Osasun Saila

Lanbide Heziketako Sailburuordetza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

18. artikulua.– Lanbide Heziketako Sailburuordetza.

Saileko sailburuordetzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Lanbide Heziketako Sailburuordetzari:

  1. Lanbide-heziketaren eta MECES 1 mailako unibertsitateaz kanpoko goi-mailako beste titulazio batzuen eremuko zuzendaritza-, antolamendu- eta plangintza-egitekoak betetzea, bizialdi osoan lanbide-kualifikazioak eskuratzea edo areagotzea dakarrenean, enpleguaren arloan eskumena duten sail eta organismoekin eta nekazaritza-, nautika- eta arrantza-arloan eskumena duten sail eta organismoekin lankidetzan.
  2. Lanbide Heziketako Euskal Plana garatu, aplikatu eta eguneratzea, horretarako beharrezkoak diren neurriak hartuta.
  3. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketa programatu eta ezartzea, hura irakasten duten ikastetxeetan.
  4. Lanbide-heziketa antolatu, eguneratu, ikertu eta eraberritzeko jarduerak planifikatzea hezkuntza-sisteman.
  5. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketan, langileen arloan eta baliabide materialetan dauden beharrizanak aztertu, planifikatu eta definitzea, eta, orobat, irakasleentzako kualifikazio- eta -hobekuntza-planak ezartzea.
  6. Hezkuntza-sisteman lanbide-heziketa emateko beharrezkoak diren espazioak, instalazioak eta ekipamenduak hornitzeko baliabideak planifikatzea.
  7. Lanbide-heziketa ebaluatzea, haren kalitatea kontrolatzeko eta kalitate hori ziurtatzeko neurriak hartzeko.
  8. Lanbide-heziketari dagokionez, unitate eta ikastetxe pribatuak baimentzeko eta baimen horiek aldatu eta azkentzeko proposamenak egitea, bai eta unitate eta ikastetxe publikoak sortu, eraldatu eta kentzeko proposamenak egitea ere.
  9. Eremu ez-formaletan, bizialdi osoko ikaskuntzarako ekintzak diseinatu, definitu eta aplikatzea, jakintzaren gizartean konpetentzia berriak eskuratzeko beharrezkoak direnak.
  10. Herritarrei informazio orokorra emateko egitekoak koordinatzea, eta herritarrei informazioa eta arreta eskaintzeko zerbitzuek (Sailekoek) Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saileko honako organo honekin interlokuzioa izateaz arduratzea: kanal anitzekoa eta zentralizatzailea izanik, herritarrei informazio eta arreta orokorra emateko zerbitzuen ardura duena.
  11. Eraldaketa digitalaren estrategia ezartzea lanbide-heziketako sistema osoan.

Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren mende daude Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Eraldaketa Digitalaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritza eta Ikaskuntza Berezien Zuzendaritza.

Lanbide Heziketako Koordinazio Organo Gorena Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren mende egongo da funtzionalki.

Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren mende egongo dira, organikoki eta funtzionalki, Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako Euskal Autonomia Erkidegoko Zentroa (TKNIKA), Lanbide Heziketako Talentuaren Euskal Institutua (iTlent) eta Lanbide Heziketako Etorkizuneko Ikaskuntzen Euskal Institutua (EIEI).

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba

Telefonoa/k

Posta elektronikoa/k

Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Jon Labaka Intxauspe
(2024/09/20 - ) Lanbide Heziketako sailburuordea

Kargu historikoak

Jorge Arévalo Turrillas
(2024/06/27 - 2024/09/19) Lanbide Heziketako sailburuordea