Osasun Saila

Onddoak

Badira gutxi gorabehera ehunen bat onddo, ez neurri berean, baina psilozibina eta psilozina dutenak. Gorputzak ez du zailtasunik substantzia hori asimilatzeko eta ez da demostratu adikzioa sortzen duenik, baina tolerantzia dezentekoa du.

Kontsumitzeko erak:

Espeziearen arabera. Hauexek kontsumitzeko modurik arruntenak:

  • Ahotik: Lehorturik jatea da metodorik usuena. Prestaturik ere jan daitezke, edo edaritan edo infusiotan edan.

  • Erreta

Ondorioak:

Hartzen direnetik 30-45 minutura hasten dira, eta 6 edo 8 bat orduz iraun dezakete.

  • Begitazioak eragiteko indar handia du psilozibinak. Ondorioak LSDak baino pixka bat goxoagoak ditu.

  • Dosi txiki eta ertainetan, ondorio hauek izan ditzake: barre zorotik hasi eta ikusmeneko edo entzumeneko haluzinazioetaraino, denbora eta espazioaren hautematea aldatzea, edo pertzepziorako gaitasun eta askatasun handiagoa.

  • Nahiz eta bidaia txarrak LSDarekin baino gutxiagotan gertatu, gerta daitezke, batez ere inguruaren arabera edo hartzen dituena nola dagoen gorabeheran.