Internet familian: erabilera segururako jarraibideak. Gurasoentzat eta beste pertsona heldu batzuentzat
Harreman, Informazio eta Komunikazio Teknologiek (HIKTek) gero eta presentzia handiagoa dute gure gizarteko esparru guztietan. Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren Zuzendaritzak ikusi du gurasoen eta beste pertsona heldu batzuen orientazio-eskaera dagoela
Erantzun gisa, haur eta nerabeen hezkuntzan laguntzeko gida sorta hau garatu da, Interneten segurtasunez nabigatzeko eta gailu digitalak egoki erabiltzeko jarraibide batzuen bidez. Aldi berean, dauden arriskuen berri ematen zaie eta arrisku horiek murrizten saiatzeko jarraibideak ematen zaizkie.
Bilduma hau sei gida desberdinez osatuta dago, adin-tarte bakoitzerako bat, eta guztientzat hiru eranskin komun. Gida bakoitzean adin horretako haurren eta nerabeen ezaugarri komunak aztertzen dira, HIKTekin nola erlazionatzen diren, horiei aurre egin behar dieten arrisku zehatzak eta, azkenik, horiei aurre egiteko jarraibide zehatzak ematen dira.
- 1.gida: HIKTak eta haurren garapena (0-3 urte)
- 2. gida: HIKTak haurtzaroan (4-6 urte) (PDF, 773 KB)
- 3. gida: HIKTak nabigatzen (7-9 urte) (PDF, 911 KB)
- 4. gida: HIKTak eta aurre-nerabezaroa (10-12 urte) (PDF, 898 KB)
- 5. gida: Nerabezaroa eta HIKTak (13-15 urte) (PDF, 724 KB)
- 6. gida: Adin Nagusitasun Digitalerako Prestatzen (16-18 urte) (PDF, 865 KB)
Azken aldaketako data: