Kultura Sailburuordetza
- Titularra:
- Agintaldia: XII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Kultura eta Hizkuntza Politika
ORGANIGRAMA
Kultura Sailburuordetza | Andoni Iturbe Amorebieta | |
Kultura Ondarearen Zuzendaritza | Mikel Aizpuru Murua | |
Kultura Sustatzeko Zuzendaritza | Aitziber Atorrasagasti Calcedo |
ARLOAK / EGINKIZUNAK
- Kulturako sailburuordeari dagozkio 3. artikuluan saileko sailburuordeari esleitutako egiteko orokorrak, jardun-arlo hauetan:
- Historia- eta arte-ondarea, museoak, liburutegiak, artxiboak eta jabetza intelektuala kudeatu eta babestea.
- Arte- eta kultura-jarduerak eta horien hedapena.
- Kulturako sailburuordeak honela jardungo du esleituta dituen jardun-arloetan:
- Kultura- eta ondare-politika publikoetan eta bere eskumen-eremuan garatzen diren politika publiko guztietan euskara sustatuz, saileko Euskararen Administrazio-unitatearekin lankidetzan eta koordinatuta.
- Kultura- eta ondare-politika guztietan eta bere eskumen-eremuan garatzen diren guztietan genero-ikuspegia txertatuz, eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako neurriak ezarriz, bai eta ekintza positiboak beharrezkoak diren arloetan, saileko Berdintasunerako Administrazio-unitatearekin lankidetzan eta koordinatuta.
- Kulturako sailburuordeak emango die hasiera euskal kultura-ondarea osatzen duten ondasunak kalifikatzeko eta inbentariatzeko espedienteei, eta espediente horien izapideak egiteko behar diren erabakiak hartuko ditu baldin eta erabaki horiek hartzea administrazioko beste organoren bati ez badagokio.
- Beste organo bati ez badagokio, Kulturako sailburuordeak hasi eta ebatziko ditu sailari lege hauen arabera dagozkion espedienteak: Euskadiko Museoei buruzko abenduaren 1eko 7/2006 Legea eta Euskadiko Liburutegien urriaren 26ko 11/2007 Legea.
- Sailburuordeak Kulturaren Euskal Behatokia zuzenduko du, Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-arloko informazio-, dokumentazio- eta ikerketa-zentroa den aldetik.
- Sailburuordeak koordinatuko du Auzolan programa, eragile publiko eta pribatuen arteko lankidetza helburu duena.
3. artikulua.- Sailburuordetzak.
Sailburuordeek ahalmen hauek izango dituzte ematen zaizkien jardun-arloetan:
- Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritzen eta bestelako organo eta administrazio-unitateen jarduerak zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea.
- Jardun-politikak lantzea eta sailburuari proposatzea, Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzarekin koordinaturik.
- Sailburuari laguntza teknikoa ematea gomendioan utzi zaizkion egitekoen eremuan.
- Sailburuari xedapenetarako proiektuak proposatzea, ezarritako jardun-politikaren arabera.
- Sailburuordetzaren jarduerak programatzea.
- Sailburuordetzako zuzendariek emandako ebazpenen aurka jartzen diren errekurtsoak ebaztea.
- Plan estrategikoen eta urteko jardun-planen lanketa, kudeaketa eta garapena gainbegiratzea.
- Kontratazio-organoa izatea esleituta dauzkan jardun-arloetako gaietan, baldin eta indarreko legeen arabera kontratu txikitzat jo ezin badira. Dena den, zuzenean beren mendeko diren zuzendaritzen jardun-eremua gainditzen duten kontratu txikietan eta beren jardun-eremuko gaietan ere jardungo dute kontratazio-organo gisa.
- Sailaren eta administrazio honetako organoen arteko harreman-organoa izatea bere eskumeneko arloan, behar denean. Zerbitzu Zuzendaritzak eta Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzak dituzten egitekoak eragotzi gabe egingo dute lan hori.
- Zehapen-prozedurak hastea eta zehapenak jartzea bere jardun-eremuan baldin eta beste organo bati ez badagozkio.
- Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekiko elkarlanean jardutea, «Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute» ente publikoarekiko harremanetan, Kultura Sailari atxikita egoteak dakarzkien jardun-arloetan.
- Beheragoko organoen jarduna gainbegiratzea eta jarraibideak eta zirkularrak ematea sailburuordetzaren administrazio-unitateek egoki funtziona dezaten.
- Organikoki mendean dauzkan zuzendaritzen arteko gatazkak ebaztea.
- Eskumenak eskuordetzea edo goragokoak eskumenak bereganatzea, organikoki mendean dauzkan zuzendaritzei dagokienez.
- Eragin soziala aztertzea eta sailburuordetzaren zuzendaritzen helburuetarako behar diren aldaketak eta garapenak zehaztea.
- Harremanak izatea Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta foru-aldundietako organoekin eta toki-entitate eskudunekin, gaiaren arabera.
- Sailburuordetzaren antolamendu operatiboa proposatzea, zuzendaritzetan eta administrazio-unitateetan antolatuta, ezarrita dauden antolamendu-irizpideekin bat.
- Azterlanak eta txostenak egitea, eta azterlan-txosten horiek aztertzea bere eskumenen esparruan.
- Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta, bere eskumeneko arloetan zerbitzu- eta lan-hizkuntza euskara izan dadila bultzatzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin bat.
KARGUAK
Andoni Iturbe Amorebieta
(2020/09/18 - 2024/06/26) Kulturako sailburuordea
LOTUTAKO ERAKUNDEAK
Goragoko erakundeak
Mendeko erakundeak
Kultura Sailburuordetza
- Titularra:
- Agintaldia: XII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Kultura eta Hizkuntza Politika
Organigrama
Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak