Pazientearen segurtasuna
Segurtasuna laguntza-prozesuen efizientziaren funtsezko oinarria da, eta, gaur egun, laguntza sanitarioaz ari garenean, segurtasun klinikoa kalitatea da.
Pazienteen segurtasun-neurriei buruzko Dekretuak Euskadiko Autonomia Erkidegoko zentroetan osasun-laguntza jasotzen duten pertsonen segurtasuna bermatzeko esparrua ezartzen du. Pazientearen segurtasuna hobetzen jarraitzeko balioko du, Osasun Sailak eta Osakidetzak lehenesten duten jardun-lerroan aurrera egiteko, alegia.
Araudi berri honetan xedatutakoaren arabera, pazientearen segurtasunerako planak eta gertaerak jakinarazteko sistemak ezarriko dira osasun zentroetan, hau da, EAEko osasun erakunde eta establezimendu guztietan pazienteen segurtasuna hobetzen lagunduko duten tresnak. Euskadiko osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimendu pribatu eta publiko bakoitzak Pazientearen segurtasun-plan bat izan beharko du, eta osasun-zentro, -zerbitzu eta establezimenduko langile guztiek izango dute haren berri.
Esteka honen bidez, zentro bakoitzak bere Segurtasun Plana jakinarazi ahal izango du, eta Pazientearen Segurtasun Batzordearen zer modalitate aukeratu duen adierazi:
- 78/2016 DEKRETUA, maiatzaren 17koa, Euskadiko osasun-zentro eta -zerbitzuetan osasun-laguntza jasotzen duten pazienteen segurtasun-neurriei buruzkoa.
Euskadiko osasun-zentro eta -zerbitzuetan osasun-laguntza jasotzen duten pazienteen segurtasun-neurriei buruzko maiatzaren 17ko 78/2016 Dekretuak azken xedapenetako lehenengoan xedatutakoa betetze aldera, hona hemen osasun-laguntzaren alorrean erreferentziakoak diren dokumentuak:
- 2017-2020rako Osakidetzako Pazientearen Segurtasun Estrategia
- Osakidetzako pazientearen segurtasunaren estrategia(2013-2016)
- Ebaluazio-txostena, laguntza-prozesuetara bilduak izan daitezkeen pazientearen segurtasunerako tresnak garatzearekin eta ebaluatzearekin lotutakoa(Osteba - 9/2007)
- Pazientearen segurtasunaren estrategia 2015-2020, Estatuko Osasun Sistemarena (Osasun, Gizarte-politiken eta Berdintasun Ministerioa)
- Pazientearen segurtasuna 7 urratsetan (Pazientearen Segurtasunerako Nazionaleko Agentzia (NPSA) eta Nazionaleko Osasun-Sistema (NHS) Erresuma Batua – 2005/11)
- Ospitaleetan artatutako pazienteengan ondorio kaltegarriei aurrea hartzeko gobernuko eragileek gomendatutako praktika seguru sinpleak (Osasun eta Kontsumo Ministerioa, 2008)
- Pazienteen segurtasunari buruzko Kontseiluaren gomendioa, bereziki osasun-laguntzarekin lotutako infekzioak prebenitzeko eta haien aurka egiteko (Europar Batasuneko Kontseilua - 2009ko ekaina)
- Reporting and learning systems for patient safety incidents across Europe (European Commission - 2014)
- To Err Is Human: Building a Safer Health System (Committee on Quality of Health Care in America - 2000)
- Pazientearen segurtasunari buruzko soluzioak (OME eta Joint Commission, 2007)
- Patient safety data systems in the OECD (DELSA/HEA/HCQ (2007)
- Ospitaleen egiaztapenerako estandarrak. Joint Commission International (©2010 eta eguneraketak)
- Making Health Care Safer II: An Updated Critical Analysis of the Evidence for Patient Safety Practices(AHRQ- marzo 2013)
Pazientearen segurtasun-erreferentea izendatzeko eredua
78/2016 Dekretuaren 6. artikuluaren arabera, zuzendaritzak segurtasun-erreferentea izendatu behar du profesionalen artean. Borondatez onartzen da izendapena, eta, gehienez ere, 2 urte irauten ditu. Gutxienez hiru hilabete lehenago berariaz uko egin ezean, izendapena automatikoki luzatuko da urtebeteko aldietan.
Laguntza modura, hona hemen pazientearen segurtasun-erreferentea izendatzeko eredu bat:
Oharra: urteko plantillan batez beste sei profesional baino gutxiago dauzkaten osasun-zentro eta -zerbitzuetan, ezingo da segurtasun-erreferentea formalki izendatzea.
Pazienteen segurtasunaren arloko erreferentziak eta jarduera onen gidak, hainbat eremutakoak
78/2016 DEKRETUAREN 8.2.g artikulua betez, Elkargoko Segurtasun Batzordeak elkargokideen eskura jar ditzakeen erreferentziak eta gidak bazter utzi gabe, osasun-asistentziaren askotariko eremuetan pazienteen segurtasuna etengabe hobetzeari begira interesgarri gerta daitezkeen gidak eta erreferentziak jasotzen dira atal honetan.
Oharra: atal hau egiten ari gara
Azken aldaketako data: