Osasun Saila

Igerilekuei buruzko jakinarazpenak

Deskribapena

Igerilekuei buruzko komunikazioetarako prozedurak, irekiera, berrirekitze/aldaketa eta behin betiko itxieraren jakinarazpena barne.

  • 487/2022 Errege Dekretua, ekainaren 21ekoa, legionelosia prebenitzeko eta kontrolatzeko osasun-baldintzak ezartzen dituena.
    • 3. artikulua. Aplikazio-eremua.
      • 1. Errege-dekretu honetan jasotako neurriak aplikatuko zaizkie gizakiek bakterioarekiko esposizio-gune bihur daitezkeen instalazioei, eta, beraz, legionelosiaren gaixotasuna zabaldu dezaketen instalazioei, funtzionamenduan, zerbitzu-probetan edo mantentze-probetan, hala nola I. eranskinean deskribatutakoetan.

        • I. ERANSKINA Instalazio eta ekipoen zerrenda ez zehatza
          • 7. Ur klimatizatuaren sistemak edo klimatizatuen antzeko tenperaturak dituztenak (≥ 24 ºC) eta aerosolizazioa, agitazioarekin/gabe eta/edo birzirkulazioarekin/gabe, abiadura handiko zorrotaden edo aire-injekzioaren bidez, mota horretako instalazioak dituzten igerileku balioaniztunetako ontziak, joko-gailuak dituzten igerilekuetako ontziak, ur-jolasguneak, perretxikoak, gortinak, ur-jauziak, besteak beste.
          • 15. Funtzionamenduan ura erabiltzen duen eta herritarren osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen aerosolak sortzen dituen edo sor ditzakeen beste edozein instalazio.

Nori dago zuzenduta

Igerilekuen titularrak eta kudeatzaileak (edo haien ordezkariak)

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

Arabako Osasun Publikoko Zuzendariordetza

Bizkaiko Osasun Publikoko Zuzendariordetza

Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetza

Santiago kalea 11 01004 VITORIA-GASTEIZ

Rekalde zumarkalea 39A, 48008 BILBO

Nafarroa etorbidea 4 20013 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

Tel.: 945 017 168

tel.: 944 031 539

Tel.: 943 022 738  Faxa: 943 022 701

 Arabako Landa Eremuaren Eskualde Zentroa

Uribe Kostako Eskualde Zentroa

Tolosa/Goierriko Eskualde Zentroa

Done Jakue hiribidea 11, 01004 Vitoria-Gasteiz

Ikeabarri plaza 1 2.a, 48940 LEIOA (BIZKAIA)

Nafarroa etorbidea 6 20400 Tolosa (GIPUZKOA)

 tel.: 945 017 166 

Tel.: 944 032 921

Tel.: 943 024 024 Faxa: 943 024 023

 Aiarako Eskualde Zentroa

Lea-Artibaiko Eskualde Zentroa

Urolako Eskualde Zentroa

Motxotekale 6, 01400 Laudio

Udetxea Jauregia Iturburu 4 kalea. 48300 GERNIKA (BIZKAIA)

Salbide kalea 10, sotoa 20800 ZARAUTZ (GIPUZKOA)

 tel.: 945 062 220 

Tel.: 944 032 880

Tel.: 943 023 147 / 943 023 156

 Arabako Errioxako Eskualde Zentroa

Osasun Publikoko Barrualdeko Zentroa

Debagoieneko Eskualde Zentroa

Foruen kalea 6, 01320 Oion

Rekalde zumarkalea 39A, 48008 BILBO

Otaola hiribidea 6, sotoa 1. EIBAR  (Eibar Ospitalea)(GIPUZKOA)

 tel.: 945 062 218 

tel.: 944 032 820

Tel.:943 024 059  Faxa: 943 024 059

Ezkerraldea-Enkarterriko Eskualde Zentroa

Bidasoako Eskualde Zentroa

Barrengoitia kalea, 9-1.a 48920 PORTUGALETE(BIZKAIA)

Nafarroa Hirib., 41-3.a 20302 IRUN (GIPUZKOA)

Tel.: 94 4 032 450

Tel.: 943 024 030 – Faxa: 943 024 031

Kodea(k)

  • Igerilekuak irekitzeko jakinarazpena: 0106502
  • Igerilekuak berriz irekitzeko/aldatzeko jakinarazpena: 0106503
  • Igerilekuen behin betiko itxieraren jakinarazpena: 0106504

Bainu-ontzirik erroldatuta ez duten igerilekuetarako

 Lehen aldiz erabiltzaileei irekitzen zaizkien eta erroldatutako bainu-ontzirik ez duten igerilekuetarako.

“Prozedura honen bidez, osasun-agintaritzari jakinarazten zaio instalazio berri bat ireki dela.
Ontzi estaliak eta ontzi estali gabeak izanez gero, bi irekiera-komunikazio egin beharko dira, bi instalazio desberdin balira bezala.
Horretarako, inprimakia bete beharko da, instalazioaren elementu nagusien deskribapenarekin, funtzionamendurako nahitaezkoak diren betekizun higieniko-sanitarioak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpenarekin eta instalazioan aplikatuko den autokontrol-plana erantsiko da.
Behin irekiera jakinarazita, instalazioa EAEko igerilekuen erroldan sartuko da..”

Sartu izapidetze elektronikoko aplikazioan botoiaren bidez. Ziurtatu identifikazio elektronikorako onartutako bitarteko bat duzula.

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.

Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Aurreko denboraldietako bainu-ontzi irekiak dituzten igerilekuetarako

Aurreko denboraldietan irekita egon diren eta dagoeneko bainu-ontziren bat erroldatuta duten igerilekuetarako. Denboraldi berrian berriz ireki dela jakinarazteko nahiz elementuen (bainu-ontziak edo ur-jokoaren multzoak) altak edo aldaketak jakinarazteko balio du.

Prozedura honen bidez, osasun-agintaritzari jakinarazten zaio bi aste baino gehiagoz itxita egon den instalazio bat BERRIRO IREKI dela:

  1. - Denboraldiko instalazioa delako 
  2. - Instalazioa nabarmen aldatzeagatik edo ixtera behartu duen beste arrazoiren batengatik.

Aldaketa garrantzitsuak, gertatu badira, eta funtzionamendurako nahitaezko baldintza higieniko-sanitarioak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena barne hartzen ditu.

Aldaketa garrantzitsutzat hartuko da honako hauei eragiten dien erreforma oro:

  • a. Uraren jatorria (sarea, itsasoa...)
  • b. Instalazioaren elementuak, hala nola:
    • i. Elementu-kopurua (ontzi berriak edo ontziak ixtea)
    • ii. Elementuen diseinua (ontzi baten tamaina handitzea, hainbat ontzitako esparruak bateratzea, esparruak ontzietatik bereiztea, estali gabeko ontzi bat estalira aldatzea edo kontrakoa; aerosolak sortzen dituen elementuren bat instalatzea).
  • c. Ura tratatzeko sistema (k):
    • i. Desinfekzio-sistema (sodio edo kaltzio hipokloritoa, kloramina dioxidoa, azido trikloroisozianurikoa, biganidak, bromoklorodimetilhidantoina, ozonoa, bromoa, ultrioleta, elektrolisia, beste bat)
    • ii. Iragazte-sistema (harea bidez, diatomea bidez, zeolita bidez, mikrofiltrazioa, nanofiltrazioa, ultrafiltrazioa, alderantzizko osmosia, elektrodialisi itzulgarria, erretxinak, beste iragazpen mota bat).
    • iii. Birzirkulazio-sistema (perimetro-gainezkabide jarraitua, skimmers…)

Sartu izapidetze elektronikoko aplikazioan botoiaren bidez. Ziurtatu identifikazio elektronikorako onartutako bitarteko bat duzula.

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.

Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Igerilekuen behin betiko itxieraren jakinarazpena