Ezagutu Farmakozainketa Arloa
Euskal Herriko Farmakojagoletza Unitatea barne hartua dago Farmakozainketa Espainiar Sistema osatzen duten 17 zentroko sarean. Galdakao Usansolo Ospitalean kokatua dago 1989az gero. Osasuneko profesionalek, herritarrek eta farmazia industriak bidaltzen dituzten kontrako erreakzioen susmoen jakinarazpenak jasotzen eta ebaluatzen ditu. Osasuneko profesional guztien zerbitzura dago, eta bertan aurkez ditzakete Jakinarazpen Programari buruzko zalantzak, kontrako erreakzioei buruzko informeak edo kontsulta terapeutikoak, eta farmakozainketako ikerketen plangintzan parte hartzen du. Urtero, gauzaturiko jarduerei buruzko Memoria bat prestatzen du.