldaketak egitea

Ospitaleak.

C.1.n

1.726,13 €

863,07 €

Mediku-kontsultak.

C.2.1

345,34 €

172,68 €

Osasun-arloko beste profesional batzuen kontsultak.

C.2.2

345,34

172,68 €

 Lehen mailako arreta emateko zentroak.

C.2.3.n

690,68 €

345,34 €

Zerbitzu anitzetarako zentroak.

C.2.4

690,68

345,34

Hortz-klinikak.

C.2.5.1

1.036,06 €

518,03 €

Giza ugalketa lagundurako zentroak.

C.2.5.2.

1.036,06

518,03

Haurdunaldia nahita eteteko zentroak.

C.2.5.3.

690,68 

345,34

Kirurgia handi anbulatorioko zentroak.

C.2.5.4.

1.036,06

518,03

Dialisi-zentroak.

C.2.5.5.

1.036,06

518,03

Diagnosi-zentroak.

C.2.5.6.

690,68

345,34

Osasun-asistentziako zentro ibiltariak.

C.2.5.7.

690,68 

345,34

Odol-transfusioko zentroak.

C.2.5.8.

1.036,06

518,03

Ehunen bankuak.

C.2.5.9.

1.036,06 

518,03

Osasun-azterketa egiteko zentroak.

C.2.5.10.

690,68 

345,34

Osasun mentaleko zentroak.

C.2.5.11.

690,68

345,34

Beste zentro espezializatu batzuk.

C.2.5.90.

1.036,06

518,03

Ospitalean sartu gabeko osasun-asistentzia emateko beste gune batzuk.

C.2.90.

690,68

345,34

Osasun-arloaz besteko erakunde batean sartutako zerbitzuak.

C.3.

690,68

345,34

Optikak.

E.3.

1.036,06

518,03

Ortopediak.

E.4.

1.036,06

518,03

Entzumenaren protesirako establezimenduak.

E.5.

1.036,06

518,03

171. artikulua. Zergapeko egitatea.

Tasa honen zergapeko egitatea osasun-arloko publizitateari buruzko izapideak eta baimenak bideratzea da, Administrazioak bere kabuz nahiz interesatuak eskatuta. Osasun-arloko publizitatea arautzen duen urriaren 15eko 550/1991 Dekretuan arautzen dira izapide horiek.

172. artikulua. Subjektu pasiboa.

Tasa honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak izango dira.

173. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.

Zergapeko egitate diren administrazio-zerbitzuak eskaintzen diren unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, zerbitzua interesatuak eskatuta ematen denean, eskabidea egiten den momentuan eska daiteke tasa ordaintzea.

174. artikulua. Kuota.

Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):

1. Publizitatea egiteko baimena eta baimenean funtsezko aldaketak egitea eskatzea:  113,03 €

2. Baimena berritzea edo azaleko aldaketak egitea: 56,52 € 

175. artikulua. Zergapeko egitatea.

Honako hau da tasa honen zergapeko egitatea: osasun-produktuak neurrira fabrikatzeko lizentzia lortzeko izapideak egitea, administrazioaren kabuz edo interesatuak eskatuta. Produktu horiek mediku espezialista batek idatziz eginiko aginduari jarraituz fabrikatzen dira, berariaz. Idatzizko agindu horretan, medikuak, ardura bere gain harturik, diseinuaren berariazko ezaugarriak zehaztuko ditu, eta gaixo jakin batentzat baizik ez direla adieraziko.

176. artikulua. Subjektu pasiboa.

Tasa honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren zerbitzuak jasoko dituzten pertsona fisiko edo juridikoak dira.

177. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.

Tasa ordaintzeko betebeharra zergapeko egitatea osatzen duten administrazio-jarduerak gauzatzen diren unean bertan sortuko da. Halere, zerbitzua interesatuaren eskariz ematen denean, eskabidea egiten den unean eska daiteke tasa ordaintzea.

178. artikulua. Kuota.

Tasa 631,68 eurokoa izango da.

Funtsezko aldaketak edo baimena berritzea 315,84 eurokoa.

Sendagaien, osasun-produktuen, kosmetikoen eta zaintza pertsonalaren arloan zerbitzuak emateagatik eta jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasa

178 bis artikulua.– Zerga-egitatea.

Tasaren zerga-egitatea da 178 quinquies artikuluan aipatzen diren zerbitzuak edo jarduerak ematea edo egitea; zehazki, legez aitortutako sendagaiei, osasun-produktuei, produktu kosmetikoei eta zaintza pertsonalerako produktuei, farmazia-laborategiei eta banaketa-entitateei dagozkienak.

178 ter artikulua.– Subjektu pasiboa.

Zerga-egitate diren zerbitzuak jasotzea edo jarduerak egitea eskatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak dira tasa honen subjektu pasiboak.

178 quater artikulua.– Sortzapena.

Zerga-egitate den zerbitzua edo jarduera ematen edo egiten den unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra, eta subjektu pasiboak dagokion eskaera egiten duen unean exijituko da tasaren ordainketa. Eskabidea ez da izapidetuko dagokion tasa ordaindu dela egiaztatu arte.

Aurrekoa gorabehera, Administrazioaren zerbitzua edo jarduketa ofizioz ematen bada, jarduketa horien hasiera jakinarazten denean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra, eta tasaren zenbatekoa beti ordaindu beharko da zerbitzua eman edo jarduera gauzatu aurretik.

178 quinquies artikulua.– Kuota.

Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):

  1. Farmazia-industria.
  • 1.1. Zuzen fabrikatzeko arauak (ZFA) ikuskatzea eta egiaztatzea, erabilitako egun bakoitzeko: 457,78 €.
  • 1.2. Zuzen fabrikatzeko arauei buruzko egiaztagiria (ZFA) emateagatik: 228,87 €.
  • 1.3. Laginak hartzea: 312,11 €.
  • 1.4. Beste ikuskapen batzuk: 91,57 €.
  • 1.5. Baimena eman ondorengo sendagaien inguruko behaketa-azterlanak baimentzeko ebaluazioa: 457,78 €.
  1. Laborategiak, sendagaiak kontrolatu eta/edo garatzeko zentroak.
  • 2.1. Laborategiko praktika onak (LPO) ikuskatzea eta egiaztatzea, erabilitako egun bakoitzeko: 457,78 €.
  • 2.2. Laborategiko praktika onei buruzko egiaztagiria (LPO) emateagatik: 228,87 €.
  • 2.3. Beste ikuskapen batzuk: 91,57 €.
  • 2.4. Giza erabilerarako sendagaiak merkaturatzeko baimenaren titularren farmakozaintzako sistema ikuskatzea eta farmakozaintzako jarduerak egiteko azpikontratatzen diren enpresak ikuskatzea, erabilitako egun bakoitzeko: 457,78 €.
  • 2.5. Saiakuntza klinikoak: praktika kliniko onak ikuskatzea eta egiaztatzea, erabilitako egun bakoitzeko: 457,78 €.
  1. Kosmetikoak.
  • 3.1. Zuzen fabrikatzeko arauak (ZFA) ikuskatzea eta egiaztatzea, erabilitako egun bakoitzeko: 457,78 €.
  • 3.2. Zuzen fabrikatzeko arauei buruzko egiaztagiria (ZFA) emateagatik: 228,87 €.
  • 3.3. Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua: 78,03 €.

Azken aldaketako data: