Osasun Saila

Aurretiazko borondateak

Atarikoa

Bakoitzak bere bizitza kudeatzeko duen eskubidea errespetatzeak esan nahi du gai den pertsona orok, hertsapenik gabe eta behar bezala informatuta, eskubidea duela tratamendu jakin bat onartzen duen ala ez erabakitzeko, hau da, erabakitzeko zer jotzen duen bere buruarentzat egokitzat, nahiz eta batzuetan medikuen iritziekin bat ez etorri. 
 
Voluntades anticipadas EuskadiGaixorik egonik beren iritzi propioa adierazteko ezintasuna duten pertsonen eskubide hori babesteko modurik onena Aurretiazko Borondateak dira, (aurretiazko jarraibideak, aurretiazko gidalerroak edo bizi-testamentuak ere deitzen zaie). Aurreztiako borondateak prozesu bat dira, non pertsonak planifikatzen duen, bereziki bere kabuz erabakitzeko gai ez den unerako, zer osasun-zainketak jaso edo baztertu nahi dituen etorkizunean.

Aurreztiako Borondateen helburu nagusia da ziurtatzea ezen pertsona gaixo horrek erabakietan parte hartzeko gaitasuna galtzen duenean (konortea galdu duenean, dementzia aurreratua dagoenean, etab.), ematen zaion osasun-arreta aldez aurretik adierazitako lehentasunen araberakoa dela. Erabakiak hartzeko gaitasuna galdu egiten da, bereziki, biziaren amaierari lotutako prozesuetan; etapa horretan, pertsonen eskubideak eta duintasuna lege bidez daude bermatuta EAEn.

Bigarren mailako helburuak dira osasun-arloko erabakiak hartzeko prozesua hobetzea, gaixoaren ongizatea optimizatzea eta haren hurbilekoen kargak arintzea. Aurretiazko Borondateak tresna erabilgarria dira hala gaixoarentzat eta bere hurbilekoentzat nola profesionalentzat, lagungarriak baitira elkarrekin hobeto komunikatzeko eta asistentzia-harremanak hobetzeko.

Osasun-harremanaren testuinguruan, pazienteek ahoz adieraz dezakete beren borondatea, haien historia klinikoan jasotzeko; nolanahi ere, pazientearen borondatea edozein egoeratan beteko dela ziurtatzeko modurik onena da Aurretiazko Borondateen Dokumentuen bidez egitea da.

Aurretiazko Borondateen Dokumentua (ABD)

Zer da ABDa?

Dokumentu bat, idatziz egina, eta ekipo medikoari zuzendua. Bertan, pertsona batek jasota uzten ditu jarraibide batzuk, etorkizunerako, une horretan bere borondatea adierazteko gai ez bada erabil daitezen. Dokumentu hori edozein momentutan aldatu edo atzera bota daiteke, erabakiak hartzeko gaitasunari eusten zaion bitartean. Une horretara arte, pertsonaren erabakiak izango du lehentasuna dokumentuan jasotakoaren gainetik.

Nork egin dezake?

Edozein pertsona, adin nagusikoa, judizialki ezgaituta ez dagoena eta askatasunez jarduten duena.

Kontuan hartzea komeni dena:

  • Bizitzaren amaierari buruz dauzkan balio eta lehentasunei buruzko hausnarketa. Ideiak antolatzen laguntzeko, “Pentsatu, hausnartu...”, (Gastelaniaz, PDF, 706 KB) dokumentu laburra irakurtzea gomendatzen da.
  • Hurbileko familiarekin eta zure ordezkariekin hitz egin ABDan jaso nahi dituzun erabakiei buruz.
  • Kontsultatu eta komentatu zure osasun-etxean ABDak zer nolako edukia izan dezakeen. Izan ere, bertan informatuko zaituzte ondoen gaixotasun batek izan dezakeen bilakaeraz eta erabaki bat edo bestea hartzearen ondorioez.
  • Kontuan izan behar duzu, zuk hala adierazi arren, ez dela onartzen legez kontrako jokabiderik.
  • Zure dokumentua etorkizunean ezagutu dadin eta eraginkorra izan dadin, ABDa erregistratzea komeni da.

Nola egiten eta formalizatzen da ABDa?

  • Bizitzako azken uneekiko eta ezintasun fisiko edo psikiko larriko egoerekiko dauzkazun balioak eta aukera pertsonalak jaso behar ditu ABDAk. Zehazki, mediku-jarduketekin lotutako jarraibideak eta mugak adierazi behar ditu. Organoak emateko eta abarrerako borondatea duzula ere adieraz dezake. Mugak: Borondateak ez dira aplikatuko legearen aurkakoak edo praktika kliniko zuzenaren aurkakoak badira, ezta agiria egin duenak adierazi ez duen ezertan ere.
  • Komeni da, halaber, adin nagusiko ordezkari bat edo gehiago izendatzea, behar izanez gero dokumentua interpretatzen lagundu dezaten, ordezkaritza hori onartzen dutela jasota utziz. Inpartzialtasuna bermatze aldera, ezingo dira ordezkari izendatu ez lekukoa, ez notarioa, ez erregistroaren arduraduna, eta ezta aurretiazko borondateak aplikatu behar dituzten osasun-arloko langileak edo agiri-emailearen arreta sanitarioa finantzatzen duten erakundeetako pertsonala ere.
  • Azkenik, ABDa ez baduzu notario aurrean edo zuzenean Aurretiazko Borondateen Erregistroan egiten, lekukoen deklarazioa gehitu behar duzu, haien identitatea argi zehaztuz.

Hiru apartatu horiek egiten laguntzeko, eskuragarri jarri dizugu ABDaren eredu orientagarri bat.

Nola egiten da baliozko ABDa? Bizi-testamentua egiteko hiru aukera:

  • Hiru lekukoren aurrean egin behar da. Adin nagusikoak izango dira, jarduteko gaitasun osoa dutenak, eta ez dute izango testamentu-egilearekiko bigarren gradura arteko ahaidetasunik (ikusi beheko taula), edo ezkontza, elkartze libre edo izatezko bikote bidezko harremanik, ezta ondare-harremanik ere. Hiruek jardungo dute testamentu-egilea aurrean dutela, zeinak dokumentuaren orri guztiak sinatuko baititu.

Mailak Titularra/Ezkontidea
1 - EZ Gurasoak Aitaginarrebak/Amaginarrebak Seme-alabak Suhia/Erraina
2 - EZ Aitona-amonak Anai-arrebak Koinatuak Bilonak
3 - BAI Birraitona-amonak Osaba-izebak Ilobak Birbilobak
4 - BAI Lehengusu-lehengusinak - - -
  • Notarioaren aurrean. Ez da lekukorik behar.
  • Aurretiazko Borondateen Erregistroko arduradunen aurrean, Osasun Sailaren egoitza batean; zehazki, testamentua egiten duenaren helbideari dagokionean. Dekretu berri bat indarrean sartzearekin batera, Osakidetzako medikuek eta erizainek, beren borondatez hala eskatzen badute, aukera izango dute Erregistroko arduradun gisa gaitzeko ABDaren agiri-ematea formalizatzeko. Ez da lekukorik behar.

Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa.

Aurreztiako Borondateen Euskal Erregistroa tresna bat da, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak sortu duena, Aurretiazko Borondateen Dokumentuak erregistratzeko eta eraginkor egiteko.

Erregistroan eskaintzen diren zerbitzuei herritarren sarbidea errazteko, bere funtzioak Osasun Saileko (Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritza) eta lurraldeetako Ordezkaritzei esleitutako administrazio-unitateetako organo eskumendunen artean banatzen dira. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde esparruekin.

Euskal Erregistroa Estatuko Aurretiazko Jarraibideen Erregistroarekin (RNIP) konektatuta dago, erregistratzen diren deklarazio guztiak edozein autonomia-erkidegotatik kontsultatu ahal izateko.

Erregistroaren oinarrizko funtzioak.

  • ABDak erregistratzea eta zaintzea.
  • Medikuari horiek eskuratzen laguntzea, eta, hala badagokio, baita egileari berari eta/edo bere ordezkariei ere.
  • ABD bat Erregistroan inskribatu gabe badago, dokumentu horren egileek, horien ordezkariek, senitartekoek edo hurbilekoek eman behar dute horren berri, dokumentua eraginkorra izan dadin.

Aurretiazko Borondateen Agiria inskribatzea Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroan.

A) Erregistroko arduradunaren aurrean. Arduradunak izapide guztiak egiten ditu, baita erregistroan inskribatu ere.

Kontsultak, hitzordua eskatzea eta harremanak

B) Hiru lekukoen aurrean:

  1. Izapidetze elektronikoa. Ordezkarien (ordezkariren bat izendatuz gero) eta lekukoen ABA eta NANak eskaneatuta erantsi beharko dira.

    Tramitazio elektronikoa

  2. Izapidetzea paperean.
  • Erregistratzeko eskaera, hemendik deskarga daiteke; bestela, Osasun Sailaren edozein ordezkaritzatan daukazu eskuragarri.
  • Gutun-azal itxian, aurretiazko borondateen jatorrizko dokumentua, testamentu-egileak eta lekukoek sinatua, eta parte-hartzaileen NANaren kopiak (testamentu-egilea eta lekukoak). Ordezkaririk balego, bere NANa eta telefonoa. Notarioaren aurrean formalizatutako ABDen kasuan, dokumentuaren kopia baimendua eta egileslearen NANaren fotokopia bidali behar dira.

Eta posta ziurtatuan bidali Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistrora:

edo beste administrazio batzuen bidez bidali (sailaren lurralde-ordezkaritzak, udalak, Gobernuaren ordezkariordetzak, osasun-zentroak, etab.), Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitakoaren arabera.

ABDa aldatzea, ordeztea edo baliogabetzea

  • Aldatzea: nahi baduzu, zure ABDaren xedapen edo zatiren bat alda dezakezu, eta gainerakoa indarrean utzi.
  • Ordeztea: zure ABDaren edukiaren aldaketa garrantzitsuak dira, komenigarritzat jotzen dituzunak, eta praktikan, zure jatorrizko ABDa beste batek ordeztuko duela esan nahi du.
  • Errebokatzea: Erregistroko zure ABDa deuseztatzea da, eta beraz, eraginik gabe gelditzea.

Jarduketa horietako edozein egin daiteke emate-ekintza egiten den bezala: hiru lekukoren aurrean, notarioaren aurrean/erregistro-arduradunaren aurrean.

Izapide horiek egiteko, lehen inskripzio bateko dokumentazio bera aurkeztu behar da.

  1. Izapidetze elektronikoa.

    Tramitazio elektronikoa

  2. Izapidetzea paperean.

Jarraian, inprimaki bat ikusiko duzue. Izapide horietako edozeinetan, agiri berriari inprimaki hori erantsi behar zaio, eta dokumentazio guztia Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistrora bidali.

Datuak aldatzea

Helbide edo telefono aldaketa soila izango balitz, inprimaki honen bidez eska dezakezu.

Zure ABDaren kopia bat eskatu

Zure ABDaren kopia bat eska diezaiokezu Euskal Erregistroari, inprimaki hau erabiliz.

ABen Aurreztiako Borondteen Erregistroan inskribatutako ABDa kontsultatzea

Zuk edo zure ordezkariak Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroan inskribatutako ABDa kontsulta dezakezu telematikoki, aurrez identifikatuta, hemendik (arazorik izanez gero, gidaliburu hau kontsulta dezakezu).

Erregistroan inskribatutako ABD bat kontsultatu

Baita Aurretiazko Jarraibideen Erregistro Nazionalera (leiho berri batean irekitzen da) zuzenean sartuz ere.

Osakidetzaren web orritik ere egin dezakezu, zure osasun-karpetaren bidez.

Zure ABDaren lehen inskripzioa eskatzeko izapidea has dezakezu esteka honen bidez.

Baita Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroan inskribatuta dagoen ABD bat ordezteko edo errebokatzeko eskaera ere egin daiteke.

Tramitazio elektronikoa

Aurretiko hitzordua ABDa kudeatu, aldatzeko edo ordezteko

Zure ABDaren inguruko edozein gestio egiteko (erregistratzea, aldatzea, ordeztea edo errebokatzea), hitzordua eska dezakezu Erregistroaren helbide eta telefonoen bidez, edo telematikoki, hemendik:

Hitzordua eskatu

Arazorik izanez gero, gidaliburu hau kontsulta dezakezu.

Hitzordua eska dezakezu dagokion Lurralde Ordezkaritzara deituta.

  • Arabako Osasuneko Lurralde Ordezkaritza
    • Olagibel kalea, 38
    • 01004 Vitoria-Gasteiz
    • Telefono-zenbakia: 945 01 71 48
  • Bizkaiko Osasuneko Lurralde Ordezkaritza
    • Errekalde zumarkalea 39
    • 48008 Bilbao
    • Telefono-zenbakia: 944 03 15 00
  • Gipuzkoako Osasuneko Lurralde Ordezkaritza
    • Antso Jakitunaren kalea, 35
    • 20010 Donostia-San Sebastián
    • Telefono-zenbakia: 943 02 30 06

Deskargatu daitezkeen ABDen eta beste eskaera batzuen eredu orientagarriak dauzkagu:

Formulario horiek ondo eta zure behar eta nahietara behar bezala egokituta betetzeko, irakur ezazu orri honetan dagoen informazioa, bakoitzari dagokion erlaitzean sakatuta.

Osasun-arloko langileentzat

Osasun-arloko langileak, jardunbide kliniko egokiaren barruan, funtsezkoak dira beren pazienteek Aurreztiako Borondateen deklarazioa egin dezaten sustatzeko, autonomiaren printzipio etikoarekiko eta zainketen aurretiazko plangintzarekiko errespetuaren adierazpen gisa.

Eginkizun hori bereziki garrantzitsua da, batez ere, pertsonaren osasun-egoera eta izan lezakeen bilakaera kontuan izanda, aurreikusten denean etorkizun hurbilean edo ez hain hurbilean hil ala biziko erabakiak hartu behar izatera irits daitekeela, eta orduan pazientea ez dela gai izango bere iritzia emateko.

Osasun-arloko langileek honako hauei buruzko informazioa eman behar diete paziente hauei:

  • beren osasun-egoera, duten gaixotasunak izan dezakeen bilakaera eta etorkizunean izan ditzaketen konplikazioak.
  • Aukera terapeutikoak, bizi-euskarriko tratamenduak eta zainketa aringarriak barne, eta horietako bakoitzarekin dauden aukerak, bizirik irauteko eta osatzeko.
  • Hartutako erabakien ondorioak, inguruan.

Ulertu behar da Aurreztiako Borondateak zainketak planifikatzeko laguntza bat direla, bai pazientearentzat, bai profesionalarentzat berarentzat, eta horiek kontuan hartzeko modurik hoberena dagokion ABDa egitea eta Erregistroan inskribatzea da.

Profesionalek, arrisku handia eta/edo garrantzi berezia izan dezakeen prozedura bat aplikatu aurretik, horren berri eman behar diete pazienteei, eta dauden aukerak eta ondorioak zeintzuk diren adierazi behar diete, beren lehentasunak ezagutzeko eta dagokion baimen informatua lortzeko.

Pazienteak ezin badu bere kabuz erabakirik hartu eta/edo bere borondatea aditzera eman (bereziki, bizitzaren amaierako prozesuan), bera zaintzeko ardura duen osasun-arloko profesionalak, prozedura horiek aplikatu aurretik, legezko obligazio hauek ditu:

  • Egiaztatzea ea bere pazienteek ABDa egina duten edo aurretiazko beste jarraibide-motaren bat emana duten.
  • Hala izanez gero, horien edukia kontsultatzea.
  • Jarraibide horiek eta horietan adierazitako bizi-balioak errespetatzea. Zalantzaren bat izanez gero horiek interpretatzerakoan, pazienteak ABDan izendatutako ordezkariarengana jo dezake.
  • Pazientearen historian jasota uztea zer erabaki kliniko hartu den eta zergatik.

Konfidentzialtasun-baldintzak beti eta erabat errespetatuta, osasun-arloko profesionalek haien ardurapeko pazientearen ABD eskuratu dezakete, Osasun Saileko webgunearen bidez, atal honetan sartuta: profesionalak/Internet bidezko zerbitzuak/aurretiazko borondateen erregistroa

Profesionalak bere burua behar bezala identifikatu eta pazientearen datuak sartu ondoren, sistemak Euskal Erregistroan bilatuko du eta, hor emaitzarik lortu ezean, Aurretiazko Jarraibideen Erregistro Nazionalean (RNIP) jarraituko du bilatzen, eta dagokion emaitza itzuliko dio profesionalari (edozein autonomia-erkidegotatik Erregistro Nazionalean inskribatutako ABD, hain zuzen ere, betiere halakorik baldin badago). Arazorik izanez gero, gidaliburu hau kontsulta dezakezu.

Urtarrilaren 30eko, 9/2024 Dekretu berriak aukera ematen die, hala nahi duten Osakidetzako medikuei eta erizainei, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroko arduradun gisa gaitzeko aurretiazko borondateen agiri-ematea formalizatzeko.

Gaitutako langileen erregistroaren sarbidea

Eskaera onartu ondoren, aldeko ebazpena jasoko dute Nire Karpetan

Nire Karpeta sarbidea

Deskargatu daitezkeen eskaeren ereduak:

Formulario horiek ondo eta zure behar eta nahietara behar bezala egokituta betetzeko, irakur ezazu orri honetan dagoen informazioa, bakoitzari dagokion erlaitzean sakatuta.

Azken aldaketako data:

Datuak

Atal honetan, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroan (ABEE) azken urtean eta erregistroa sortu zenetik egondako aurretiazko borondateen agirietako (ABA) inskripzioei buruzko informazio estatistikoa eskuratu ahal izango duzu. Halaber, gainerako autonomia-erkidegoetako erregistroetan inskribatutako ABAekin alderatzeko moduko azterketak ikusi ahal izango dituzu.

Euskal Autonomia Erkidegoari buruzko datuak ABEEtik jasotzen dira, eta, bestetik, gainerako erkidegoekin alderatzeko moduko datuak Aurretiazko Jarraibideen Erregistro Nazionaletik (AJEN). ABEEk eskainitako eta AJENek emandako kopuruen artean aldakuntza txikiak antzeman daitezke, bi erregistroek inskripzioen kopurua kalkulatzeko muga-egun legez erabiltzen dituzten egunak ez direlako berdin-berdinak.


Informazio hori guztia urtero eguneratuko da.

Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroko inskripzioak. 2024. urtea

  • Sexuaren eta lurralde historikoaren arabera
  ARABA BIZKAIA GIPUZKOA EAE
EMAKUMEAK 1.167 62,37% 4.066 64,28% 2.239 62,44% 7.472 63,42%
GIZONAK 704 37,63% 2.256 35,67% 1.346 37,53% 4.306 36,55%
EZ DA AGERI 0 0,00% 3 0,05% 1 0,03% 4 0,03%
1.871 100% 6.325 100% 3.586 100% 11.782 100%
    • Adin-taldeen eta lurralde historikoaren arabera

      ARABA BIZKAIA
      EMAKUMEAK GIZONAK EZ DA AGERI GUZTIRA EMAKUMEAK GIZONAK EZ DA AGERI GUZTIRA
    <45 70 6,00% 34 4,83% 0 0% 104 5,56% 195 4,80% 67 2,97% 0 0% 262 4,14%
    45-65 562 48,16% 314 44,60% 0 0% 876 46,82% 1.800 44,27% 899 39,85% 2 66,67% 2.701 42,70%
    66-75 305 26,14% 207 29,40% 0 0% 512 27,37% 1.320 32,46% 841 37,28% 1 33,33% 2.162 34,18%
    >75 230 19,71% 149 21,16% 0 0% 379 20,26% 751 18,47% 449 19,90% 0 0% 1.200 18,97%
      1.167 100% 704 100% 0 0% 1.871 100% 4.066 100% 2.256 100% 3 100% 6.325 100%
      GIPUZKOA EAE
      EMAKUMEAK GIZONAK EZ DA AGERI GUZTIRA EMAKUMEAK GIZONAK EZ DA AGERI GUZTIRA
    <45 95 4,24% 50 3,71% 0 0% 145 4,04% 360 4,82% 151 3,51% 0 0% 511 4,34%
    45-65 916 40,91% 516 38,34% 1 100,00% 1.433 39,96% 3.278 43,87% 1.729 40,15% 3 75,00% 5.010 42,52%
    66-75 718 32,07% 483 35,88% 0 0% 1.201 33,49% 2.343 31,36% 1.531 35,56% 1 25,00% 3.875 32,89%
    >75 510 22,78% 297 22,07% 0 0% 807 22,50% 1.491 19,95% 895 20,78% 0 0% 2.386 20,25%
      2.239 100% 1.346 100% 1 100% 3.586 100% 7.472 100% 4.306 100% 4 100% 11.782 100%

    • Emateko moduaren eta lurralde historikoaren arabera
      ARABA BIZKAIA GIPUZKOA EAE
    ABEE-REN ARDURADUNA 747 39,93% 754 11,92% 1.758 49,02% 3.259 27,66%
    GAITUAK (ESI) 58 3,10% 316 5,00% 71 1,98% 445 3,78%
    3 LEKUKO (ESI) 936 50,03% 3.288 51,98% 415 11,57% 4.639 39,37%
    3 LEKUKO 82 4,38% 1.595 25,22% 958 26,72% 2.635 22,36%
    NOTARIOA 48 2,57% 372 5,88% 384 10,71% 804 6,82%
      1.871 100% 6.325 100% 3.586 100% 11.782 100%

    Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroko inskripzioak 2004tik 2024raINSCRIPCIONES EN EL REGISTRO VASCO DE VOLUNTADES ANTICIPADAS DESDE 2004 AL 2024

    Inskripzioak autonomia-erkidegoen arabera. 2024. urtea

    RNIP - AJEN 2024

    Inskripzioak 1.000 biztanleko, autonomia-erkidego bakoitzean. 2024. urtea

    RNIP - AJEN 2024

    Inskripzioak, guztira, autonomia-erkidego bakoitzean, 2025eko urtarrilera arte

    RNIP - AJEN 2024

    Inskripzioak, guztira, 1.000 biztanleko, autonomia-erkidego bakoitzean, 2025eko urtarrilera arte

    RNIP - AJEN 2024

    Azken aldaketako data:

    Araudia

    9/2024 DEKRETUA, urtarrilaren 30ekoa, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa eta aurretiazko borondateen agiriak arautzen dituena.
    415/2022 Errege Dekretua, maiatzaren 31koa , aurreko jarraibideen erregistro nazionala eta datu pertsonalen fitxategi automatizatua arautzen dituen otsailaren 2ko 124/2007 Errege Dekretua aldatzen duena.
    Agindua, 2018ko maiatzaren 11koa, Osasuneko sailburuarena, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa kudeatzeko administrazio-unitateak zehazten dituena.
    11/2016 Legea, uztailaren 8koa, bizitzaren amaierako prozesuan pertsonen eskubideak eta duintasuna ziurtatzeari buruzkoa.
    147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.
    124/2007 Errege Dekretua, otsailaren 2koa, Aurretiazko Jarraibideen Erregistro Nazionala eta berorri dagokion datu pertsonalen fitxategi automatizatua arautzen dituena.
    2003ko azaroaren 6ko Agindua Osasuneko sailburuarena, «Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa» datu pertsonalen fitxategi automatizatua sortzen duena.
    7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Eusko Legebiltzarrarena, osasun arloko Aurretiazko Borondateena.
    41/2002 Oinarrizko legea, Pazienteen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren alorreko eskubideak eta obligazioak arautzen dituena.

    Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroko administrazio-unitate zentralean:

    Osasun Sailaren Lurralde ordezkaritzak:

    (Arreta-zerbitzua, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara)

    • Arabako Osasuneko Lurralde Ordezkaritza
      • Olagibel kalea, 38
      • 01004 Vitoria-Gasteiz
      • Telefono-zenbakia: 945 01 71 48
    • Bizkaiko Osasuneko Lurralde Ordezkaritza
      • Errekalde zumarkalea 39
      • 48008 Bilbao
      • Telefono-zenbakia: 944 03 15 00
    • Gipuzkoako Osasuneko Lurralde Ordezkaritza
      • Antso Jakitunaren kalea, 35
      • 20010 Donostia-San Sebastián
      • Telefono-zenbakia: 943 02 30 06

    Azken aldaketako data: