Non bilatu laguntza?
Adikzioak direla eta, informazioa, aholkularitza edo orientazioa behar baduzu EGIGUZU KONTSULTA
Honetarako egin dezakezu kontsulta:
- Adikzioa sor dezaketen substantziei buruzko informazioa izateko.
- Droga-kontsumoarekin lotutako arriskuak ezagutzeko.
- Aholkularitza eskatzeko drogen, edo jokabide-adikzioa eragin dezaketen beste jokaera batzuen, abusu edo mendetasunik izanez gero.
- Informazioa eskatzeko, jakiteko nola jokatu behar duzun zure familian edo zure inguruan drogen abusua antzematen baduzu.
- Prebentzioko baliabideak eta programak ezagutzeko.
- Zure etxetik gertuen dagoen laguntza- eta tratamendu-baliabideari buruzko datuak eta helbidea eskatzeko.
Adikzioen arloko baliabideak
24 orduko arretarako telefonoa (Osasun Aholkua)
- 900 203 050
Adikzioen eta droga-mendekotasunen arloko helbide elektronikoa
Erretzeari uzteko telefonoa
- 944 007 573
Zer egin dezakegu apirilaren 7ko 1/2016 Legea, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa betetzen ez bada?
Atal honetan Adikzioen eta Droga Mendekotasunei buruzko araudiaren ez-betetzeak administrazio eskudunari nola jakinarazi argitzen da.
Apirilaren 7ko 1/2016 Legeak, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoak arau-hauste arinak, larriak eta oso larriak jasotzen ditu (86. Artikulua) . Horien artean azpimarragarriak dira:
ARAU-HAUSTE ARINAK |
||
TABAKOA |
ZIGARRO ELEKTRONIKOA |
EDARI ALKOHOLDUNAK |
Debekatuta dagoen lekuetan edo erretzeko egokitutako guneetatik kanpo erretzea. |
Zigarro elektronikoak erabiltzea debekatuta dagoen lekuetan edo egokitutako guneetatik kanpo. 47.art Zigarro elektronikoak erabiltzea debekatuta dagoen lekuak. |
Adingabeek edari alkoholdunak kontsumitzea. |
Establezimenduen sarreran erretzea debekatuta dagoela ez adieraztea. |
Establezimenduen sarreran zigarro elektronikoak erabiltzea debekatuta dagoela ez adieraztea. |
Debekua adierazten ez duten kartelak ez jartzea edari alkoholdunak saltzea eta banatzea debekatuta dagoen establezimenduetan. |
ARAU-HAUSTE LARRIAK |
||
TABAKOA |
ZIGARRO ELEKTRONIKOA |
EDARI ALKOHOLDUNAK |
Debekatuta dagoen lekuetan erretzen uztea. |
Debekatuta dagoen lekuetan zigarro elektronikoak erabiltzen uztea. 47.art. Zigarro elektronikoak erabiltzea debekatuta dagoen lekuak. |
Adingabeei edari alkoholdunak saltzea edo banatzea. |
Adingabeei tabakoa saltzea edo banatzea. |
Adingabeei zigarro elektronikoak saltzea edo banatzea. |
Debekatuta dagoen lekuetan edari alkoholdunak saltzea edo banatzea 31.3 art. Edari alkoholdunak saltzea debekatuta dagoen lekuak. |
ARAU-HAUSTE OSO LARRIAK |
||
TABAKOA |
ZIGARRO ELEKTRONIKOA |
EDARI ALKOHOLDUNAK |
Tabakoaren publizitateari eta sustapenari buruz legean ezarritako betebehar eta debekuak ez betetzea. 34-37 art. Tabakoaren publizitatea egiteko eta sustatzeko mugak. |
Zigarro elektronikoen publizitateari eta sustapenari buruz legean ezarritako betebehar eta debekuak ez betetzea. 42-45. art. Zigarro elektronikoen publizitatea egiteko eta sustatzeko mugak. |
Legean edari alkoholdunen publizitate eta sustapenari buruz ezarritako betebeherrak edo debekuak ez betetzea, baldin eta arrisku edo kalte os larria badakarkiote osasunari, eta beitere portaera horiek adingabeei eragiten badiete. 26-30 art. Edari alkoholdunen publizitatea eta sustapena mugatzeko neurriak |
Ez-betetzeren bat gertatuz gero:
- Salaketa jarri dezakezu
- Osasun Saileko erregistro orokor nagusian. Donostia-San Sebastian kalea, 1. Vitoria-Gasteiz.
- EAEko erregistro laguntzaileetan.
- Erregistro elektroniko orokorrean www.euskadi.eus web orrian (modu seguruan identifikatu beharko duzu zure burua, identifikazio elektronikorako bitarteko baten bidez)
- Zuzenean arreta zerbitzuko bulegoetan.
- Bizkaia. Bilbao. Gran Vía D. Diego López de Haro, 85
- Gipuzkoa. Donostia-San Sebastián. Andia Kalea, 13
- Araba. Vitoria-Gasteiz. Ramiro de Maeztu Kalea, 10
- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan (PDF, 1 MB) aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
- Bete, inprimatua eta sinatu salaketa (PDF, 631 KB) formulario hau eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzara zuzendu.
- Aurkezteko lekuak:
- Euskal Autonomia Erkidegoan ondasunak merkaturatu edo zerbitzuak ematen dituzten establezimenduetan eskuragarri dauden erreklamazio-orriak bete ditzakezu.
Ikuskatzeko eta zehatzeko organo eskudunak:
- Adikzioen arloan eskumena duen sailaren mendeko ikuskapen-unitateek eta, hala dagokionean, toki-erakundeek egingo dituzte apirilaren 7ko 1/2016 Legea, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa, betearazteko ikuskapenak.
- Zehatzeko ahalmena organo hauek izango dute:
- Edari alkoholdunen inguruko arau-hauste arin eta larriak badira.
- Tabako eta zigarro elektronikoen inguruko arau-hauste arinak badira.
- Tabako eta zigarro elektronikoen inguruko arau-hauste larriak badira.
- Edari alkoholdunen, tabakoaren eta zigarro elektronikoaren inguruko arau-hauste oso larriak badira.
- Gertakaria gertatu den udalerriko alkateek:
- Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak:
Azken aldaketako data: