Osasun Saila

Kultura Sailburuordetza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

10. artikulua.– Kultura Sailburuordetza.

Kulturako sailburuordeari dagozkio dekretu honen 5. artikuluan saileko sailburuordeei esleitutako egiteko orokorrak, jardun-arlo hauetan:

  1. Ondare historiko artistikoa, museoak, liburutegiak, artxiboak eta lege gordailua eta jabetza intelektuala kudeatzea, babestea eta balioestea.
  2. Arte- eta kultura-jarduerak eta kultura- eta sormen-industriak zabaltzea eta sustatzea.
  3. 2030 Agenda garatzea bere eremuko kultura-politiketan.
  4. Kulturaren Euskal Behatokiaren eta Kulturklik proiektuaren zuzendaritza.

Kulturako sailburuordeak honela jardungo du esleituta dituen jardun-arloetan:

  1. Euskara sustatuz kultura eta ondarea sustatzeko politika publikoetan eta bere eskumen-eremuan garatzen diren politika publiko guztietan, saileko Euskararen Administrazio Unitatearekin lankidetzan eta elkarrekin koordinatuta.
  2. Genero-ikuspegia txertatuz kultura eta ondarea sustatzeko politika publikoetan eta bere eskumen-eremuan garatzen diren politika publiko guztietan, eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako neurriak ezarriz, bai eta ekintza positiboak ere horiek beharrezkoak diren arloetan, saileko Berdintasunerako Administrazio Unitatearekin lankidetzan eta elkarrekin koordinatuta.

Kulturako sailburuordeak emango die hasiera euskal kultura-ondarea osatzen duten ondasunak kalifikatzeko eta inbentariatzeko espedienteei, eta espediente horien izapideak egiteko behar diren erabakiak hartuko ditu baldin eta erabaki horiek hartzea Administrazioko beste organoren bati ez badagokio.

Beste organo bati ez badagokio, Kulturako sailburuordeak hasi eta ebatziko ditu sailari lege hauen arabera dagozkion espedienteak: Euskadiko Museoei buruzko abenduaren 1eko 7/2006 Legea, Euskadiko Liburutegiei buruzko urriaren 26ko 11/2007 Legea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentu-kudeaketa Integralaren eta Dokumentu-ondarearen ekainaren 23ko 5/2022 Legea.

Sailburuordeak Kulturaren Euskal Behatokia zuzenduko du.

Kulturako sailburuordeak esleituta dituen egitekoak gauzatzeko, zuzendaritza hauek izango ditu hierarkikoki mendean:

  1. Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritza.
  2. Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritza.

5. artikulua.– Sailburuordetzak.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailean, sailburuaren mendean, Kultura Sailburuordetza eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza egongo dira.

Sailburuordeek ahalmen hauek izango dituzte ematen zaizkien jardun-arloetan:

  1. Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritzen eta bestelako organo eta administrazio-unitateen jarduerak zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea.
  2. Jardun-politikak lantzea eta sailburuari proposatzea, Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzarekin koordinaturik.
  3. Sailburuari asistentzia teknikoa ematea gomendioan utzi zaizkion egitekoen eremuan.
  4. Sailburuari xedapenetarako proiektuak proposatzea, ezarritako jardun-politikaren arabera.
  5. Sailburuordetzaren jarduerak kudeatzea.
  6. Sailburuordetzako zuzendariek emandako ebazpenen aurka jartzen diren errekurtsoak ebaztea.
  7. Plan estrategikoen eta urteko jardun-planen edo izaera exekutiboko beste plan batzuen lanketa, kudeaketa eta garapena gainbegiratzea.
  8. Kontratazio-organoa izatea esleituta dauzkaten jardun-arloetako gaietan, baldin eta indarreko legeriaren arabera kontratu txikitzat jo ezin badira. Dena den, zuzenean beren mendeko diren zuzendaritzen jardun-eremua gainditzen duten kontratu txikietan eta beren jardun-arloko gaietan ere jardungo dute kontratazio-organo gisa.
  9. Sailaren eta administrazio honetako organoen arteko harreman-organoa izatea beren eskumeneko arloan, behar denean. Zerbitzu Zuzendaritzak eta Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzak dituzten egitekoak eragotzi gabe egingo dute lan hori.
  10. Zehapen-prozedurak hastea eta zehapenak jartzea beren jardun-eremuetan, baldin eta beste organo bati ez badagozkio.
  11. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin elkarlanean jardutea «Etxepare Euskal Institutua» zuzenbide pribatuko ente publikoari dagokionez esleitzen zaizkion jardun-arloetan, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari atxikitako erakundea den aldetik.
  12. Beheragoko organoen jarduna gainbegiratzea eta jarraibideak eta zirkularrak ematea sailburuordetzaren administrazio-unitateek egoki funtziona dezaten.
  13. Organikoki mendean dauzkaten zuzendaritzen arteko gatazkak ebaztea.
  14. Eskumenak eskuordetzea edo beheragokoen eskumenak bereganatzea, organikoki mendean dauzkaten zuzendaritzei dagokienez.
  15. Sailburuordetzako zuzendaritzen helburuetarako behar diren aldaketak eta garapenak zehaztea.
  16. Harremanak izatea gaiaren arabera eskumena duten Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta foru-aldundietako organoekin, bai eta Europako eta nazioarteko entitateekin ere.
  17. Sailburuordetzaren antolamendu operatiboa proposatzea, zuzendaritzetan eta administrazio-unitateetan antolatuta, ezarrita dauden antolamendu-irizpideekin bat.
  18. Azterlanak eta txostenak egitea, eta azterlan-txosten horiek aztertzea beren eskumenen esparruan.
  19. Beren eskumeneko arloetan zerbitzu- eta lan-hizkuntza euskara izan dadila bultzatzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin bat.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Andoni Iturbe Amorebieta
(2024/06/27 - ) Kulturako sailburuordea