Igerilekuetako soroslea salbuesteko eskaera
Deskribapena
Igerilekuetan soroslea edukitzeko betebeharretik salbuesteko eskaera egiteko prozedura.
208/2004 Dekretua, azaroaren 2koa, erabilera kolektiboko igerilekuen araudi sanitarioa aldatzen duena.
Bosgarren artikulua.
- Erabilera kolektiboko igerilekuen Araudiaren 33. artikuluko 1. eta 6. paragrafoakaldatu egiten dira, eta beherago zehazten diren bezala geratzen dira. Araudi hori, otsailaren 18ko 32/2003 Dekretuaz onartu zen.
- 33. artikulua.– Soroslea.
- 6.– Soroslea izateko obligaziotik salbuetsi egin ahal izango dira ondokoak: 20 etxebizitzatik 50 etxebizitzara bitarteko auzo-komunitateak eta urbanizazioak; 100 plazatik beherako aterpetxeak, nekazal turismorako etxeak eta hotelak; lasaikuntza eta errehabilitaziorako urtegi terapeutikoak soilik dituzte instalazioak; betiere bezeroek edo pazienteek soilik erabiltzekoak badira; eta, aurrekoe antzekoak direla-eta, osasun agintaritzak adierazten dituenak ere sartu ahalko dirasalbuetsitako horien artean.
- Salbuetsia izateko eskabidea osasun agintaritzari aurkeztu behako zaio, berriro ireki baino lehen, eta titularrak sinatutako honako dokumentua erantsi beharko zaio: erabiltzaileentzako segurtasun-neurriak, instalazioaren barne-araudiak aurreikusitakoak, betetzearen gaineko erantzukizunaz arduratzeari buruzkoa Jabetza Horizontalaren Legeren menpeko komunitate eta urbanizazioenkasuan, jabeen batzordeak berariaz hartutako erabakiaren ziurtagiria erantsi beharko zaio lehendakariak sinatutako eskabideari.
Nori dago zuzenduta
Igerilekuen eta uretako jolas-eremuen instalazioen titularrak eta kudeatzaileak (edo haien ordezkariak)
Aplikatu beharreko araudia
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
ARABA | BIZKAIA | GIPUZKOA |
---|---|---|
| | |
Arabako Osasun Publikoko Zuzendariordetza | Bizkaiko Osasun Publikoko Zuzendariordetza | Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetza |
Santiago kalea 11 01004 VITORIA-GASTEIZ | Rekalde zumarkalea 39A, 48008 BILBO | Nafarroa etorbidea 4 20013 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN |
Tel.: 945 017 168 | tel.: 944 031 539 | Tel.: 943 022 738 Faxa: 943 022 701 |
| | |
Arabako Landa Eremuaren Eskualde Zentroa | Uribe Kostako Eskualde Zentroa | Tolosa/Goierriko Eskualde Zentroa |
Done Jakue hiribidea 11, 01004 Vitoria-Gasteiz | Ikeabarri plaza 1 2.a, 48940 LEIOA (BIZKAIA) | Nafarroa etorbidea 6 20400 Tolosa (GIPUZKOA) |
tel.: 945 017 166 | Tel.: 944 032 921 | Tel.: 943 024 024 Faxa: 943 024 023 |
| | |
Aiarako Eskualde Zentroa | Lea-Artibaiko Eskualde Zentroa | Urolako Eskualde Zentroa |
Motxotekale 6, 01400 Laudio | Udetxea Jauregia Iturburu 4 kalea. 48300 GERNIKA (BIZKAIA) | Salbide kalea 10, sotoa 20800 ZARAUTZ (GIPUZKOA) |
tel.: 945 062 220 | Tel.: 944 032 880 | Tel.: 943 023 147 / 943 023 156 |
| | |
Arabako Errioxako Eskualde Zentroa | Osasun Publikoko Barrualdeko Zentroa | Debagoieneko Eskualde Zentroa |
Foruen kalea 6, 01320 Oion | Rekalde zumarkalea 39A, 48008 BILBO | Otaola hiribidea 6, sotoa 1. EIBAR (Eibar Ospitalea)(GIPUZKOA) |
tel.: 945 062 218 | tel.: 944 032 820 | Tel.:943 024 059 Faxa: 943 024 059 |
| | |
| Ezkerraldea-Enkarterriko Eskualde Zentroa | Bidasoako Eskualde Zentroa |
| Barrengoitia kalea, 9-1.a 48920 PORTUGALETE(BIZKAIA) | Nafarroa Hirib., 41-3.a 20302 IRUN (GIPUZKOA) |
| Tel.: 94 4 032 450 | Tel.: 943 024 030 – Faxa: 943 024 031 |
Kodea(k)
- Igerilekuetako soroslea salbuesteko eskaera: 0106509
Igerilekuetako soroslea salbuesteko eskaera
Sartu izapidetze elektronikoko aplikazioan botoiaren bidez. Ziurtatu identifikazio elektronikorako onartutako bitarteko bat duzula.
Lau pausu jarraitu beharko dira:
- komunikazioa bete,
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
- komunikazioa sinatu,
- bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
- Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
- Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.
Administraziori Komunikatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan,
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde,
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde,
- zerbitzu elektronikora sartu.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen egoeraren segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.