Osasun Saila

Lipidoak - Aurkezpena

Galdera klinikoetan oinarritutako eguneratzea

PKG: Lipidoak AKBen faktore gisa izenekoa eguneratzeko metodologiak sistema hau jarraitu du GRADE.

 

PKGaren aurretiazko bertsioei buruzko galdera klinikoetan oinarritu da eguneratzea. Ekipo idazlariak 2008ko bertsioaren 30 galderak ebaluatu ditu eta erabaki du zeintzuk eguneratu eta zeintzuk ezabatu; eta, beharrezkoa izanez gero, galdera berriren bat sartzea ere bai.

 

Hurrengo taulan dago ebaluazioaren emaitza.

 

Taula-Galdera klinikoen eguneraketa. PKG: Lipidoak AKBen faktore gisa 2008-2014
PKG 2008PKG 2014
KONTZEPTU OROKORRAK ETA AZKEN EBALUAZIOA
Zein AKB-taula da egokiena gure inguruan erabiltzeko, herritarrak oro har hartuta? Zein izan behar da eten-puntua sendatzeko tratamendua gomendatzeko? Eguneratuta
Herritarrak oro har hartuta, eraginkorra da arrisku koronarioaren baheketa morbimortalitate kardiobaskularra murrizteko? 2008ko bertsioari eutsi zaio
Zein da baheketaren muga-adina eta zein maiztasunez egin beharko da morbimortalitate kardiobaskularra murrizteko? 2008ko bertsioari eutsi zaio
Zer dakarkio orkatila/besoa indizeak arrisku koronarioaren balorazioari? Eguneratuta*
Zeintzuk dira LDL-kolesterolaren helburuko zifrak lehen mailako eta bigarren mailako prebentzioan, eta diabetesa duen pazienteen kasuan? Eguneratuta
Hipolipemiatzaileak erabili behar dira HDL-kolesterolaren maila baxua eta LDL-kolesterolaren maila normala duten pazienteen kasuan? 2008ko bertsioari eutsi zaio
Zein baldintzatan egin behar dira proba analitikoak? 2008ko bertsioari eutsi zaio
Zein parametro ditu hiperkolesterolemia familiarrak? 2008ko bertsioari eutsi zaio
Noiz antzeman dezakegu hiperkolesterolemia familiarra (HF)? 2008ko bertsioari eutsi zaio
Zein parametrok mugatzen dute hipertriglizeridemia? Eguneratuta
Zein froga sartu behar dira paziente baten arrisku koronarioaren hasierako balorazioa egiteko? 2008ko bertsioari eutsi zaio
Nolako jarraipena egin behar zaio paziente bati, lipidoei dagokienez, kontuan hartuz haren arrisku koronarioa? 2008ko bertsioari eutsi zaio
Zein paziente bideratu behar dira lehen mailako arretatik arreta espezializatura? 2008ko bertsioari eutsi zaio
Zein adinetik aurrera ez da justifikatzen tratamendu hipolipemiatzailea helduengan? Eguneratuta**
TRATAMENDU EZ-FARMAKOLOGIKOA
Eraginkorrak dira profil lipidikoari eragiten dioten bizimodu aldaketak morbimortalitate kardiobaskularra murrizteko lehen eta bigarren mailako prebentzioan? Eguneratuta
Zein tratamendu dira eraginkorragoak dislipemia duten pazienteen bizimodua aldatzea lortzeko? Eguneratuta
Zenbat denbora itxaron behar dugu bizimoduaren aldaketak eragiteko, tratamendu hipolipemiatzailea hasi aurretik? 2008ko bertsioari eutsi zaio
TRATAMENDU FARMAKOLOGIKOA
Noiz ekingo diogu tratamendu hipolipemiatzaileari lehen mailako prebentzioan, Europako hegoaldean? Eguneratuta
Zein da tratamendu hipolipemiatzaile eraginkorrena lehen mailako prebentzioan? Eguneratuta
Zein da tratamendu hipolipemiatzaile eraginkorrena bigarren mailako prebentzioan? Eguneratuta
Noiz ekingo diogu tratamendu hipolipemiatzaileari diabetesa duten pazienteen kasuan? Eguneratuta
Zein izango da hipertriglizeridemiaren tratamendu terapeutikoa? Eguneratuta
Nola tratatu hiperlipidemia mistoa? Eguneratuta
Zeintzuk dira tratamendu hipolipemiatzaile konbinatuaren jarraibideak? Eguneratuta
Eraginkorrak dira elikagai funtzionalak, bitamina-gehigarriak eta osagarri dietetikoak alterazio lipidikoak dituzten pazienteengan morbimortalitate kardiobaskularra murrizteko? Eguneratuta
Eraginkorrak dira sendabelarrak morbimortalitate kardiobaskularra murrizteko alterazio lipidikoak dituzten pazienteengan? 2008ko bertsioari eutsi zaio
Noiz eska daiteke umeen profil lipidikoa? Eguneratuta
Zeintzuk dira umeen helburuko mailak eta zifrak? Eguneratuta
Zein neurri terapeutiko har daitezke hiperkolesterolemia familiarra duten umeen kasuan? Eguneratuta
GALDERA BERRIAK
Noiz eman behar zaizkie estatinak gaixotasun arterial periferikoa duten pazienteei?
Zein estatina-dosi erabili behar da bigarren mailako prebentzioko tratamendurako?
Zein da hautatu beharreko tratamendu hipolipemiatzailea diabetesa duten pazienteentzat?
Noiz ekingo diogu estatina bidezko tratamenduari sindrome koronario akutua eta istripu zerebrobaskular akutua duten pazienteen kasuan?
Zeintzuk dira estatinek dituzten bigarren mailako ondorio garrantzitsuak?

* 2014ko bertsioan: Zein adierazlek lagunduko dute arrisku-ekuazioen aurreikuspena hobetzen?

** 2014ko bertsioan: Zein adinetik aurrera ez zaie gomendatzen zaharrei (>74 urte) hipolipemia-eragileen bidezko tratamendua, gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzeko lehen edo bigarren mailan.

Aldaketa nagusiak

"Erantzun laburtua" eta "erantzun osoa" izeneko dokumentuetan, PKGaren aurretiazko gomendioak aipatzen dira, eta identifikatzen dira eguneraketan erabilitako ebidentzia berriak.

Dokumentu horietan, edizio-data ikus daiteke, editatzearen amaieraren berri emanez. Data hori ez dator bat azken ebidentzia sartu zen datarekin, eta huraxe agertzen da, hain zuzen, "erantzun osoa" izeneko dokumentuaren bibliografian bilatuta.

 

Jarraian, PKGren atalak aurkezten dira, gida aldatzea ekarri duten aldaketa nagusiak barne.

Aldaketak (2008ari dagokionez) 2013ko eguneraketaren ondoren
PKGren atalakAldaketa nagusiak
Kontzeptu orokorrak eta azken ebaluazioa
  • AKBren eten-puntuak eguneratzea Regicor kontuan hartuz.
  • HTGren sailkapen berria.
  • Baztertzen da Bihotz-biriketako bizkortzea (BBB) eta Orkatila/besoa indizea (OBI) AKBren ebaluazioan.
  • Aldatzen da transaminasak urtero monitorizatzeko beharra estatina bidezko tratamendua duten pazienteen kasuan.
Tratamendu ez-farmakologikoa
  • Aldatzen da omega-3 gantz-azidoen gehigarriak hartzeko gomendioa bigarren mailako prebentzioan, ez baitira eraginkorrak.
Tratamendu farmakologikoa
  • Tratamenduaren hasiera zehazten da MIA edo istripu zerebrobaskularra (IZB) izan ondoren.
  • Arrisku koronarioaren maila aldatzen da baldin eta, hortik aurrera, gomendatzen bada estatina bidezko tratamenduarekin hastea: gomendagarria da AK>% 15 batekin hastea, bai emakume zein gizonen kasuan.
  • Arrisku koronarioaren mailari eusten zaio baldin eta, hortik aurrera, gomendatzen bada estatina bidezko tratamenduarekin hastea % 10etik gora, beste FCR batzuen gaineko tratamenduaren aurretik. Gomendio hori ere emakumeei zabaltzen zaie.
  • Baztertzen dira hainbat tratamendu-aukera, morbimortalitatea murrizteko emaitzarik ez baitute erakutsi. Estatinen bidezko tratamendua da hautatu dena eta fibratoak dira tratamenduaren alternatiba.
  • Ez da iradokitzen estatina-dosia handitzeko aukera LDL-kolesterolaren helburuko zifrak lortzeko.
Bestelako egoerak
  • Estatinen bidezko tratamenduaren jarraibideei ñabardura batzuk gehitu zaizkie zaharren kasuan.
  • TGaren maila aldatzen da: TG>1.000 mg/dl mailatik hastea iradokitzen da, eta, hortaz, tratamendu farmakologikoa gomendatzen da.
  • HTGaren tratamendu farmakologikoari buruzko gomendioa aldatzen da: TGaren maila jaisteko farmakoak erabiltzea iradokitzen da.
Azken eguneratzea: 2015/09/16