Osasun Saila

Kanpoko Desfibriladore Automatikoak

Pertsonal ez-sanitarioak kanpoko desfibriladore automatikoak erabilera


Aurrerakuntza teknologikoak baliatuaz kanpoko desfibrilagailu automatikoak (KDA) izeneko tresnak garatu dira, eta horien bitartez mediku ez diren langileek erraz eta seguru burutu dezakete desfibrilazioaren aplikazioa. Ebidentzia klinikoek eta zientifikoek berretsi dutenez, desfibrilazio goiztiarra da erantzun sanitario egokiena, biziraupen-katearen barruan, osasun publikoko arazo larri horri aurre egiteko.

Esku hartze goiztiarrak duen garrantzia kontuan hartuta, eta gaur egun KDAk erabiltzea erraza dela kontuan hartuta, langile ez-sanitarioak desfibrilagailua erabiltzeko egiaztatuta daudela jotzen da, baldin eta erreanimazio kardiopulmonarraren arloko gutxieneko prestakuntza izan, eta emergentzia zerbitzuen laguntza jasotzen badute (112).

KDA izatera behartuta dauden guneak:

Honako gune edo leku hauen arduradun titularrak diren pertsona fisikoak edo juridikoak KDA izan beharko dute, eta hura funtzionatzeko eta berehala erabiltzeko egoera egokian egon behako da:

  • a) Merkataritza-establezimendu handiak, banakoak zein kolektiboak izan.
  • b) Garraio-instalazio-hauek: merkataritza-aireportuak eta -portuak. 50.000 biztanle baino gehiago dituzten herrietako autobus- eta tren-geltokiak, eta egunean batez beste 2.000 pertsonako jende-emana edo handiagoa duten metro-, tren- edo autobus-geltokiak.
  • c) Guztira 700 pertsona baino gehiago hartzeko baimenduta dauden establezimendu publikoak, instalazioak, ikuskizunak eta jolas-jarduerak.
  • d) Guztira 2.000 pertsona edo gehiago har ditzaketen ikastetxeak.

Tramitazioa Elektronikoa/Presentziala

Erabilerari buruzko komunikazioa

6. artikuluak agintzen duenaren arabera, erabiltzen den aldioro, erabili aurretik edo ondoren baina berehala, larrialdietako 112-Sos Deiak telefonora deitu behar da, biziraupen-kate osoa ahalik eta azkarren aktibatzeko.

Erabilera bakoitzaren ostean bidali behar da osakidetzako larrialdi zerbitzura, gehienez ere 72 orduko epearen barruan:

  • 1) Ekipoak berak sortzen duen erregistro dokumentala (pdf euskarrian, euskarri informatikoan edo euskarri arruntean)
  • 2) Desfibriladorea erabili duen pertsonak, III. eranskinean jasotzen den ereduaren arabera
    Larrialdietara bidali ahal izango dute:

Helbide elektronikoa: kdaemergencias@osakidetza.eus
FAX zenbakia: 943007630

Posta Helbidea:

EMERGENTZIAK-OSAKIDETZA
k/ Vitoria-Gasteiz 3, 3. solairua
20018-Donostia
 

Aplikatu beharrekoa den araudia

  • 9/2015 DEKRETUA, urtarrilaren 27koa, kanpo-desfibriladore automatiko eta erdiautomatikoen ezarpena eta erabilera arautzen dituena, eta haiek osasun-esparrutik kanpoko erabilera publikoko gune jakin batzuetan jartzea beharrezkoa dela xedatzen duena.
  • AGINDUA, 2016ko maiatzaren 30ekoa. Osasuneko sailburuarena. Ebazpena garatzeko eta hobekuntza horren bidez erregistrora KDAren komunikazioa hobetzeko eta ezartzeko, mantentzelaneei begira, bete behar diren irizpideak eta bere kokapena eta seinaleztapenak.

Azken aldaketako data: