Osasun Saila

Kreditazioak: Babes Erradiologikoa

Erradiazio ionizatzaileak medikuntzako hainbat adarretan erabiltzen dira bai diagnostikorako eta bai terapiarako. Horren arabera, hiru multzo handi ezar daitezke:

Erradiazio ionizatzaileen erabilpenak abantaila handiak ditu, baina eragina izan dezake prozesu biologiko normaletan, osasunerako ondorio txarrak sorraraziz.

Babes Erradiologikoaren helburu orokorra erradiazio ionizatzaileen erabilpenetik erator litezkeen osasunerako ondorio negatibo horiek prebenitzea da, baina onura dakarten praktikak bidegabeki eragotzi gabe. Horregatik, dagokion eginkizuna babes erradiologikoko irizpideen konplimendua zaintzea da orokorrean, eta medikuntzaren arloan bereziki, eta gai honi buruz aholkularitza eta prestakuntza ematea osasuneko profesionalei eta publikoari oro har.

Legeriak honako oinarrizko puntu hauek jasotzen ditu:

  • Justifikazioa: erradiazio ionizatzaileetarako esposizioa suposatzen duten praktika medikoek behar besteko onura netoa eragin behar dute, kontuan edukiz sor ditzaketen onura diagnostiko eta terapeutikoak, pertsonen osasunerako eta gizartearentzako onura zuzenak barne, esposizioak eragin dezakeen kalte indibidualarekin alderatuta.
  • Optimizazioa: hartzen diren dosiak ahal bezain maila baxuan mantendu behar dira, ALARA printzipioaren arabera.
  • Dosien muga: bai jendeak bai PPEak har ditzaketen erradiazio-dosiak beti egongo dira jarritako muga legalen barruan.

Hartzaileak

  • Diagnostiko medikoa egiteko x izpien instalazioak dituzten osasun-zentroak.

Prozedurak

Erreferentziako araudia

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo helbide elektroniko honetara:

Hartzaileak

  • Medikuntza nuklearreko instalazio erradioaktiboak dituzten osasun-zentroak

Prozedurak

  • Medikuntza nuklearreko laguntza-unitateetan kalitatea bermatzeko programak benetan ezarri izanaren auditoria eta, hala badagokio, ziurtagiria.
  • Medikuntza nuklearreko laguntza-unitateen kalitatea bermatzeko programak onartzea.
  • Medikuntza nuklearreko kalitate-irizpideak eta betekizunak betetzen direla zaintzea
  • Gertakari Esanguratsuen Jakinarazpenari eta Deklarazioari buruzko Informazio Sistema

Erreferentziako araudia

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo helbide elektroniko honetara:

Azken aldaketako data: