Legionellaren autocontrol-plana
- Legionelosiaren prebentzioa eta kontrola
- Desinfekzio, garbiketa eta mantentze-lanen tratamenduak
- Legionellaren autocontrol-plana
- Legionelosiaren prebentzioa eta kontrola-ri buruzko prestakuntza eta kualifikazioa
- Osasun Sailak baimendutako ikastetxeak
- Birziklatze-ikastaroa
- Hozte-dorre eta lurrun-kondentsadoreen jakinarazpena
Legionelosia aurreikustea eta kontrolatzea Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren helburuak dira, eta ageriratzen ari diren gaixotasun kutsagarrien kontrako borroka-estrategiaren barnean kokatuta daude. Ahalegin horretan, oinarrizko tresnak dira zaintza epidemiologikoa eta arrisku-instalazioetako ingurumenaren kontrola horretarako.
Arriskuko instalazioen titularren erantzukizuna da honako betekizun hauek aurrera eramatea (osasun publikoarentzat arrisku izan ez daitezen): aldizkako mantentze-programak eta instalazioen egitura- edota funtzionamendu-hobekuntzak eta uraren kalitate mikrobiologikoa eta fisiko-kimikoa kontrolatzea. Halaber, instalazioen mantentze-lanen erregistroa eraman beharko dute, haien ikuskatze-lanen ardura duten aginte sanitarioen eskura.
Dokumentuak deskargatu
- Laginak hartzeko gida (pdf, 108 KB)
- Legionellaren autocontrol-plana diseinatzeko gida praktikoa (pdf, 4 MB)
Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019201
Faxa: 945 019192 e-mail: dirsalud-san@euskadi.eus