Tratamendura atxikitzeko laguntzak (Koordainketa)
Koordainketarako laguntzen xedea gaixotasun eta premia egoeran dauden pertsonei Osakidetzatik agindu zaizkien eta finantzaketa publikoaren pean dauden tratamendu medikoak arrazoi ekonomikoengatik bertan behera ez uzteko aukera ematea da.
Laguntza horiek 16/2019 DEKRETUA, otsailaren 5ekoa, 247/2017 DEKRETUA, azaroaren 14koa eta 447/2013 DEKRETUA, azaroaren 19koa arautzen ditu, hura baita Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzen dituena. Haiek lortu nahi izanez gero, beharrezkoa da eskabidea urtero aurkeztea, urtero deitzen diren laguntzak baitira, agindu bat argitaratzearen bitartez.
Koordainketarako laguntzak bi prozedura desberdin eta independienteren bitartez izapidetzen dira:
-
Erraztua: Prozedura hau deialdian zehaztutako denboraldian EAEn egindako gastuetarako dago aurreikusita. Esandako prozedurari heltzeko beharrezkoa da eskabide erraztu bakar bat aurkeztea.
-
Ohikoa: Prozedura hau EAEtik kanpo egindako gastuetarako dago aurreikusita, eta klase pasibo-izaera duten pentsiodun titularrentzat eta bere onuradunentzat. Prozedura honi heltzeko, beharrezkoa da gutxienez eskabide bat aurkeztea –bi gehienez– eta itzulketa egiteko eskatzen den gastua justifikatzen duten tiketak edo fakturak ez ezik eskatzaileari agindutako errezetak edo tratamendu-orria ere aurkeztea.
Koordainketarako eskatutako laguntzen kontsultak
Koordainketarako eskatutako laguntzen kontsultak, Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoekiko atxikidura erraztera bideratuak.
Aplikazio batean sartuko zara. Identifikatu ostean, kontsultatu ahal izango duzu deialdi honetan zein aurrekoetan eskatutako Koordainketarako laguntzen egoera. Pertsona berberak eska ditzake laguntzak bi prozeduren bidez, baina ezein kasutan ez da onartuko agindutako tratamendu medikoen gain-finantzaketarik.
Koordainketarako laguntzei buruzko edozein galdera egiteko zuzen zaitez zure lurraldeko kontaktura:
- Araban: dtsaraba@euskadi.eus
- Bizkaian: imprestacionesbizkaia@euskadi.eus
- Gipuzkoan: imedicagipuzkoa@euskadi.eus
-
Eskabideak aurkezteko epeak
- Eskabideak aurkezteko epea 2024ko martxoaren 27tik abenduaren 10a bitartean izango da.
Eskabidearen eraginak
- 2024ko deialdiak 2023ko abenduaren 1etik 2024ko azaroaren 30a bitartean egindako gastuetarako laguntza jasotzeko balio du.
2024ko deialdiko koordainketarako laguntzak lortu nahi ditut, zer egin behar dut?
- Aurreko urteetan laguntzak jaso dituzun edota ez dituzun kasuan, 2024ko Deialdiko laguntzak lortzeko EZINBESTEKO betebeharra da 2024ko urte honetan eskabidea aurkeztea.
Aurkeztu dut jada eskabide bat prozedura errazturako, aurkeztu al dezaket arrunterako?
- Bai, laguntzaren onuradun direla egiaztatu behar duten pertsonek izan ezik (MUFACE, MUJEGU eta ISFAS-eko mutualistak); pertsona horiek, nahitaez, prozedura arruntaren bitartez hel daitezke laguntzetara, gainerako eskatzaile guztiek bi prozeduren bitartez heltzeko aukera dute: Erraztua, EAEn egindako gastuetarako; Arrunta, EAEtik kanpoko gastuetarako.
Zenbat eskabide aurkez ditzaket?
- Orokorrean: Erraztu bat, eta ohikoak bitaraino.
- MUFACE, MUJEGU eta ISFAS-eko mutualistek bi eskabide arte (ohikoak).
-
Informazio xehetua
Xehetasun gehiago nahi izanez gero kontsulta dezakezu deialdi hau arautzen duen agindua.
Azken aldaketako data: