Osasun Saila

Lipidoak - Bestelako egoerak

Galderak Erantzun laburtua Erantzun osoa
Zein adinetik aurrera ez da justifikatzen tratamendu hipolipemiatzailea helduengan (>74 urte) kardiobaskular gaixotasunen lehen edo bigarren mailako prebentzioan?
Zein izango da hipertriglizeridemiaren tratamendu terapeutikoa?
Nola tratatu hiperlipidemia mistoa?

* Berrikuspen data: 2013ko abendua.

  • Lan hau egin duen taldearen asmoa da 75 urtetik gorako pazienteak hartzea kontuan galdera honi erantzuteko, Regicor arrisku-taulan sartu gabe geratu den adin-taldea baita.

Lehen mailako prebentzioa

  • Zenbait daturen arabera, AKBaren hainbat maila dituzten 65 urtetik gorako pazienteekin estatinak erabiliz gero, MIA izateko arriskua ez ezik, atake zerebrobaskular akutua (AZA) izateko arriskua ere murrizten da, baina ez hilkortasun totala.
  • Jakin da pazienteek gai honi buruz zer iritzi duten, eta ondorioztatzen da ondorio kaltegarriak izateak eragin handia duela botikak hartzeko edo ez hartzeko erabakiarekin, eta, bestetik, erabaki horretan ez dutela eragiten onuretan izaten diren aldaketa txikiek.
  • Horrenbestez, paziente horiekin, gaixotasun kardiobaskularrak izateko erlazionatutako arrisku-faktoreak dituzten pazienteekin estatina-tratamendua hasteko aukera kontuan hartzea iradokitzen da, lehen mailako prebentzioan.

Bigarren mailako prebentzioa

  • 65-82 urte bitarteko pazienteetan, egiaztatu da berrikusitako aldagai nagusiak –hilkortasun totalak– behera egin duela, bai eta aldagai sekundarioek ere, gaixotasun koronarioagatiko hilkortasunak, MIA ez-hilgarriak, atake zerebrobaskular akutuak (AZA) eta birbaskularizazioak. Horrenbestez, paziente horiekin estatina-tratamenduarekin hastea gomendatzen da.

Albo-ondorioak

  • DMa areagotzen dela onartzen da eta transaminasa-zifrak klinikoki nabarmen igoarazten dituztela. Posible da, zenbait argitalpenetan iradokitzen denez, paziente zaharrenek albo-ondorio gehiago izatea.

Estatinak kentzea

Ez dago aukera hori ikertu duen azterketarik. Argitalpen batek egoera hauetan kentzea iradokitzen du:

  • Eragin dezaketen onura jada klinikoki nabarmena ez bada. Desgaitasun fisiko edo kognitibo larriak dituzten pazienteei, edo bizitzako azken urtean daudenei, non tratamenduen helburuak prebentiboak izatetik aringarriak izatera pasatzen diren, eta balitekeen garrantzitsua ez izatea gertakari baskularren edo hilkortasun arriskua gutxitzea.
  • Ondorio kaltegarri hauek izanez gero: miositisa, errabdomiolisia edo giltzurrun-gutxiegitasun larria.
  • Estatinen ondorio kaltegarriekin eta denbora-erlazio jakin batekin bateragarri diren sintomak edo seinaleak izanez gero, hala nola mialgia, entzima hepatikoen igoera neurritsua edo larria izatea, narriadura kognitiboa edo nekea.
  • Estatinekin elkarreraginean jarduten duten botikak erabil behar izanez gero (toxikotasun-arriskua areagotzen da).

Aurkitu den informazioa, oro har, gure galderan ageri den populazioa baino gazteagoari buruzkoa da, gaixotasun kardiobaskularrak izateko erlazionatutako arrisku-faktoreak dituena. Ez dugu ahaztu behar, halaber, ausazko saiakuntza kontrolatuen (ASK) barruko azpi-taldeei buruzko datuak direla. Gainera, oso populazio heterogeneoa da haien osasun-egoera basalari, bizi-itxaropenari eta interesei dagokienez, eta, horrenbestez, oso garrantzitsua da tratamendu farmakologikoa hasteko erabakia hartzeko faktore horiek guztiak kontuan hartzea eta behar bezala informatuta dagoen pazientearen nahiak zein diren jakitea.

  • Hipertriglizeridemia arin edo ertaina duten pazienteentzat (1000 mg/dl baino gutxiagoko maila dutenentzat) tratamendu farmakologikoa ez da egokia. Paziente horien hasierako tratamenduak bizi-estiloa aldatzera egon behar du zuzendurik. Pisua galtzea, karbohidrato sinpleen kontsumoa gutxitzea, alkohol-kontsumoa gutxitzea, ariketa fisikoa egitea eta tabakoa uztea dira tratamenduaren lehen urratsak HTGa duten pazienteentzat.
  • HTG arina edo ertaina duten pazienteetan, fibratoak erabiltzen badira pankreatitis-arriskua areagotu daiteke. Paziente horiekin estatina-tratamendua erabiltzen bada pankreatitisa izateko arrisku gutxiagotzen da.
  • TG zifra handiko pazienteetan, pankreatitisa izateko arriskua areagotzen da. Ez dakigu TGaren zer mailatatik aurrera gerta daitekeen pankreatitis bat, baina pentsatzen da 1.000 mg/dl baino maila handiagoak behar direla eragiteko. Paziente horien tratamendua bizi-estiloen aldaketan oinarritu beharko litzateke, aurretik esandako moduan, gantz-kontsumoa gutxitu eta tratamendu farmakologikoari ekin pankreatitis-arriskua saihesteko.
  • HTG larria duten pazienteentzat, fibratoak gomendatzen dira gaur egun, tratamendu farmakologiko egokien gisa, TGak nabarmen gutxitzen dituztela erakutsi dutelako. Fibratoek gertaera kardiobaskular handiak izateko arriskua gutxitzen dute, eta ez diote eragiten ez hilkortasun totalari ez hilkortasun kardiobaskularrari.
  • Omega-3 gantz-azidoek TGa gutxitzeko balio dutela erakutsi badute ere, ez dute erakutsi gertaera kardiobaskularren arriskua eta hilkortasun totala gutxitzen dutenik.

Hipertriglizeridemia tratamenduaren algoritmoa

  • Hiperlipidemia mistoaren herentziazko moldeek gaixotasun koronario goiztiarra izateko arrisku gehiago eragiten dutenez, tratamenduarekin hasi aurretik gaixotasun kardiobaskular goiztiarraren eta alterazio lipidikoen familia-aurrekariaren historia egin beharko litzateke. Positibo ematen badute, paziente horiek arrisku kardiobaskular handikotzat hartu behar dira.
  • Lehen mailako prebentzioan, familia-aurrekaririk gabeko hiperlipidemia mistoa duen paziente bat badugu, REGICOR ekuazioaren arabera kalkulatu behar zaio zer arrisku koronario duen. Tratamenduaren funtsezko helburua arrisku koronarioa gutxitzea da.

Tratamendu

  • Literatura zientifikoan ez dago HDL-kolesterolaren murrizketa isolatua duten pazienteen tratamenduari buruzko azterketarik, eta, bestetik, HDL-kolesterolaren mailak igotzen dituzten botikekin egindako ausazko saiakuntza kontrolatuetan (ASK), populazioak beste alterazio lipidiko batzuk zituen, eta, horrenbestez, zaila da onartzea AKBren murrizketari mesede egiten dionik HDL-kolesterolaren igoera isolatuak.
  • Beraz, gomendatzen da tratamendu farmakologikorik ez hastea HDL-kolesterolaren zifra isolatuak izanez gero, REGICOR funtzioaren arabera zer arrisku koronario dagoen kontuan hartu gabe.