Giza ugalketa lagundua
Zientifikoki eta klinikoki egokiak izanez gero laguntza bidezko giza ugalketako teknikak garatzeko eta erabiltzeko indarrean dagoen arautegiak eskatzen dituen betekizun teknikoak eta funtzionalak bete diren egiaztatzeko prozedura.
Giza ugalketako tekniken kreditazioa
Zentro edo zerbitzu sanitario bati laguntza bidezko giza ugalketako teknikak erabiltzeko baimena ematea
Asistentzia-unitate hauei aplikatzen zaie prozedura: andrologiako laborategiei, enbriologiako laborategiei eta gametoen kriokontserbazioko laborategiei.
- Andrologiako laborategia (esperma gaitzea): semen-laginak ebaluatzen eta prozesatzen dira hemen, diagnostikatzeko eta tratatzeko; semen-bankua ere bada.
- Enbriologiako laborategia (in vitro ernalketarako laborategia): Laborategi hauetan, obozitoak eta preenbrioiak manipulatzen dira aurreikusitako helburuetarako, bikotearen berezko gametoak edo emandakoak erabilita.
- Kriokontserbazioko laborategia: material biologikoaren kontserbazio kriogenikoa egiten da (obozitoak eta preenbrioiak).
Baimendu beharreko teknikak:
- Intseminazio artifiziala, bikotekidearen semena edo emailearen semena erabiliz
- In vitro ernalketa eta espermatozoide-injekzio intrazitoplasmatikoa, berezko gametoekin edo emandakoekin
- Esperma gaitzeko laborategia
- Bikote serodiskordanteen esperma gaitzeko laborategia
- Semen-bankua
- Enbrioi-bankua
- Obozito-bankua
- Kriokontserbatutako obozitoak erabiltzea
- Obulu-donazioa
- Ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa
Azken aldaketako data: