Kontsumitzaileentzako informazioa - Uren fluorazioa
Fluorazio hitzaz zera ulertzen da: kontsumo urari fluorra gehitzea hortzetako txantxarra prebenitzeko kontzentraziorik onena lortzeko helburuaz.
Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan uren fluorazioa arauturik dago 1988az gero. Aipatu urteaz gero 30.000tik gora kontsumitzaile dituzten horniketa guneak beharturik daude fluor mailak optimizatzera.
Fluoratua al dago kontsumitzen dudan ura?
Euskal Herriko urek berez fluor maila baxuak dauzkate. Horregatik, herri askotan hornitzen diren urak fluoratuak daude.
Euskadiko horniketa guneetako fluorrari buruzko informazioa:
- Arabako herriei dagokien fluorazioa (xls, 72 KB)
- Bizkaiko herriei dagokien fluorazioa (xls, 43 KB)
- Gipuzkoako herriei dagokien fluorazioa (pdf, 41 KB)
EHAEko legeria:
- 49/1988 DEKRETUA, martxoaren 1ekoa, kontsumo publikoko edateko uren fluorazioari buruzkoa (pdf, 290 KB)
- 49/1988 DEKRETUA, martxoaren 1ekoa, kontsumo publikoko uren fluorazioari buruzkoa. (Okerren zuzenketa) (pdf, 174 KB)
- 1988ko ekainaren 28ko AGINDUA, Osasun eta Kontsumoko Sailburuarena, zeinaren arabera garatzen baita 49/1988 DEKRETUA, martxoaren 1ekoa, kontsumo publikoko edateko uren fluorazioari buruzkoa (pdf, 357 KB)
Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019201
Faxa: 945 019192 e-mail: dirsalud-san@ej-gv.es