Osasun Saila

Lipidoak - Tratamendu ez-farmakologikoa

div class="tablas">

Galderak Erantzun laburtua Erantzun osoa
Eraginkorrak dira profil lipidikoari eragiten dioten bizimodu aldaketak morbimortalitate kardiobaskularra murrizteko lehen eta bigarren mailako prebentzioan?
Zein tratamendu dira eraginkorragoak dislipemia duten pazienteen bizimodua aldatzea lortzeko?
Eraginkorrak dira elikagai funtzionalak, bitamina-gehigarriak eta osagarri dietetikoak alterazio lipidikoak dituzten pazienteengan morbimortalitate kardiobaskularra murrizteko?

* Berrikuspen data: 2013ko abendua.

Dieta mediterraneoa gaixotasun kardiobaskularraren lehen mailako prebentziorako dietarik gomendagarriena da, gertakari kardiobaskularrak gutxitzen dituela erakutsi baitu.

Infartu bat izan duten pertsonekin, gantz ase gutxiko dieta egin eta egunero fruta eta barazkiak janez gero gertakari kardiobaskularrak gutxitu egiten direla ikusi da.

Dietari buruzko aholkua erizaintzako kontsultetan eman beharko litzateke.

Alkohola neurrian kontsumitzen bada soilik nabarmendu da onura gaixotasun kardiobaskularrerako (25 g/egun gizonek edo 2 unitate, eta 10 g/egun emakumeek edo 1 unitate).

Horrenbestez, eta abstemioetan alkohol-kontsumoa sustatu behar ez denez, alkohol gutxi edo neurrian kontsumitzen dutenei bakarrik gomendatuko zaie kontsumitzen jarraitzeko.

  • Gehiegizko pisua eta obesitatea gaixotasun koronarioa izateko arriskua areagotzearekin lotzen dira. Bestetik, obesitatearekin erlazionatutako arrisku-faktoreak edo osasun-arazoak dituzten pertsona obesoek (GMI > 30) pisua nahita galtzen badute, hilkortasun totala gutxitu daiteke.
  • Pertsona osasuntsuetan eta bigarren mailako prebentzioan, jarduera fisiko handiagoa hilkortasun orokor txikiagoarekin eta gertaera koronario gutxiagorekin lotzen da. Oro har, jarduera hauek egitea gomendatzen da: oinez ibiltzea, korrika egitea edo igeri egitea astean 5 egunetan 30 minutu, gutxienez, intentsitate ertainarekin egiten bada, edo, bestela, intentsitate handiagoko jardueretan astean 3 egunetan 20 minutuz aritzea.

Hiperkolesterolemia duten pazienteetan, CT eta LDL-kolesterolaren mailak gutxitzen dituztela erakutsi dute fitosterolek. Dena den, azterketa bakar batek ere ez du balioetsi fitosterolak eta soja gertaera kardiobaskularrak prebenitzeko eraginkorrak direnik, ez lehen mailako prebentzioan ez bigarren mailakoan.

Azken azterketatan eta metaanalisietan ez da ikusi omega-3 gantz-azidoen osagarriek morbimortalitate kardiobaskularra gutxitzen dutenik. Arrainak izan behar du omega-3ren iturri nagusi, dieta mediterraneoaren parte gisa.

Sendabelarrak

Hainbat landare erabili izan da kolesterol-zifrak jaisteko (osoko arroz gorria, baratxuria, orburua eta abar), baina ez dute frogatu eraginkorrak direnik gertaera kardiobaskularrak gutxitzeko.