Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza
Eginkizunak:
Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzari dagokio Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak bere jarduera-esparruan dituen egitekoak gauzatzea, eta, bereziki, hauek:
- Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari laguntzea kanpoan den euskal komunitatearen harreman-politika kudeatu eta gauzatzen; komunitate hori euskal etxeei bildutako edo bildu gabeko euskal jatorriko pertsonek osatzen dute.
- Euskadiren eta kanpoan den euskal komunitatearen arteko loturak eta harremanak sustatu, koordinatu, ezarri eta areagotzea, batez ere lotura eta harreman sozialak, kulturalak eta ekonomikoak.
- Kanpoan den euskal komunitatea egituratu eta interkonektatzea.
- Euskal Autonomi Elkarteaz kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanetarako maiatzaren 27ko 8/1994 Legeak esleitzen dizkion egitekoak betetzea, lege horretan jasotako aurreikuspenak, eskubideak eta zerbitzuak ezarriz.
- Euskal gizataldeak eta euskal etxeak indartzen laguntzea, horien barne-kohesioaren eta elkarte-jardueren eraginkortasunaren alde eginez.
- Ordenamendu juridikoaren eta aurrekontu-baliabideen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi den euskal komunitateari laguntza eta babesa ematea ahalbidetzea.
- Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi den euskal komunitatearen eta EAEko botere publikoen arteko komunikazio-kanalak ezartzen laguntzea.
- Lau urtean behin, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen Mundu Batzarra antolatzea.
- Euskal Gizataldeei laguntzeko lau urteko plana koordinatzea eta, hala balegokio, gauzatzea.
- Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeari laguntzea.
- Hezkuntza Sailarekin, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin eta Etxepare Institutuarekin batera, kanpoan den euskal komunitatean euskal kultura eta hizkuntza zabaldu eta mantentzeko proiektuak garatzea, bai eta Euskadik eta kanpoan diren euskal gizataldeek elkarrekin duten errealitate horretako gai historikoei eta egungo gaiei buruzko ikastaroak, mintegiak, konferentziak, erakusketak eta kongresuak ere.
- Euskal Etxeen eta Federazioen Erregistro Ofiziala kudeatzea.
- Euskadiko eta beste herrialde batzuetako euskal komunitateak elkarrengana gehiago hurbil daitezen behar diren azterlanak eta argitalpenak egin eta zabaltzea.
- Euskal emigrazioaren memoria historikoa biltzen laguntzen duten jarduerak sustatzea.
Helbidea:
Nafarroa, 2 01007 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa:
(+34) 945018127
E-mail:
Kontaktua:
Zuzendaria: Gorka Álvarez Aramburu
Zuzendaritzaren taldea ondorengo profesionalez osatua dago:
- Naiara Bedialauneta Bilbao. Idazkaria
- (+34) 945018127
- n-bedialauneta@euskadi.eus
- Maribel Etxabarria Pérez. Administratiboa
- (+34) 945018135
- maribeletxabarria@euskadi.eus
- Andoni Martín Arce. Teknikaria (Erdi eta Hegoaldeko Amerika)
- (+34) 945018140
- andonimartin@euskadi.eus
- Benan Oregi Inurrieta. Teknikaria (Iparramerika)
- (+34) 945018121
- benan-oregi@euskadi.eus
- Manu Meaurio Antón. Teknikaria (Europa, Asia eta Ozeania)
- (+34) 945018139
- jm-meaurio@euskadi.eus
Azken aldaketako data: