Osasun Saila

Aurkezpena

Zientziaren muga gabeko aurrerakuntzak gogoeta eta balorazio sakona egitera eramaten gaitu: hasteko ez ote duen urratzen edo arriskuan jartzen helburutzat daukana, hau da, gizateriaren garapen harmonikoa eta osoa.

Medikuntzan, bere funtsa giza bizitzan daukan zientzian, gogoeta hori are beharrezkoagoa izaten da. Oso eztabaidatuak diren zenbait arazo, esaterako, abortua, in vitro ernalkuntza, ingeniaritza genetikoa eta abar ditugu horren adierazgarri.

Gogoeta etikoarekin batera baliabide sanitarioen esleipena egin behar da. Gainera, demokrazien edota giza eskubideen sakontzen egin den aurrerabideak ere aldatu egin ditu pertsonen arteko harremanak eta oso era nabarmenean eragin du horrek harreman klinikoen aldakuntzan.

Sistema sanitarioak badauzka instantziak, Osasuneko profesionalek hartu beharko dituzten erabakiak hartzeko garaian, egoera eztabaidagarrietan irizpideak emateko lagungarriak izango dituztenak.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jasotzen ditu bai osasuneko profesionalen etikari buruzko araudia eta baita herritarrak edo pazienteak zenbait arazo eztabaidatuen gainean jakin beharreko araudia ere, hala nola, abortuarena, in vitro ernalkuntzarena eta abar.

Azken aldaketako data: