Osasun-prestazioen katalogoa eta zerbitzu-zorroa
Prestazioen katalogoak aseguramendu publikoaren sistemak babestutako pertsonek medikuen iritzi klinikoaren arabera behar duten arreta integral, jarraitu eta egokia jaso dezaten bermatzea bilatzen du.
Beren izaeraren eta konplexutasunaren arabera, prestazioak hiru arlotan sailkatzen dira:
- Osasun publikoa: populazioaren osasuna zaintzen, babesten eta sustatzen du, informazioaren eta zainketa epidemiologikoaren bitartez, gaixotasunen prebentzioaren, elikagaien segurtasuna sustatzearen edota ingurumen-faktoreek giza osasunean dituzten eraginak prebenitu eta kontrolatzearen bidez.
- Lehen mailako arreta: arreta komunitarioa, arreta aringarria gaixo terminalentzat, aho-hortzetako osasuna eta osasun mentala.
- Arreta espezializatua: kontsultak eta eguneko ospitaleak, etxeko ospitalizazioa, arreta aringarria gaixo terminalentzat eta osasun mentala.
- Arreta soziosanitarioa: iraupen luzeko osasun-zainketak, funtzio-defizit berreskuragarria duten pazienteen eriondo eta errehabilitazioaren osasun-arreta.
- Beste batzuk: larrialdietako arreta, farmazia-prestazioa (sendagaiak eta osasun-produktuak), ortoprotesiak, dietetika-produktuak eta osasun-garraioa.
Zerbitzu-zorroaren barruan sartzen da aipatutako prestazioak egikaritzea ahalbidetzen duten zientzia-ezagutzan eta -esperientzian oinarritutako teknika, teknologia eta prozedura guztien multzoa. Oinarrizko zerbitzu erkideen zorro bat dago Osasunaren Sistema Nazional (OSN) osorako; gero, autonomia-erkidegoek beren zerbitzu-zorro osagarria erantsi dezakete, bere aurrekontu propioen kargura finantzatuta.
Osasun Sistema Nazionalaren zerbitzu erkideen zorroa modalitate hauetan bereizten da:
- Asistentzia-zerbitzuen oinarrizko zorro erkidea: Hor sartzen dira osasun-etxeetan edo soziosanitarioetan gauzatzen diren prebentzio, diagnostiko, tratamendu eta errehabilitazioko laguntza-jarduera guztiak eta larrialdiko osasun-garraioa. Zerbitzu horien kostuak finantzaketa publikoa du.
- Cartera común suplementaria: Incluye las prestaciones farmacéutica, ortoprotésica, con productos dietéticos y el transporte sanitario no urgente. Todo ello sujeto a la prescripción facultativa y, en su caso, al correspondiente nivel de aportación del usuario.
- Zorro erkide gehigarria: Barnean hartzen ditu farmazia-prestazioak, ortoprotesikoak, produktu dietetikoak eta larrialdikoa ez den osasun-garraioa. Hori guztia medikuaren agindupean eta, kasua hala bada, erabiltzaileari dagokion ekarpen mailari lotuta.
Euskadiko zerbitzu-zorro osagarrian honako hauek sartzen dira: sortzetiko zenbait gaixotasun espezifikotara (metabolopatiak) hedatutako jaioberrien baheketa; lagundutako giza ugalketa eta beste inguruabar batzuetara heda daitekeen ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa; berresleipen genitaleko kirurgia (sexu aldaketa); ahosabaiko edo ezpain-ahosabaiko arraila duten pertsonen ortodontzia, eta neuropsikologia hartutako garuneko kalteentzat.
Erreferentziako araudi nagusia:
- 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa
- 1030/2006 Errege Dekretua, irailaren 15ekoa, Osasun Sistema Nazionaleko zerbitzu erkideen zorroa eta berori eguneratzeko prozedura ezartzen dituena
Osasun Sanitario Nazionaleko prestazioei buruzko informazio gehigarria
Azken aldaketako data: