LSDa
LSDa (azido lisergikoaren dietilamida) konposatu erdi sintetikoa da, zekaletik eratorria (zekale gainean hazten den onddo batetik, zehazki). Forma puruan hauts kristal-itxurakoa da, zuria, usainik gabea eta uretan urtzen dena. Ahotik kontsumitzen da normalean, eta oso mendekotasun psikologiko handia eragiten du.
Aurkezteko moduak:
-
Xukapaperra:LSDz blaitu, eta zigilutan zatitzen da (paper bakoitzak 100 zigilu baino gehixeago izaten ditu).
-
Mikropuntuak: zigiluetan baino azido-dosi handiagoa izaten dute.
-
Gelatinazko laukitxoak: Gelatinazko lamina garden ñimiñoak.
-
Likidoan.
Ondorioak:
Epe laburrean:
-
Goia jotzea, subidoia: Bihotzaren erritmoa eta arterien presioa handitzea, euforia, barregura, lotsa galtzea, aztoramena, izerdia, goserik eza, insomnioa, aho lehorra, dardarak, azala gorritzea eta gorputzaren tenperatura igotzea.
-
Bidaia: Izan daitezke onak (atseginak eta kitzikagarriak) eta txarrak (amesgaizto larrigarriak, depresioa, burua nahastuta, bortizkeriarako arriskua, kontrola galtzea eta suizidioa). Haluzinazioak, irudiak eta koloreak distortsionatzea, eta espazioa, denbora, kontzientzia eta pentsamendua itxuraldatzea.
-
Behea jotzea: Joan dira ondorioak, eta badatoz nekea, akidura, logalea eta gorputz-ahulaldia .
-
Epe luzera: paranoia-aldiak, errealitatearekiko kontaktua galtzea, antsietate-krisiak eta depresioa, arreta- eta oroimen-lapsusak, abstraktuki pentsatzeko zailtasunak, despertsonalizazio-sintomak eta jokamoldea aldatzea. Baliteke psikosia, nahasmen psikiatriko larriak eta iraunkorrak eragitea, objektuei deformaturik antzematea, eta hitzezko inkomunikazioa eta flashback-ak ziatea (drogaren eragina berriro etortzen da, kontsumitu gabe).