Legionelosia
Infekzioa Legionella deritzon bakterio batek eragiten du. Kontuan edukitzekoa da bakterio honen 43 espezie daudela, agian gehiago, eta gainera hainbat serotalde desberdin dauzkatenak.
Legionellak eragindako infekzio gehienen erruduna Legionella pneumophila bakterioa izaten da, zehazki 1. zk duen serotaldea. Legionella bakterioa ingurune naturalean egon ohi da, ia beti urean, eta honen tenperaturaren arabera gertatzen da ugalketa.
Gaixotasun honen kasuak urte guztian zehar erregistratzen badira ere, intzidentzia handieneko urtaroak uda eta udazkena dira. Aipatu den bezala, bakterioa urean egoten da eta honen tenperaturaren arabera ugaltzen da. Horregatik, ur beroko sistemak, adibidez dutxak eta aire egokitu sistemetako hozte dorreak, leku ezin egokiagoak dira Legionellaren ugalketarako. Ez da kutsatzen pertsonatik pertsonara.
Sintomei dagokienez, esan behar da gaixotasuna bi eratako izan daitekeela:
- Legionarioaren gaitza: infekzioaren era larriena da eta pneumonia eragiten du. Gaixotasun honen kasuan gerta daiteke arnas gutxiegitasuna eta heriotza. Ezinbestekoa du tratamendu medikoa sendatu ahal izateko.
- Pontiac Sukarra: gripe prozesuaren antzekoa da eta ez du arriskuan jartzen pertsona gaixoen bizitza. Bere kasa sendatzen da.
Diagnostikorako proba berezi batzuk egin beharra dago. Proba ohikoena Legionellaren antigenoak gernuan detektatzean datza; horretaz gain, erradiografiak, hazkuntzak etab. egiten dira.
Legionelosi kasu bat detektatzen denean, derrigorrezkoa da agintari sanitarioei jakinaraztea, eta hauek, kasuaren arabera, gaixotasunaren kontroleko protokoloan adierazten prozedura aplikatuko dute.
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019201
Faxa: 945 019192 e-mail: dirsalud-san@euskadi.eus