Landa eremuan berrikuntza soziala pizten
Zer da LABEAN?
LABEAN, LANDA EREMUAN BERRIKUNTZA SOZIALA PIZTEN, gizarte-berrikuntzan oinarritutako proiektu pilotua da. Abangoardiako lan-tresnen bidez, ekimenak eta pertsonak astindu, lagundu, dinamizatu eta konektatu ahal izateko, Euskadiko landa-eremu behartsuen garapen sozioekonomikoa bultzatu nahian: Añana, Arabako Mendialdea eta Enkarterri.
LABEAN proiektuan eragileek, ekintzaileek, enpresek, elkarteek eta, oro har, gizarte zibilak espazio eta helburu komunak partekatuko dituzte, lurraldea eraldatzen eta landa eremuko biztanleen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten lan-dinamika eta harreman berriak sortzeko helburuarekin. Sarean lan egiteko eredu berri bat eraiki nahi da, arazo zaharrei irtenbide berriak bilatzeko.
Berrikuntza soziala aukera bat da landa-eremuarentzat, aurre egin beharreko erronkei irtenbideak bilatzeko. LABEAN proiektuak honako premisa hauek ditu ardatz:
- Eskualdeetako behar sozialei erantzutea.
- Pertsonak zentroan jartzea, beren kezka, gaitasun eta ezagutzekin.
- Lanaren ikuspegi sistemikoa balioestea, sor daitezkeen aliantzetan arreta jarriz.
Berrikuntza soziala jada existitzen diren eta proposamen tradizionalekin konpondu ezin izan diren arazo sozialei irtenbide berriak eta desberdinak ematen dizkien diziplina gisa defini daiteke.
Ikuspegi horretatik, jarduera ekonomikoak eta enplegua sortzen eta finkatzen, landa-gizartearen ongizatea hobetzen, biztanleria finkatzen eta lurraldea eraldatzen lagundu nahi du LABEANek, eskualde bakoitzean dauden aukerak azaleratu eta aprobetxatzea ahalbidetuko duten ekintzen bidez, negozio-eredu berriak asmatuz, lehendik dauden proiektuak bultzatuz, tokiko baliabideak baloratuz, tokiko erakundeak lurralde-dinamizazio eta kohesioaren partaide bihurtuz, eta eremu publiko eta pribatuen arteko hainbat lankidetza sustatuz edo, besteak beste, gobernantza-modu berriak eraikiz.
LABEAN proiektuaren Datu Pertsonalen arloko informazio politika
Azken aldaketako data: