Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Sailburuordetza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

9. artikulua.– Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Sailburuordetza.

Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Sailburuordetzak jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatzen ditu:

  1. Hiri-agenda, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-esparruan.
  2. Lurraldearen eta paisaiaren antolamendua, lurralde-plangintza estrategiko baten esparruan.
  3. Lurralde-plangintzaren zehaztapenak garatzen dituen hirigintza-antolamendua, hura onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari badagokio.
  4. Hiri-berroneratzearen plangintza, antolamendua eta kudeaketa.
  5. Hiria berroneratzeko proiektuetan sartutako eraikinen birgaitzea sustatzea, Etxebizitza Sailburuordetzarekin koordinatuta.
  6. Lurralde-informazioa.
  7. Lurzorua eta hirigintza.

Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Sailburuordetzak eskudantzia hauek izango ditu, dekretu honen 5. artikuluak oro har esleitzen dizkionez gain:

  1. Hiri-agendaren ezarpena, ebaluazioa, monitorizazioa eta jarraipena sustatu eta bultzatzea.
  2. Lurralde-antolamenduko tresnen prestaketa eta izapidetzea sustatu eta bultzatzea.
  3. Sailburuari helaraztea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak onartu behar dituen hirigintza-antolamenduko tresnak, behin betiko onar ditzan, bai eta lurralde-plangintzako zehaztapenak garatzen dituztenak ere.
  4. Hiri-berroneratzea sustatu eta bultzatzea.
  5. Lurralde-informazioa sustatzea tresna estrategikoen bidez, hala nola Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren bidez eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko oinarrizko kartografia ofizialaren bidez.
  6. Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Sailburuordetzaren mende daude, hierarkikoki, Lurralde Plangintzaren Zuzendaritza eta Auzo Berroneratzearen eta Hiri Agendaren Zuzendaritza.

5. artikulua.– Sailburuordeak.

Sailburuordeei dagokie, beren eskumenen esparruan eta sailburuaren mende zuzenean eta hierarkian, eskudantzia orokor hauek baliatzea:

  1. Sailburuordetzaren jardunak planifikatu, zuzendu, koordinatu, bultzatu eta gainbegiratzea, bai eta zuzendaritzenak eta sailburuordetzaren mendeko gainerako organo eta administrazio-unitateenak ere, horretarako behar diren jarraibideak eta zerbitzu-aginduak emanez.
  2. Beren arlo funtzionaletako jarduera-politikak definitu, landu eta sailburuari proposatzea, Jaurlaritzaren estrategiaren arabera sailburuordetzari esleitutako helburu estrategikoak garatzea eta lortutako gizarte-inpaktua neurtzea.
  3. Sailburuordetzaren barruan, baliabide materialen eta giza baliabideen beharrak definitzea, aurrekontuen aurreproiektua egiteko.
  4. Xedapen orokorren proiektuak, planak, programak eta jarduera esanguratsuak sustatzea.
  5. Oso astuntzat tipifikatutako zehapenak ezartzea dagokien zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea.
  6. Sailburuordetzaren mendeko zuzendariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
  7. Beren jardun-eremuan izapidetutako nahitaezko desjabetzeen gastuak baimentzea, zenbatekoa edozein dela ere.
  8. Sailburuordetzak eta haren zuzendaritzek ordezkaritza eraginkor eta koordinatua izan dezatela zaintzea, Europako eta nazioarteko proiektu, sare, elkarte, organismo eta erakundeetan.
  9. Beren eskumeneko arloetan zerbitzu- eta lan-hizkuntza euskara izan dadila bultzatzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin bat.
  10. Beren gain hartzea, beren eskumeneko esparruetan, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin.
  11. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailburuordeei esleitzen zaizkien egiteko komunak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Juan Carlos Abascal Candas
(2024/10/01 - ) Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendako sailburuordea

Kargu historikoak

Miguel Angel Paez Escamendi
(2024/07/03 - 2024/09/24) Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordea
Miguel de Los Toyos Nazabal
(2024/06/27 - 2024/07/02) Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordea

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak