Ohiko Galderak: E-rezeta
- Medikamentuen e-rezeta, agindua, ikus-onespena eta emate elektronikoa gaixo guztientzat da, adina edo gaixotasuna edozein izanik ere.
- Bai, medikamentu guztietarako, Ikuskatzailetza Medikoak baimendu behar dituenetarako ere bai.
- Errezetak osasun-zentrotik eta ospitaletik farmaziara zuzenean eta bat-batean igorriko dira, bide elektronikoz. Hala eta guztiz ere, paperezko errezetan ematen jarraitu ahal izango da zenbait kontsulta espezializatutan, etxez etxeko arretan eta larrialdietan.
-
Zure osasun-txartela aurkeztuz, Euskadiko zein Estatuko edozein farmazia-bulegotan hartu ditzakezu zure botikak.
- Kontsultan emango dizuten Tratamendu-orrian hartzen duzun eta errezetatu dizuten medikazioari buruzko informazio guztia jasotzen delako: izena, dosiak, tratamendua amaituko den edo berrikusiko den data, eta erabiltzeko jarraibideak. Horrela jakingo duzu noiz eta noiz arte hartu behar dituzun medikamentuak.
- Behar duzun bakoitzean osasun-zentrora jo ahalko duzu. Osasun Zentrora errezeta gehiagoren bila joateko beharra kentzen du e-rezetak. Osasun-prestazioek betikoak izaten jarraituko dute.
Gaixotasun kronikorik baduzu eta medikazioa etengabe hartzen baduzu, Farmazian hilabeterako medikazioa emango dizute; hau da, hurrengo osasun-azterketa egin bitartean.
-
Tratamendu Orrian beste kontsulta baterako data jasotzen da, tratamendua berrikusteko.
- Osasun Zentroan edo Farmazian kopia bat emango dizute.
-
Sistema honen bidez, ikus-onetsi bereziak ere era elektronikoan egingo dira. Ikuskatzailetza Medikoaren ikus-onetsia behar duten medikamentuak ere zuzenean jaso ahalko dituzu Farmazian. Lehen aldiz errezetatzen dizkizutenean, ordea, 2 edo 3 egunez itxaron beharko da farmazian jasotzeko.
- Epe laburrerako tratamenduetarako (akutuak) errezeta elektronikoa 10 egunetara iraungitzen da. Hau da, Farmazian medikamentua jasotzeko 10 egun balioduneko epea dago, errezetatzen denetik aurrera zenbatuta.
Tratamendu kronikoetarako edo epe luzerako tratamenduetarako errezeta elektronikoek ez dute iraungitze-datarik, azterketa berria egiteko data heldu bitartean. Horrek esan nahi du ontzian agertzen den amaiera-data baino 15 egun lehenago, edo data horretatik aurrera edozein egunetan joan zaitezkeela Farmaziara, tratamendu-aldiaren barruan betiere.
- Farmazian, tratamendu-orrian ageri den medikamentua eta tratamendu-aldirako behar den kantitatean emango dizute. Tratamendua amaitu eta oraindik txarto egonez gero, komenigarria da berriro ere medikuaren kontsultara joatea, osasun-azterketa egin eta medikazioa doitu edo tratamendua luzatu behar ote den ikusteko.
Azken aldaketako data: