Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza
- Titularra:
- Agintaldia: XII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
ORGANIGRAMA
ARLOAK / EGINKIZUNAK
- Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren egitekoa izango da jardun arlo hauek zuzendu eta koordinatzea:
- Ingurumen-politika planifikatzea.
- Ingurumenari eragiten dioten jarduerak antolatu eta ebaluatzea.
- Ingurumenari eragiten dioten jarduerak zaindu, ikuskatu eta kontrolatzea.
- Klima-aldaketa eta ekonomia zirkularra.
- Atmosfera eta lurzorua babestea.
- Uren politika.
- Ur aprobetxamenduak, kanalak eta ureztatzeak.
- Ingurumenari buruzko informazioa, parte hartzea eta prestakuntza.
- Natura ingurunearen ondarea babestea eta kontserbatzea.
- Ingurumen ebaluazioa.
- Garapen jasangarria bermatu eta sustatzea.
- Ingurumeneko erantzukizuna eta diziplina.
- Ekoberrikuntza sustatzea.
- Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren egitekoak dira bai 6. artikuluan adierazitakoak, bai hauek:
- Ingurumen politika antolatu, programatu eta koordinatzea.
- Ingurumenaren eta uren arloko arauen lanketa sustatzea.
- Ingurumenaren prebentzioa, babesa eta leheneratzea lortzeko tresnak diseinatu eta garatzea.
- Klima aldaketari egokitu eta horren aurka borroka egiteko politikak formulatzea.
- Ingurumenari eragiten dioten jarduerak antolatzea, jarduerok izan ditzaketen eragin kutsagarrien kontrol bateratua eginez.
- Bere eskumen eremuko baimenak eta ebazpenak ematea, ingurumeneko legerian daudenak, baldin eta beste organoren bati esleitu ez bazaizkio, betiere.
- Ingurumen-arloko elkargune-foroetan parte hartzea.
- Ingurumen-arloko informazioa eta beraren eskurapena sustatzea.
- Ingurumen-arloan sentsibilizazio- eta kontzientziatze-jarduerak sustatzea.
- Administrazioaren sailek sustatutako ingurumen-jasangarritasuneko jarduerak bultzatu eta koordinatzea.
- IHOBE SA Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa eta Uraren Euskal Agentzia / Agencia Vasca del Agua sailari atxikitzearen ondoriozko eskumenak baliatuko ditu Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak.
- Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren mende daude hierarkian Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza eta Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza.
6. artikulua.- Saileko sailburuordeak.
Saileko sailburuordeei dagokie, zuzenean eta hierarkian sailburuaren menpe, eskudantzia hauek erabiltzea:
- Kasuan kasuko jardun-arloari dagozkion kudeaketa politikak zehaztea, helburu estrategikoak garatzea eta gizartean izandako eragina neurtzea.
- Sailburuordetzaren jarduerak antolatu eta zuzentzea, bai eta zuzendaritzenak eta sailburuordetzaren mendeko gainerako organo eta unitate administratiboenak ere, horretarako behar diren
jarraibideak emanez. - Sailburuordetzari dagokion jardun-eremuan, jardun-politikak prestatzea eta sailburuari horiek proposatzea eta laguntza teknikoa ematea.
- Harremanak izatea Europar Batasuneko, Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta foru aldundietako organoekin, bai eta tokiko entitate eskudunekin ere, bere jardun arloko gaiei dagokienez.
- Europako eta nazioarteko antolakunde publiko nahiz pribatuekiko harremanak eta lankidetza sustatzea.
- Sailburuordetzaren zuzendaritza eta administrazio-unitateen antolaketa operatiboa proposatzea, betiere ezarritako antolaketa rizpideen esparruan; eta jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea, egoki jardun dezaten.
- Plan, programa eta jarduera garrantzitsuak sustatzea. Plan horien prestaketa lana eta jarraipen txostenak koordinatzea, dagozkien jardun eremuetan.
- Hainbat Sailburuordetzek proiektu edo prozedura batean batera jardun behar dutenean, Sailburuordetza bakoitzak gainerakoekiko dituen jarduketak koordinatuko ditu, Jaurlaritzaren jarduketa politiko eta administratiboaren koherentzia zaintze aldera, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzak koordinazio-ekintza orokorra betetzea.
- Dagokion eskumen-arloan, azterlanak eta txostenak egitea eta horiek analizatzea, eta xedapen orokorren proiektuak proposatzea, ezarritako jardun politikari jarraituz.
- Sailburuordetzaren mendeko zuzendariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
- Enpresa, entitate eta korporazioekiko akordioak edo hitzarmenak izenpetzea, kasuan kasuko eskumena beste organo bati esleitu ez bazaio.
- Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan dagokien jardun arloan esleitutako dirulaguntza izendunak ematea.
- Oso astun gisa tipifikatutako arau-hausteei buruzko zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea, baldin eta arloko legeek ez badiote esleitzen eskumen hori beste organo bati.
- Jardun-arloaren barneko espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, baimen hori beste organo baten eskumena ez bada.
- Sailburuordetzaren arlo eta egitekoekin lotutako ondare-erantzukizuneko prozedurak ebaztea.
- Beren eskumeneko arloetan, eurak izango dira sailaren eta gainerako sailen arteko harremanetarako organoa. Eurak izango dira, halaber, gai material horren inguruan eratutako sailen arteko koordinazio-organoekiko harremanetarako organoa.
- Sailburuordetzak osatzen dituzten zuzendaritzek emandako egintza deuseztagarrien kaltegarritasuna deklaratzeko espedienteak ireki eta ebaztea.
- Sailburuordetzak osatzen dituzten zuzendaritzek emandako administrazio egintza deusez eta deuseztagarriak ofizioz berrikusteko espedienteak ireki eta ebaztea.
- Bere gain hartzea, bere Sailburuordetzan eta bere eskumeneko esparruetan, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako
otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta, hala egokituz gero, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko 8/2015 Legean ezarritakoarekin. - Arloko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta bere eskumeneko eremuetan euskararen erabilera sustatzea, zerbitzu eta lan hizkuntza izan dadin, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin.
- Ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Jaurlaritzako sailburuordeei dagozkienak.
KARGUAK
Aitor Aldasoro Iturbe
(2023/07/21 - 2024/06/26) Ingurumen eta Jasangarritasuneko sailburuordea
Amaya Barredo Martin
(2021/03/06 - 2023/07/03) Ingurumen eta Jasangarritasuneko sailburuordea
LOTUTAKO ERAKUNDEAK
Goragoko erakundeak
Mendeko erakundeak
Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza
- Titularra:
- Agintaldia: XII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
Organigrama
Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak