Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030

Kultura Sailburuordetza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Kulturako sailburuordeari dagozkio 3. artikuluan saileko sailburuordeari esleitutako egiteko orokorrak, jardun-arlo hauetan:
    1. Historia- eta arte-ondarea, museoak, liburutegiak, artxiboak eta jabetza intelektuala kudeatu eta babestea.
    2. Arte- eta kultura-jarduerak eta horien hedapena.
  2. Kulturako sailburuordeak honela jardungo du esleituta dituen jardun-arloetan:
    1. Kultura- eta ondare-politika publikoetan eta bere eskumen-eremuan garatzen diren politika publiko guztietan euskara sustatuz, saileko Euskararen Administrazio-unitatearekin lankidetzan eta koordinatuta.
    2. Kultura- eta ondare-politika guztietan eta bere eskumen-eremuan garatzen diren guztietan genero-ikuspegia txertatuz, eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako neurriak ezarriz, bai eta ekintza positiboak beharrezkoak diren arloetan, saileko Berdintasunerako Administrazio-unitatearekin lankidetzan eta koordinatuta.
  3. Kulturako sailburuordeak emango die hasiera euskal kultura-ondarea osatzen duten ondasunak kalifikatzeko eta inbentariatzeko espedienteei, eta espediente horien izapideak egiteko behar diren erabakiak hartuko ditu baldin eta erabaki horiek hartzea administrazioko beste organoren bati ez badagokio.
  4. Beste organo bati ez badagokio, Kulturako sailburuordeak hasi eta ebatziko ditu sailari lege hauen arabera dagozkion espedienteak: Euskadiko Museoei buruzko abenduaren 1eko 7/2006 Legea eta Euskadiko Liburutegien urriaren 26ko 11/2007 Legea.
  5. Sailburuordeak Kulturaren Euskal Behatokia zuzenduko du, Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-arloko informazio-, dokumentazio- eta ikerketa-zentroa den aldetik.
  6. Sailburuordeak koordinatuko du Auzolan programa, eragile publiko eta pribatuen arteko lankidetza helburu duena.

3. artikulua.- Sailburuordetzak.

Sailburuordeek ahalmen hauek izango dituzte ematen zaizkien jardun-arloetan:

  1. Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritzen eta bestelako organo eta administrazio-unitateen jarduerak zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea.
  2. Jardun-politikak lantzea eta sailburuari proposatzea, Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzarekin koordinaturik.
  3. Sailburuari laguntza teknikoa ematea gomendioan utzi zaizkion egitekoen eremuan.
  4. Sailburuari xedapenetarako proiektuak proposatzea, ezarritako jardun-politikaren arabera.
  5. Sailburuordetzaren jarduerak programatzea.
  6. Sailburuordetzako zuzendariek emandako ebazpenen aurka jartzen diren errekurtsoak ebaztea.
  7. Plan estrategikoen eta urteko jardun-planen lanketa, kudeaketa eta garapena gainbegiratzea.
  8. Kontratazio-organoa izatea esleituta dauzkan jardun-arloetako gaietan, baldin eta indarreko legeen arabera kontratu txikitzat jo ezin badira. Dena den, zuzenean beren mendeko diren zuzendaritzen jardun-eremua gainditzen duten kontratu txikietan eta beren jardun-eremuko gaietan ere jardungo dute kontratazio-organo gisa.
  9. Sailaren eta administrazio honetako organoen arteko harreman-organoa izatea bere eskumeneko arloan, behar denean. Zerbitzu Zuzendaritzak eta Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzak dituzten egitekoak eragotzi gabe egingo dute lan hori.
  10. Zehapen-prozedurak hastea eta zehapenak jartzea bere jardun-eremuan baldin eta beste organo bati ez badagozkio.
  11. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekiko elkarlanean jardutea, «Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute» ente publikoarekiko harremanetan, Kultura Sailari atxikita egoteak dakarzkien jardun-arloetan.
  12. Beheragoko organoen jarduna gainbegiratzea eta jarraibideak eta zirkularrak ematea sailburuordetzaren administrazio-unitateek egoki funtziona dezaten.
  13. Organikoki mendean dauzkan zuzendaritzen arteko gatazkak ebaztea.
  14. Eskumenak eskuordetzea edo goragokoak eskumenak bereganatzea, organikoki mendean dauzkan zuzendaritzei dagokienez.
  15. Eragin soziala aztertzea eta sailburuordetzaren zuzendaritzen helburuetarako behar diren aldaketak eta garapenak zehaztea.
  16. Harremanak izatea Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta foru-aldundietako organoekin eta toki-entitate eskudunekin, gaiaren arabera.
  17. Sailburuordetzaren antolamendu operatiboa proposatzea, zuzendaritzetan eta administrazio-unitateetan antolatuta, ezarrita dauden antolamendu-irizpideekin bat.
  18. Azterlanak eta txostenak egitea, eta azterlan-txosten horiek aztertzea bere eskumenen esparruan.
  19. Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta, bere eskumeneko arloetan zerbitzu- eta lan-hizkuntza euskara izan dadila bultzatzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin bat.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Andoni Iturbe Amorebieta
(2020/09/18 - 2024/06/26) Kulturako sailburuordea