Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Justizia Sailburuordetza

LABURPENA

Objektua

Justizia Sailburuordetzak eskumen hauek izango ditu sailaren barruan:

  • Botere Judizialarekiko harremanak
  • Justizia Administrazioaren jardunerako baliabideak jartzea
  • Espetxe-establezimenduak eta, bereziki, horien antolaera, funtzionamendua eta espetxe-legeak betetzea, bere gain hartuta lege horiek Espetxe Administrazioko organo zentralei ematen dizkieten ahalmenen egikaritzea
  • Adingabe arau-hausleen arloko eskumenak
  • Notarioak eta jabetza-erregistratzaileak izendatzea
  • Euskara normalizatzeko oinarrizko arauetan bildutako eskubideak bermatzea Justizia Administrazioaren esparruan

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Honako eskumen hauek izango ditu Justizia Sailburuordetzak, dekretu honen 5. artikuluan oro har esleitzen zaizkionez gain:

  1. Botere Judizialean, Justizia Ministerioan eta Justizia Administrazioan diharduten gainerako instituzioekiko eta organoekiko harremanez arduratzea, baita notarioen, erregistratzaileen, abokatuen, prokuradoreen, epaileen, magistratuen, fiskalen eta idazkari judizialen korporazioekiko eta ordezkaritza-antolakundeekiko harremanez ere.
  2. Justizia Administrazioaren funtzionamendurako giza baliabideak eta baliabide materialak eskuratzea, oro har, eta haren antolamendua eta jarduerak planifikatzea.
  3. Euskal Autonomia Erkidegoan Zuzenbidezko Estatua garatzea, eta Justizia sendotzeko neurriak bultzatzea.
  4. Euskararen Erabilera Arautzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak herritarrei ematen dizkien eskubideak Justizia Administrazioaren esparruan erabiltzen direla bermatzea, eta Justizia Administrazioaren euskalduntze-prozesua bultzatzea.
  5. Agintaritza Judizialak xedatzen dituen neurri guztien betearazpena koordinatzea, bereziki adingabeko arau-hausleei dagokienez.
  6. Espetxeen gaian EAEri dagozkion eskumenen erabilera planifikatzea.

5. artikulua.- Berdintasun, Justizia eta Gizarte Gaietako Saileko sailburuordeak

Oro har, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko sailburuordeei dagokie, zuzenean eta hierarkian dagokien sailburuaren mende direla, honako eskudantzia hauek baliatzea:

  1. Jaurlaritzaren estrategiaren arabera, sailak sailburuordetzari esleitutako helburu estrategikoak garatzea.
  2. Sailburuordetzaren eta haren mende dauden zuzendaritzen jarduketak programatu, gidatu, bultzatu, gainbegiratu eta koordinatzea; halaber, mendeko zerbitzuen eta organoen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.
  3. Eragin soziala aztertzea, eta sailburuordetzaren zuzendaritzen helburuetan behar diren aldaketak edo garapenak zehaztea.
  4. Sailburuordetzarentzako araudia eta jardun-planak proposatzea sailburuari.
  5. Sailburuordetzaren barruan, baliabide materialen eta giza baliabideen beharrizanak definitzea, aurrekontuen-aurreproiektua lantzeko.
  6. Sailburuordetzako zuzendariek emandako ebazpenen aurka jartzen diren errekurtsoak ebaztea.
  7. Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta bere eskumeneko esparruetan euskararen erabilera bultzatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin.
  8. Bere gain hartzea, bere sailean eta bere eskumeneko esparruetan, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin.
  9. Eta, oro har, indarreko ordenamendu juridikoak esleitzen dien egiteko oro.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Ana Agirre Zurutuza
(2020/10/03 - 2024/06/26) Justiziako sailburuordea