Osasun Saila

Paziente eta erabiltzaileen arreta zerbitzua

Zerbitzu honen bitartez, euskal gizarteak komunikazio kanal bat du Osasun Sailarekin eta Osakidetzarekin.

Zerbitzu hau arduratzen da Euskadiko Osasun Sisteman pertsonen eskubideak eta betebeharrak ongi konplitzen direla zaintzeaz, informazioa emanez eta haien iradokizunak, esker onak, kexak, erreklamazioak, eskaerak eta kontsultak izapidetuz, eta organo eskudunari haien ebazpena planteatuz.

  • Iradokizuna: Osasun sisteman, pertsonen eskubide eta betebeharren betetze mailan hobekuntzak eragitera zuzendutako ekimena; baita osasun-zerbitzuen funtzionamenduan ere, gaixo dauden pertsonei zainketa eta arreta hobea emateko xedez.
  • Esker ona: osasun-antolamenduarekin eta arretarekin zerikusia duen edozein alderdiri buruzko esker oneko adierazpena.
  • Kexa: eosasun sistemarekin, oro har, konforme edo ados ez dagoenaren adierazpena, ondorengo izapiderik eskatzen ez duena.
  • Erreklamazioa: formalki eta idatziz egindako kexa, erantzun bat eskatzen duena. Erreklamazioa eragina jasan duen pertsonak formulatu behar du, bere izenean (bere nortasuna egiaztatuz), edota horretarako baimen legitimoa duenak, nor den egiaztatuta, betiere.
  • Eskaera: informazio pertsonalaren eskaera, historia klinikoarena, gastuak itzultzeko eskaera, etab.
  • Kontsulta: informazio orokorraren kontsulta.

Ekimen horien bidez, osasun-administrazioa eta zerbitzuen indarguneak ezagut daitezke, bai eta sistemak izan ditzakeen hutsak ere.

Informazio horrek zerbitzuen kalitatea areagotzen duten neurriak sustatzen ditu, eta antzemandako hutsak konpontzeko bide ematen du.  Komunikazio-modalitateak:

Erreklamazioak eta eskaerak honako bideetako baten bidez aurkeztuko dira:


  • Erreklamazioa edo eskaera online aurkezteko, egoitza elektronikoa:  Eusko Jaurlaritzaren Erregistro Elektroniko Orokorra (leiho berri batean irekitzen da).
  • Paperean egin nahi izanez gero, posta arruntez edo aurrez aurre pazienteei eta erabiltzaileei arreta emateko Osakidetzaren osasun-zentroetako (osasun-zentroak, anbulatorioak, ospitaleak), Osasun Saileko edo haren lurralde-ordezkaritzetako edozein zerbitzutan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39-2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein modutan”, betiere identitatea egiaztatuta.
  • Posten Erregistro Birtualaren Bulegoaren (ORVE) bidez:   hona zuzendu beharko da erreklamazioa:
    • Araban, A16007466 Kode Digitala - Arabako lurralde-ordezkaritza
    • Bizkaian, A16005977 - Kode Digitala - Bizkaiko lurralde-ordezkaritza
    • Gipuzkoan, A16005981 - Kode Digitala - Gipuzkoako lurralde-ordezkaritza

Iradokizunak, eskerrak, kexak eta kontsultak honela aurkez daitezke:


  • Arestian azaldutako bideak
  • Euskadi.eus postontzia (leiho berri batean irekitzen da)
  • Posta elektronikoa: Osakidetzari, Osasun Sailari edo haren lurralde-ordezkariei zuzendu beharko zaie.

Osakidetza

Osasun saila

Osasun Lurralde Ordezkaritzak

Datuen babesari buruzko informazio oinarrizkoa

Arduraduna:

  • Osasuneko sailburuaren Kabineteko Zuzendaritza, Osasun Saila.
  • Datuak babesteko ordezkaria:-Telefonoa: 945 018 680 
  • Web orria  (leiho berri batean irekitzen da)

Helburua:

  • Herritarrek prestazio sanitarioarekin lotuta (publikoa eta pribatua) egindako informazio-eskaerei erantzuteko prozesua kudeatzea (kexak, informazioak, esker onak, etab.).

Legitimazioa:

  • Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
  • 41/2002 LEGEA, azaroaren 14koa, pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituena.
  • 39/2015 LEGEA, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

Hartzaileak:

  • Erreklamatutako alderdia

Eskubideak: 

  • Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.

Informazio osagarria: 

Araudia:

Azken aldaketako data: