Metodoak eta heziketa
Ebaluazioen garapen onerako beharrezkoa da lan metodo egoki eta esplizituak ezartzea. Gainera, teknologia sanitarioen ebaluazioaren emaitzak zuzen interpretatzeko, beste diziplina batzuetan bezalaxe, ezinbestekoa da oinarrizko ezagutza batzuk edukitzea teknologia horien prozedura eta metodologiaren gainean.
Horregatik, Ostebak laguntzako dokumentu metodologiko batzuk argitaratzen eta prestakuntzako zenbait jarduera antolatzen eta koordinatzen ditu, prozeduren ebaluazioaren espirituaz eta baliagarritasunaz jabearazteko helburuarekin, eta nabaritasun zientifikoan oinarrituriko "mentalitate ebaluatzailea" hedatzeko. Horrela, justifikatu gabeko praktika medikoaren aldagarritasuna saihestuko litzateke eta, orobat, eraginkortasun frogaturik gabeko prozedura edo jokabidek baztertuko lirateke.
Ikastaroak osasun zentroen, profesionalen edo elkarte zientifikoen eskariz egiten dira. Lantzen diren gaiek erlazio zuzena edukitzen dute teknologia sanitarioen ebaluaketa jarduerarekin: informazioaren bilaketak, nabaritasun zientifikoaren ebaluazioa, literaturaren berrikuspen sistematikoak eta ebaluazio ekonomikoa.
Ostebak Osasun Teknologien Ebaluaketarekin harremana duten proiektu komun ezberdinetan parte hartzen du:
Bilaketa bibliografikoak: informazio iturriak, datu baseak, gestore bibliografikok.
- Osasun teknologien ebaluaziorako bilaketa bibliografikoen protokoloak
- Ebaluazioaren produktu ezberdinetara egokitutako literaturaren bilaketa bibliografikoaren protokoloen garapena
- Osasun Zerbitzu eta Osasun Teknologien Ebaluazioan partekatutako baliabideen mapa
Ebidentzia zientifikoaren irakurketa kritikoa.
- Ebidentziaren berrikuspen sistematikorako eta irakurketa kritikoko (FLC 3.0 plataforma) lansistema partekatua eguneratzea
- Ebidentzia zientifikoaren sintesi eta irakurketa kritikorako baliabide metodologikoen balidatzea eta kanpo errebisioa.
Teknika sortu berrien eta balore gutxiko (desinbersio) tekniken identifikazio eta ebaluazio goiztiarra.
- Guideline 'Therapeutic medical devices'
- A toolkit for the identification and assessment of new and emerging health technologies
- Ebaluazio gaietan lehentasunak ezartzea
- Osasun teknologi goiztiarren identifikazioa. SorTek sarearen funtzionamendurako oinarrizko dokumentua
- Osasun teknologi berri eta goiztiarren identifikazio, lehentasunak ezartzea eta ebaluazio goiztiarrarentzako estatu sarea
- GuNFT gidaren egintzari buruzko txostena: Osasun sistemetan jada dauden soasun teknologiak ez finantzatzeko gida
- Report on the development of the GuNFT Guideline. Guideline for Not Funding existing health Technologies in health care systems
Praktika Klinikoen gidak, eta ebidentzian oinarri duten beste produktu batzuk.
- Ama edoskitzeari buruzko Praktika Klinikoko gida. Dokumentu metodologikoa
- Lipidoen, arrisku kardiobaskularraren seinale moduan, maneiuari buruzko praktika klinikoko gida. Dokumentu metodologikoa
- Ebidentzian oinarritutako zainketetarako gomendioak prestatzea Osakidetzan. Eskuliburu metodologikoa.
- Euskal Autonomia Erkidegoko asmari buruzko praktika klinikoaren gidaliburua prestatzen, egokitzen eta eguneratzen erabilitako metodologiaren deskripzioa
- Praktika Klinikoaren Giden inplementaziorako oztopo eta erraztaileen inguruko azterketa: Delphi ikerketa.
- Atentzio espezializatuen inguruko Praktika Klinikoaren Giden erabilpenari buruzko ikerketa. Inplementaziorako oztopo eta erraztaileen inguruko azterketa
- Genero isuririk gabeko Praktika Klinikoen Gidak
- AGREE II. Praktika Klinikorako Giden Ebaluazio Tresna
Ebaluaziorako metodologia
- Osasun-sektorean ebaluazio ekonomikoa egiteko gida
- EUnetHTA: Osasun Teknologien Ebaluazio nagusia egiteko Osasun Teknologien Ebaluazioaren eredu nagusia (3.0 bertsioa)
- EUnetHTA: Eraginkortasun erlatiboko ebaluazio azkarrak egiteko Osasun Teknologien Ebaluazioaren eredu nagusia (4.2 bertsioa)
- Telemedikuntzan oinarritutako osasun-zerbitzuak ezartzeko, ebaluatzeko eta diseinatzeko gida.
- Osasun teknologien ebaluazioaren txosten azkarrak egiteko eta moldatzeko gida
- Proiektu metodologikoa: garrantzizko informazioaren sintesia MCDA (irizpide anitzekin erabakiak aztertzeko analisia) erabakiak hartzeko ereduei erantzun ahal izateko.
- Lehentasunak sistematikoki ezartzeko eta osasun-teknologiak ebaluatzeko ibilbide-orria
Produktuen zabalpena
Ostebak mintegi eta ikastaro espezifikoak ematen ditu, horrela erantzunez Euskadiko eta Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko kolektibo sanitarioen eskabideei: ospitale, barruti eta eskualde sanitario, ikerkuntza zentro, elkarte zientifiko eta Euskal Herriko Unibertsitatea. Gainera, lankidetzan dihardu sektore sanitarioaren etengabeko prestakuntzako beste erakunde arduradun batzuekin bai estatuko eta bai nazioarteko mailan. Ikastaroak eskatzailearen interes guneetara egokituz diseinatzen dira, baina funtsean honako arlo hauen inguruan egituratuz:
- Bilaketa bibliografikoak: informazio iturriak, datu baseak, gestore bibliografikok.
- Teknika sortu berrien eta balore gutxiko (desinbersio) tekniken identifikazio eta ebaluazio goiztiarra.
- Bibliografiaren berrikuspen sistematikoak.
- Ebidentzia zientifikoaren analisia eta irakurketa kritikoa.
- Praktika Klinikoko Gidak. Elaborazioa eta ebaluazioa.
- Osasun sektoreko ebaluazio ekonomikoa.
Irakaskuntza jardueretan ikuspegi teoriko-praktiko batetik ekiten zaie arlo hauek . Ostebaren ikastaroetako edukiak, irakasleak eta iraupena eskabide bakoitzaren premia zehatzen arabera finkatzen dira, ikasleentzako interes handieneko alderdien, aurretiaz daukaten prestakuntza mailaren, denboraren, etab.en funtzioan.
Horrez gain, kanpoko irakasleek emandako ikastaroak antolatzen dira, Osasun eta kontsumoko Ministerioko Osasun Sistema Nazionaleko kalitate-plangintzaren Zuzendaritzarekin hitzartutako Lankidetza-Hitzarmeneko fondoekin finantzatutakoak.
Barne mailan, Osteban garatzen diren proiektuetan diharduten ikeertzaileen prestakuntza aktiboki sustatuko da. Horretarako, ikertzaile horiek euren lanaren fase desberdinetarako beharrezko trebetasunak eskuratzeko tailerrak eta mintegiak eskainiko dira.
Halaber, Prebentzio-Medikuntzako eta Osasun Publikoko egoiliarrek, Osteban garatzen diren ikerketa-proiektuen bidez, euren espezialitateko prestakuntza-programaren alderdi bat betetzen dute.
Beste irakaslanetako batzuk, bestelako osasun agentzia edo erakundeetako kideen prestakuntza-egonaldiak dira. Horrela, batzuetan latinamerikako profesionalak hurbiltzen zaizkigu eta bilakaeran duten osasun teknologien ebaluazioaren sistemen herrialdeetakoak ere.
Jarraian, Ostebak emandako azken ikastaroen zerrenda aurkezten dugu:
- Osasun Teknologi berri eta sortu berrien alerta goiztiarrean oinarritutako sistema. Zaragozan, 2017ko abenduan
- Osasun Teknologien Ebaluazioa eta desinbersioa. Gorlizen, 2017ko abenduan
Azken aldaketako data: