Osasun Saila

Produktu kimikoen zaintza

Eusko Jaurlaritzaren Farmazia Zuzendaritzak ebazpen bat eman du 2006ko urtarrilaren 4an, zeinaren bidez Zaintza Farmakologikoko Unitatea izendatu baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko osasun produktuak zaintzeko gune, eta horren berri eman zitzaion Medikamentuen eta Produktu Sanitarioen Espainiako Agentziaren Zuzendaritzaordetzari (haren VII. eranskinean agertzen da: produktu sanitarioak zaintzeko guneen direktorioan).

Aurrekoa aplikatze aldera, produktu sanitarioetatik ondorioztatutako gorabehera kaltegarriak gertatuz gero, osasun-arloko zentroek eta profesionalek horren berri eman behar diote, haien zentroko produktu sanitarioen zaintzako arduradunaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Zaintza Farmakologikoko Unitateari. Horretarako, dauden formulario espezifikoak erabili behar dira: AEMPSen web-orrian daude eskuragarri; Zaintza Farmakologikoko Unitateari ere eskatu ahal zaizkio.

  • III. eranskina: osasun-arloko profesionalek gorabeherak jakinarazteko formularioa (“in vitro” diagnostikoa egiteko diren produktu sanitarioak izan ezik).

Jakinarazpena lehenbailehen egingo da. Posta elektronikoz, faxez edo postaz egin ahalko da, bai eta bide telematikoaren bidez ere, web-orriaren bitartez, bide hori erabilgarri dagoenean. Oso gorabehera larriak egonez gero, telefonoz ere jakinarazi ahalko da, jakinarazi ondoren aipatutako edozein bide bitartez bidaliz formularioa.


 

Azken aldaketako data: 2017/05/26