Osasun Saila

Koordinazio eta Gizarte Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Koordinazio eta Gizarte Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia, dekretu honen 5. artikuluan oro har ematen zaizkion egitekoez gain, lehendakariaren mende egongo da zuzen-zuzenean, eta egiteko hauek izango ditu:
    1. 1. artikuluan ezarritakoaren arabera Lehendakaritzari dagozkion jardun-arloak koordinatu eta bultzatzea, eta Lehendakaritza osorako diren zerbitzuen kudeaketa zuzentzea.
    2. Komunikazio-organo legez jardutea Jaurlaritzaren sailekin eta Jaurlaritzaren Lehendakaritzari loturiko organismoekin, hargatik eragotzi gabe ez Jaurlaritzako kideek Lehendakaritzarekin duten zuzeneko harremana –Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean ezarritakoaren arabera– eta ez dekretu honek Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiari eta Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiari esleitzen dizkien harremanak.
    3. Lehendakariari bere erantzukizunak gauzatzeko behar dituen argibide politiko eta teknikoak eskaintzea, sailburuei dagozkien egitekoak murriztu gabe.
    4. Lehendakariari Jaurlaritzaren jarduna zuzendu eta koordinatzeko behar duen laguntza ematea. Horrez gain, aholkularitza ere eskainiko dio, hala eskatzen badu.
    5. Sektoreetako jarduera- eta ekimen-planei buruzko informazio-prozedura egokiak ezartzea eta horiek mantentzea, lehendakariari gobernu-lana koordinatzen laguntzeko.
    6. Jaurlaritzako sailei laguntza eskatzea, halakorik behar bada, lehendakariak erakundeetan parte hartu behar duenean.
    7. Sailen jardueren koordinazio orokorrerako eta sektorialerako prozedurak eta tresnak proposatzea, eta jarduera horiek nola gauzatzen diren gainbegiratzea.
    8. Gobernu-programari lotutako adierazle-sistemaren kudeaketa zuzendu eta koordinatzea, Ekonomia eta Ogasun Sailarekiko lankidetzan.
    9. Jaurlaritzaren informazio- eta komunikazio-politika ezarri, diseinatu eta zuzentzea, gizarte-komunikabideez baliatuz.
  2. Lehendakaritzari dagozkion eskumenen esparruan, Koordinazio eta Gizarte Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiak honako egiteko hauek izango ditu:
    1. Xedapen orokorren eta akordioen proiektuak egitea eta lehendakariari proposatzea, eta Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitekoen eta jardun-arloen esparruan behar diren zirkularrak, jarraibideak eta egintzak ematea.
    2. Lehendakariari laguntzea Jaurlaritzaren Lehendakaritzari esleitutako jardun-arloetan, Gobernu Kontseiluak edo horren barnean sortutako batzorde eskuordetuek onartu behar dituzten gaiak aurkeztu, defendatu eta izapidetzen.
    3. Lehendakaritzaren dirulaguntzetarako deialdia egitea eta dirulaguntzok ematea, baldin eta Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiaren berezko gaiak badira edo gainerako idazkaritza nagusien jardun-arloak gainditzen badituzte.
    4. Idazkaritza nagusietako baten berezko eremua gainditzen duten eta indarrean dauden legeen arabera kontratu txikitzat hartzen ez diren gaietan, kontratazio-organoa izatea, eta, oro har, aurrekontu-araubidearen eta kontratazioaren arloan sailburuei esleitzen zaizkien ahalmenak baliatzea.
    5. Era berean, idazkaritza nagusitako baten eremua gainditzen duten gaietan, baliabide propio pertsonifikatuei egindako enkarguak izenpetzeko eskumena izango du.
    6. Dekretu honetan beste organo batzuei esleitu ez zaizkien Lehendakaritzaren eskumeneko espedienteak izapidetzeko behar diren gastu-baimenak ematea, hargatik eragotzi gabe zenbatekoa dela-eta Gobernu Kontseiluari dagozkionak.
    7. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10. artikuluak sail bakoitzari esleitzen dizkion eskumenak erabiltzea, Lehendakaritzari atxikitako behin-behineko langileak izendatzea barne.
    8. Ondare-erantzukizuneko espedienteak ebaztea, bai eta idazkaritza nagusi baten jardun-arloa gainditzen dutenak ere.

5. artikulua.- Idazkaritza nagusiak.

  1. Lehendakaritzaren egitura osatzen duen idazkaritza nagusi bakoitzari dagokio, dekretu honetan zehaztutako arlo espezifikoei kalterik egin gabe, kontratazioaren arloko egiteko orokor hauek betetzea:
    1. Kontratazio-organo gisa jardutea esleituta dituzten jardun-arloei dagozkien gaietan, baldin eta indarreko legeen arabera kontratu txikitzat hartzen ez badira. Hala ere, kontratu txikietan ere kontratazio-organo gisa jardungo dute, baldin eta zuzenean mendean dituzten zuzendaritzen jardun-arloa gainditzen badute eta idazkaritzen jardun-arloei dagozkien gaiak badira.
    2. Idazkaritzen jardun-arloei dagozkien espedienteak izapidetzeko behar diren gastu-baimenak ematea, 8.2.f) artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe.
    3. Idazkaritzen jardun-arloetako berezko gaien esparruan, baliabide propio pertsonifikatuei egindako enkarguak egitea.
  2. Lehendakaritzaren egitura osatzen duen idazkaritza nagusi bakoitzari dagokio, dekretu honen hurrengo kapituluetan zehaztutako arlo espezifikoei kalterik egin gabe, dirulaguntzen arloko egiteko orokor hauek betetzea:
    1. Dirulaguntzetarako deialdia egitea eta dirulaguntzok ematea idazkaritza bakoitzaren jardun-arloei dagozkien gaietan, salbu eta indarrean dagoen xedapen orokorren batek kontrakoa ezartzen badu.
    2. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan esleitutako dirulaguntza izendunak ematea, idazkaritza bakoitzaren jardun-arloei dagozkien gaietan.
  3. Lehendakaritzaren egitura osatzen duen idazkaritza nagusi bakoitzari dagokio Lehendakaritzaren hizkuntza-normalizazioaren erantzukizuna bere gain hartzea, eskumeneko arloetan, eta euskararen erabilera sustatzea, bai zerbitzuak emateko, bai lan-hizkuntza gisa baliatzeko, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatze aldera, Jaurlaritzak onartutako euskarari buruzko agenda estrategikoan xedatutakoarekin bat etorriz.
  4. Lehendakaritzaren egitura osatzen duen idazkaritza nagusi bakoitzari dagokio bere gain hartzea Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak berdintasun- printzipiorako ezartzen dituen aginduak betetzen direla zaintzeko erantzukizuna, bai eta Eusko Jaurlaritzak onartutako berdintasunerako-planetan ezarritako neurriak betetzen direla zaintzea ere.
  5. Lehendakaritzaren egitura osatzen duten idazkari nagusiek beren jardun-arloetako organoek emandako egintzak ofizioz berrikusteko prozedurak hasi eta ebatziko dituzte.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Navarra , 2
01007 Vitoria-Gasteiz
Araba

Telefonoa/k

Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Manu Castilla Albisu
(2023/04/15 - 2024/07/05) Koordinazio eta Gizarte-komunikazioko idazkari nagusia
Jesús Peña Martinez
(2020/09/10 - 2023/01/20) Lehendakaritzako idazkari nagusia